jueves, 15 de septiembre de 2016

Santiagoko bidearen alde zikina.

 Santiagoko bidea  Iratiko oihanatik gertu geratzen da. Berez, Iratiko oihanarekin batera,babes bereziko eremua (BBE)  da.

aurten bisita gidatuak  Santiagoko bideko zabor bilketarekin tartekatzen ditut. Batzutan ere, Santiagoko bidea ingelesez egiten dut.

pasaden urtean frantses bidea deritzona 15 ingelesekin egin nuenean, Donibane Garazitik Logroñoraino, Ez zitzaidan iruditu horren zikina zegoenik, baina begiratzen hasten zarenean, konturatzen zara zenbat eta zenbat zaborra jendeak bota duena; Botilak, norbaitek utzi zuen zamarra, bildu ditudan bi kanpain denda,... baina batez ere zaborra gehiena komuneko papera edo paperezko mukizapiak ziren zalantzarik gabe, eta horren barne,paperezko mukizapi bustitak.




paperezko mukizapiak denboran zehar desagertzen dira, eta nahiz eta biodegradagarriak izan, biodesatseginak dira ere, banana edo madarina azalak bezala, etab...

Utzitako kanpain denda eta zaborra, Utergara heldu baino lehen. 


Magnesitas pasa ondoren (Zubiri)



Hala ere, mukizapi bustitak gogorragoak dira, eta ez dira erraz desagertzen. Saia gaitezen naturan ez uztea, mesedez.

 Bargota etaBianaren arteko pinadia

Kakatoki eta galtzonzilo batzuk adarretik zintzilikatutak.
 Lintzoainera heldu baino lehen


Era guzietako arropa arrautu dut, a
lkondarak, xamarrak, atorrak eta galtzaz gain, galtzerdiak, kuleroak, edo tangak ere bai, eta ezin ulertu azken hauek nola galdu edo uzten ahal diren mendian.



50  zabor poltsa inguru bete dituk (10 litrokoak) eta hori gauza haundiak kontatu gabe, kotxe gurpilak edo plastikozko bidoiak, poltsan ez nituela sartzen.

Egia da ere, herrien inguruan  erromesena ez zen zabor aunitz bildu dudala, baizik eta herriko jendearena edota  igandezalearenak eta botelloia egiteko joaten diren taldeak, kotxeak heldu ezkero.

 Bargotako gurutzetik Bianako sarreraraino bildutako zaborra


Ez dut uste  jende gehiena zikina denik, baizik eta direnak, aisa ikusten dira.
 1000 pertson garbi pasatzen ahal dira eta inork ez konturatzea hortik pasatu direnik, baina 10 zikin pasatu, eta dena zabortegi bat bihurtu.
Azkenfinean, urtero 200.000 erromes baino gehiago pasatzen badira,150 herrialdetakoak, dentikan egon behar da, toki guzitan bezala.

Ulertzen dut norbaitek pixa edo kaka bidean egin behar baldin badu, eta ez daude komunak hurbil, nonbaitean moldatu beharko dela, sasien artean, pinu baten gibelean,.. baina konziente izan dezala nola geratzen den tokia bera joan ondoren.

Gauzak ongi egin nahi badugu, hoberena lurrean zulo bat egitea da, edo dagoen bat probextea, eta gero hostoekin edo lurrarekin estali. Modu honetan zenbait egunetan deskonposatuko da.

Papera erabiltzera alternatiba gisa, Erromes guziak eramten duten ur botila erabiltzea da, eta ipurdia urakin garbitu.
Lehen denok hostoak erabiltzen genituen,baina urarena nahiago dut.

 Eremu txiki batean milaka pertson gauza bera egiten dugunean, eragina haundia du. Ez dago kulturarik munduan. zaborra gustokoa duenik, baina denok egiten dugu zaborra, gehigo edo guttiago. Bere tratamendua eta zer egiten dugun bera desagertarazteko ezberdintzen gaitu.

