Mostrando entradas con la etiqueta negua. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta negua. Mostrar todas las entradas

domingo, 26 de febrero de 2017

Erraldoi baten heriotza. Oriongo astigarra.


Oriongo astigarra
 Duela urte bat gutti gora behera,enkargu bat heldu zitzaidan interpretazio panel bat egiteko, bi zuhaitz monumental elkarrekin oinez lotzeko. Aezkoako ibarrean lau ditugu,denak Aezkoamendian.
 Ibilbide honetan horietako bi  ikusiko ziren; Oriongo Astigar (acer campestre) eta urritzak. Ibilbide motza izan behar zen,aisa,umeei zein adinako pertsonendako eskeintzeko, baita denbora aunitz ez duten pertsonentzat ere bai.
Orduan, marraztu nuen panelean jartzeko, argazki xinple bat baino balore gehiago emateko.


Hau da egin genuen panela, orain zahar xamarra geratu dela,inork ez bait zuen asmatzen hau gertatzenahal zenik.


Zuhaitz monumentalen ibilbidea (Irati,  Aezkoa ibarra)
 
Pasaden otsailaren 15 ean, Nafarroako gobernuko inguruko mendizainak,lagunak direla,aipatu zidaten gertatutakoa. Ez dakit jasan ditugun haize bortitzak izaten ahal diren arduradunak,baina egia da ere, bertze tokietan zuhaitz asko apurtu direla, baina haizegoa jo zuen,eta hegoalderuntz botata zegoen. Erorita dago iparhaizearekin eroriko zen bezala. Baliteke enborraren barruko egiturarengatik,azkenean,alde batera erortzea nahiz eta bertzaldetik haizea jo.






Dinamita kartutxo bat sartu ziotela ematen zuen.Hirutan apurtu egin da. Aurretik ez zioten adar idorrarik ikusten, gaixorik zegoela azalduz,eta oraindik ikusten ahal dira kimu fresko eta osasuntsuak,inoiz helduko ez den udaberri bateri itxoiten.




 Begiratzen badugu barrukaldean geratu dena, bistan da puska batean intsektu Xilofagoak jaten ari zirela,eta bertzen puska batean egur deskonposatzaile onddoz jota zegoela.
. Ez dut uste  berez ez bata ez bertzea heriotzaeragin diotenik, baizik eta gaixotasun hauek akaso atera ziren iadanik gaixorik zegoelako.
Intsektu xilofagoak egindako zuloak

Onddo hildako egurraren deskonposatzaileak

Azken finean,zuhaitz honek 300 urte baino gehiago zituen,bere espeziaren muga 100 urteetan dagoenean.
Imajinatzen ahal duzue 300 urteko pertson bat aurkitzea? Ez dut uste askoz itxura hobea izanen zuenik..
Irakurri dut astigarrez egiten ziren ateetatik espiritu gaixtoak ezin zirela pasa,eta umetxikiei euren hostoen zehar pasa arazten zirela urte gehiago bizitzeko.





Hala ere, lagun honen patua ez da motozerra izanen.
Mendizainak eta Ni,Aezkoako batzarkide bezala,pentsatzen dugu hobe dela bertan geratzea, eta posible bada, bertako bertze bat landatzea, kanpotik ekarri baino.

Ikusi nahiko nuke udaberrialdera bere haziren bat ea ernamuintzen den, eta modu honetan bere material genetiko bera izanen zen bertan irauten duena.Polita izanenzen bere ordezkoa landatzea, aberetikik babestuta,eta bertze 300 urte jarraitzea.





300urte oxígeno, aterpea, itzala eta elikagaia eman ondoren, eta neurezinak diren bertze gauza batzuk,gure espiritua alaitzea adibide bat izatea gauzak lasaiago egiteko,lagun bat joan zaigu. Iratiko oihana, oihana bezela irauten zuen  garai hartako zuhaitz bat
Bizitza darrai.
Ehunkako urte zituen Oriongo astigarren haziak






viernes, 13 de marzo de 2015

Txoriak, loreak eta basakatuak

Otsailean elur pilo bat bota ondoren, batzuen ustez haundienetarikoak, euria etorri zen.
Elurra urtutzen hasi zen, uholdeak sortzen, hasiera batean Mendialdean, gero berriz,Erriberaldean, denok dakigun bezala.
Bihurgune honetan, Irati ibaia errepidean sartu zen, eta gau batean errepidea itxita geratu zen.