Zabaldu nahi dudan ideia da, zaborra bueltan eraman behar dugula, harat eraman baldin badugu, berriz eraman behar dugu zaborontzian utzi arte.


jueves, 19 de mayo de 2016

Orbaizetako armaolako 2016 ko auzolanak

Edificio de hornos

 Aezkoako bailarako turismo sektorearen auzokideak auzolanean elkartzea erabaki genuen komunalaren alde lan egiteko.Orbaizetako armaola aukeratu genuen, bertze urteetan bezala, landarediak jan ez dezala eta okerrera ez joateko.

Aunitz somatzen zen pasaden urtean moztu genuen tokietan eta non ez, azken toki hauetan metro t´erdiko sahatsak baziren zenbait kasuetan, gehi osinak, sasiak etab..

Garbitzen genuen bitartean nabariak ziren azken urte hontan eroritako harriak, eta pasaden urtean barnekaldera sarrera itxi zenean labe inguruan erori zen harri puska izan zen pisuzko arrazoia (inoiz hobe esanda)

Urtero erori berriak diren puskak han hemenka ikusten dira, izotza, euria eta landarediaren eraginez, eta orain arte hormak betirako finkatzeko  finantziatziorik ez dugu arrautu.


0'7 % kulturala deritzona, mezenasgo legearen barruan dagoen hori, aukera bat da, eta Aezkoako bailarako batzordea urtero kantitate bat aurreikustea poliki poliki hormak finkatzeko bertze bat da.



Zarrakamaldarekin garbitzen munizio patioan.

Sarrerako munizio patio

Fintzeko tailerra.

Beti bezala, Aezkoako batzordea istripu aseguru bat egin zigun, beharra zen erregaia ordaindu, eta hamaiketakoa ordaindu ere bai, Xankoi (Garralda) harakindegian erosita.
Mazelki eta txistorra gustora jan genuen, baita ardo eta sagardoa edan ere bai.

Hamaiketakoa


Hamaiketako hamabietako izan zen azkenean, eta arratsaldeko hiruretan elkarrekin bazkaltzera joan ginen. Arratsaldean bueltatu ginen eta jende gehiago etorri zen lanera ere bai. Arratsaldeko 7 ak inguruan bukatu ginen.
Legartza errekako bazterrera joateko bidea ere moldatu genuen, harrizko 22 arkupeak ikusten ahal diren tokitik.

Argazki honetan goizeko auzolaneko kideak gaude.Arratsaldekoak ez dira agertzen lanean bait nintzen eta ez nuen argazkirik atera.
Goizeko auzolan taldea, Bergarako turista bat ateratakoa.



Bukatzeko  Iturroil errekaren lurpeko pasabidearen sarrera ikusten egondu ginen.
Han Zabalza senideak, Lorentxoina gaztandegiaren jabeak,kuto bat erraldoia eta bere txerrikumeak dituzten. Euren artzai txakurra txerrikumeak ederki biltzen zituen horietako batek aldentzen zuenean.










Datorren astean berriz elkartzen bagara auzolanekin jarraitzeko, jakinaren gainean izanen zaitzute.

lunes, 2 de mayo de 2016

Oihana udaberrian, edo bizitzaren eztanda.



Basaliliak loretan apirilaren amaieran.


Duela gutti elurra joan zen, eta landareak presaka hasten dira loratzen tenperaturen igoera probexten.

Haraneko beheko lurretan pagoak  idanik hostoak atera dute, berde argia, baina lizarrak, intxaurrondoak eta aritzak, patzadez hartzen dute. Zuhaitz berak beranduago galdu zuten hostoak udazkenean,. Badakizue, ohera berandu joan,berandu altxatu (uzten ba gaituzte).


Pagadiaren loreak "prevernalak" dira; azkar joan behar dira euren funtsezko zizloa egiteko pagadien hostoen itzala hil baino lehen. Horregatik, elur pizka batekin ere, ateratzen hasten dira bere ziklo osoa hilabete t´erdietan egiteko.