Irati ibaia , Orbara eta Aribe artean (Aezkoa ibarra)
Elurra urtutzerakoan, belarra agerian geratzen hasi zen, eta landarejaleak korrika belarra jatera joan ziren.
Elurra urtutzean
Orein emeak jaten.Etxeko lehiotik ateratako argazkia

Baina xaguak eta satorrak eguraldi ona probextu zuten ere euren kabitik ateratzeko.
Basakatuak (Felis silvestris) haren etxeko sarreretan prest izaten dira burua ateratzen duten momentuan bertan jateko.
Behin, zelai berean azeri, 4 orein eta basakatu bat ikusi nuen.
Bertze batzuetan, berriz, hiru basakatu zelai berean, eta bertze bat Irati ibaiaren bertzaldean.
Bsakatua (Felis silvestris)
Auniztan, herrietatik hurbil daude;berez, nola jakin urrundik, basakatu den ala herriko katua,?


  • Kolorea: Den denak arre kolorekoak dira, inguruarekin bat egiteko. Batzuetan katu arruntekin hibridatzen dira eta nahiko lonplikatua izaten ahal da, ia ezinezkoa, urrundik jakin hibridoak diren ala ez. Zoritxarrez bat hilda aurkitzen badugu, bai bizkarrean duten markengatik jakiten ahal dugula basatiak diren ala ez.
  • Buztana:katu arruntarena baina aunitzez potoloagoa, zenbait eraztun zabal  eta ilunekin, borolib beltzean bukatuta.
  • Tamaina: haundiagoak dira.
  • Izaera: salbuespenak badira, baina katu arrunta bada, seguraski gehiago hurbiltzeko aukera izanen dugu.Basakatua norbaiten begiradarenpean somatzen bada, eta urrun baldinbadago, alde eginen du, baina hurbilegi bagaude,25 metro erraterako, lurraren kontra etzanda jarriko da,gu bistatik galdu gabe. Ez bagenuke mugimenduan aintzitik ikusiko, baliteke pentsatzea sator-lur multzo bat edo gorotz bat dela.
Honek ikusi ninduen

Elurrarekin aunitzez ikusgarriagoak

Makurtuta, bistatik galdu gabe



Martxoak ere migrazioa ikaragarria ekarri zigun.
Lehenbizi, kurruiluak  eguraldi onarekin pasatu ziren , baina berriz okertu egin zen.Orduan zikoin txuriak Ekai aldera agertu ziren,eta Erroibar aldera zikoin beltzak.


Zikoinak Ekain-en, Agoitzetik hurbil

Zikoin txuriak (Ciconia ciconia) iparraldeko  Europara bidean.
Pizkat beranduago, martxoak 5 ean, Orbaizetatik dozenaka pasatu ziren. Zaharrenak aipatu zuten behin bertzerik ez zutela holakorik ikusi.





Hobetzen egon ondoren, eguraldi txarra heldu zen, eta bidean zeuden hegaztiak gelditu egin ziren, pirinioak hodeiez betetak bait zeuden.

Santiagoko bidearen erdian,  Auritzera joateko eta Garraldara joateko zelai horietan, milaka elkartu ziren, bueltaka eta  garrasika, zer egin behar zuten pentsatzen egonen balira bezala.


Ortzanzurieta Aintzinean, eta Auritz ezkerrean urrun.







Atalar (Burhinus oedicnemus)

Zikoin beltza( Ciconia nigra)
 Zenbait egun beranduago, hegaberak,Lertxuntxo txikiak, eta zenbait txori multzo txiki batzuk agertu ziren.


Lertxuntxo txiki (Egretta garcetta) eta hegaberak urrunago

Hegabera(Vanellus vanellus)


Hemen ikusten duzuen loreak, urteko lehenak izaten dira, urtarrilaren erdian, gutti gora behera, baina aurten martxoaren lehenbiziko asteraino atzeratu egin dira!

Bertzeeten aipatu dugun bezala, Galanthus nivalis-a nahiko landare arraroa da, izotz arotik iraundu duen espezie bat.
Izotzak joaten zirenean,klima horreri egokitutak zeuden landare zein animaliak, joan ziren ere, baina horietako batzuk hemen geratu ziren, beti desagertzeko zorian.


Negu txilintxa (Galanthus nivalis)




Azkenik, Martxoaren hilbetea.
Neguko zerua ikaragarrziko polita da, eta aukera paregabea neguko konstelazioak iksuteko, Leo edo orion besteak beste. Hori bai, hartu neguko arropa goxoa!


 Nagoren hilbetea (2015 martxoak 5 ean)





jueves, 5 de febrero de 2015

Neguko egun bat nafarroako medialdean


Oraingo honetan ez dut erranen non ibili naizen, arrisku larrian dauden 2 espezie erakutsiko dizuedalako, baina uste dut aunitz izanen zaretela, emanen dizuedan pistekin, zein tokia den, asmatuko duzuenak.
Ni erakusteko norbaitek animatzen bada, pozik egiteko egonen naiz.