Gehienak erraboilak dira, nartzisoak asturiensis, bulbocodium eta varduliensis  bezala, apirilean iadanik lorea atera zutela, nahiz eta pipirripiak (narcisus poeticus) ekainean loratzen dira,
Erraboilak dira ere anbuloak (asphodelus albus) ,Erythronium dens-canis eta bertze batzuk, basaliliak bezala(Scilla lilio- hyacinthus) goiko argazkian eta behekoak.



Basalili txuri bat.Beldurrik ez  ezberdina izatera!




Datorren 3 asteetan pagadiaren eremu zabalak lore hauekin estaliko dira, sekulako kolore polita ematen, eta atera behar den pagoaren berde argiarekin, aukera ederra izanen dugu egiten ahal ditugun argazki hoberenak egiteko.

Eguerdiko liliak ere loretan daude, ( Anémona nemorosa),Gibelbelarra (Hepática nobilis),chrysosplenium oppositifolium, edo Ereñozkia(Daphne lauréola)
Azkenean Basaliliak ordezkatutak izanen dira bertze landarengatik,oihanaren mugan agertzen direnak; Kukuprakak ( digitalis purpúrea),eta  gentzianak (acaulis, verna, pirenaica, zenbait tokietan lutea,), etab..


Azken urte honen gibelbelarrak

Daphne lauréola

Sugeartaburu

Iratze bat irekitzen

Basaliliaz gain, badira bertze gauza batzuk oihanean mugimenduan;
Ugaztunen aztarnak bistan daude non nahi : Jandako basaliliak, basurde, azeri, azkonarra,oreina, erbia, orkatzaren kakak eta arrastoak,..

Orkatz eta oreinak gustokoa dute basaliliak

Orkatzak markatzeko erabiltzen duten tokiak bitxiak dira; Arrek  pago txiki baten inguruan hostoak kentzen dute  eta igurtzen dira bere kontra, eta azala askotan kaltetua ikusten ahal da. Modu horretan gaineko arraek badakite han orkatz bat dagoela, bista, eta usainen bidez.

Orkatz baten marka




Orkatz baten adarren markak

Intsektuak ere mugitzen hasten dira, arrek jaten duten landareak ere ateratzen direlako.
Hauek noctuidae edo Erebidae, familiakoak dira, gaueko tximeletak, alegia. Megaforbio bat jaten ari dira (Adenostiles alliariae) ekaina- uztailan loratuko dena. oihanaren barrukaldean.


Txoriak ere ez dira gai isilik egoteko, eta txonta arrunten edo birigarroaren kantu errepikakorra entzuten da, edo nohizbehinkako okil ezberdinen kantuak .
Beheko argazkian ikus dezakezue holako itxura tamalgarriarekin,nola uzten duten hilda zegoen zuhaitz bat jan ondoren. Beraientzak, hau da 5 izarreko jatetxe bat,non ar ezberdinak aurkitzen dute ( ceranbizidoak, eskoliotidoak,..)era askotako menua espezie bakoitzarendako egokia. Garrapoa ere hemen zerbait mokokatzera dator.(inoiz hobe errana..)


Okilen janari  markak enborrean.



Okil gibelnabarra lurretik jaten.
Argazkian agertzen den Okil gibelnabarraren emea jaten eta hostoetan arakatzen egondu zen 10 minutu inguruan. Duela bi aste atera nuen, ornitologo batekin bisita gidatua egin genuenean
 Urrundik ikusten da aunitz ez bait ginen hurbildu, ez ikaratzeko. Berez, teleskopioarekin begiratzen genuen bitartean ,han ginela ez zen ezta konturatu ere egin .
Beno, hau da ordu t´erdi inguruan ikusi nuena, eta zuen interesekoa izaten ahal zela iruditu zitzaidala.

Piriioko ibar txiki batean bizitzea, gauza txarrak baditu, baina bere alde onak ere badauzka; adibidez holako tokietan etxetik 5 minutuetan egotea.


Hona hemen azken argazkia, bertze ugaztun batena;nerea, saitatzen naizela oihanean arrastorik ez uztea, bakarrik zuen emozioetan.

Gustokoa izanen bazenu holako tokiak ezagutzea, hau da nere helbidea: itarinatura@itarinatura.com


Maiatzak 16

Atzo goizean lainoa izan genuen oihanean. Pagoen hosto guziak iadanik atera dira, eta itzala ederra egiten dute. Horregatik basalilien denbora pasatzen ari da eta Hartz baratxuriaren lorea azkar aterako da.
Edozein momentuan Basajauna urrunean agertuko zela ematen zuen...









Hartz baratxuri (Allium ursinum)
Gentiana acaulis


jueves, 11 de febrero de 2016

Basaka zuhaitza eta Terana coerulea onddoa zoragarria

Hilabete hauetan normala izanen zen mendian metro t´erdi elurra izatea edo bi metro, baina bi elur baino gehiago ez du bota. Euririk ez, ezta hotza edo elurra, guttienez neguan normalean egiten duenarekin konparatuta
Argazki hontan  Orbaizetako zelai batean dudan Baxaka (malus sylvestris) ikus dezakezue. Ez da batere ohikoa, 10 metro baino gehiago neurtzen bait du.
Baxaka .(Malus sylvestris)
Pasaden urtea hagitz ona izan zen sagarrondorentzat, eta fruita ugari eman zuten.
Hemen ikusten  duzue nola 3 hilabete pasa ondoren, sagar gehienak lurrean eta kanpoan jarraitzen dute  modu onean.






Hona hemen sager sendu bat,lehen egunean bezala.





Zozo arruntaren jan arrastoa(Turdus merula)
 Sagar txoriengatik jandak ikusten ahal ziren, seguraski zozoak,(Turdus merula) baina bertze animalien jan arrastoak, azeri kakak bezala sagar haziekin.

Sagar hauekin anisa oinarri duen likor mota ospetsu bat egiten da,Nafarroako iparraldean zein iparraldean (Garazi eta Xiberoa guttienez) Basaka,patxaka edo baxaka, alegia.

Urrian sagar hauen bi kutxa hartu nituen auzokideei oparitzeko, eta eskukada pare batekin, ardo zurian jarri nituen ikusteko ea sagar zapore eta usaina ardoa arrapatzen zuen.
Hiru hilabete pasa ondoren,iragazi eta botilaratu nuen.
Ardo xuri idorgarri eta irasagar zaporea zuena lortu nuen. Ez dut uste poteatzeko jendea eskatuko zuenik, baina tira, ez dago gaizki..








Kristona berotzen du!!



Amaitzeko, kobalto kolorea duen liken honen irudiarekin uzten dizuet, Ezpel makil bat jaten ari da. Argazkian argiagoa ateratzen da, baina dena den, kriston kolore polita zuen. Espeziea ezin izan dut identifikatu. Zuetako norbait aurkitzen badu, aunitz eskertuko nizueke argitzea.


 2016ko otsailak 22

Duela gutti langu batek argitarapen hau ikusi zuen, eta informazioa bidali diat erranez zein onddo mota izaten ahal zen. 
Terana Coerulea da. Bi link jarten dizuet:

http://www.biodiversidadvirtual.org/hongos/Terana-coerulea-(Lam.)-Kuntze-1891-img80449.html

http://eol.org/data_objects/26929958

  2009 ko urteko onddoa izendatu zuten Alemaniako mikologi elkartea, izugarri antibiotiko eragina omen bait du   Streptococcus pyogenes kontra. Honek faringitis bacteriana sortzen du, eta bazilo horrek ere haragijaleen diren bakterietan ere sartuko zen! 

https://eu.wikipedia.org/wiki/Streptococcus_pyogenes

Ikusi ba, adar nimiño bat, kolore polit batekin, baina ematen dena baino askoz gehiago da!
Benetazko gauzak ikusezinak dira!