Nummuliteak
Tokiaren harrien osagaiekin hasiko gara; ikusten duzuen bezala, duela 55 milioi urteko fosilez betetak dadude, eta euren jatorria itsasoa da. Nummuliteak izena dute,eta latinetik dator hitz elkartu bat da (nummus/ txanpon, litos/harria).
Berez,txanponak ematen dute, borobil zentrokideak bezala, baina harrian bertze modu batean kokatutak baldin badaude,edo apurtu baldin bazen, orduan elipse moduan ikusten ditugu.
Foraminidoak dira;ez animali plurizelularrak, unizelularrak baizik, protista izenekoak, eta erraz ulertzeko, plakton mota bat
,Europa eta Euskalherrien artean itsas zahar bat zegoen,Tetis izenekoa, eta nummulitesak han bizitzen ziren. Poliki poliki ixten joan zen,kantauri itsasoa egiten zen bitartean,eta  penintsula Afrika bultzatuta Europan kontra talka egiten ari zenean.
Euren borobil zentrokidetik ile antzeko zerbait ateratzen ziren elikatzeko.

Iruñerriko kareharrizko mendi gehienak, mendebaldera, eta hegoaldera, euren hezurdurekin eginak daude,trillioika pilaturik ( Alaitz, Sarbil,Urederra,..)
Hona hemen hagitz link ona (Erderaz):
http://www.geoparquepirineos.com/contenidos.php?niv=&cla=_2OA1CD0KM&cla2=_2OB01HU8N&cla3=_3MD0KXM4T&tip=3&idi=1


Bigarren pista hemendik pasatzen den ibaia da.
Urak  harrietan  joan dira haitzulo batzuk egiten,tupinak izenekoak. Baldin bada harri koskor bat,  ibaiaren harrizko hozka batean korronteagik arrapaturik, zulo txiki bat bezala, ur mugimenduarekin denborarekin ibaiko harria igatu eta haunditzen du, batzutan metro aunitzekoak izan arte.
Erderaz, "marmita de gigante" edo "pothole", deitzen zaie.

http://es.wikipedia.org/wiki/Marmita_de_gigante

Tupin txikia
Tupin txiki honetan, ibai ondoan, amuarrain bat hilda zegoen. Ibaia gaindituta zegoen bertze egunean izan ziren mendiko elurrak eta. Agian urak zulo hortara bultzatu zuten eta ibaia jeitsi zenean han arrapatuta ito egin zen, edo agian zaharrez hil egin zen, kriston bizitza izan ondoren. dena den, duela gutti hilda zegoela argi dago,zakatzak oraindik gorriak bait zituen, nahiz eta azala kolore galtzen hasi.
Eskua ondoan jarri nuen tamaina ikusteko.





Zenbait metroetan, kalzita kristalizatutako zain bat zegoen. Alboko harriak osatu zirenean, han arraildura bat zegoen, eta ura oso beroa eta presio handiz handik pasatzen zen.Kaltzioz beteta zegoen ur hori, eta denborarekin, gure zainetan kolesterolarekin gertzatzen ahal den bezala, aldeetan pilatzen joan zen itxi arte. Modu berean,kobre, zilarra edo urrezko zainak egiten dira, bertzeak bertze,baina orduan ez dira kareharrietan Aurkitzen,Harri sedimentarioak, alegia, baizik eta metamorfikoetan, Kuartzorekin auniztan.




Kaltzita kristalak



Azken pistak!
Ugatzaren lurraldea da, Sai zuriak ugariak dira, eta orain, neguan, txorien artean arraroenetariko bat; harkaitz txoria!

Ugatza (Gypaetus barbatus)
Sai zuriak (Gyps fulvus)

Harkaitz txoria (Tychodroma muralis)

Harkaitz txori honek, eguzki izpiak porbexten ari da zenbait xomorroak jateko,eguzkirekin ere, mugitzen hasten zirela pizka bat, edo arrailduretan ibiltzen zirela.
Beraz, nahiz eta negua izan, beti badira gauzak ikusteko, bai neguan zein bertze sasoi batean.



domingo, 30 de marzo de 2014

Irati misteriotsua eta pelikulaz

Oraingo honetan, saiatu nahiko nuke irudimen begiekin begiratu,umeak bezala eta ez helduak bezala.
Modu hontan, agian Basajaunaren presentzia sentituko dugu, bertan bizi zela, sorginena ere, Aezkoako bailara hontan 7 erre zituzten eta, edo lamiena.

Honetarako lainua eguzkia baino aproposagoa da:
 Soinu banda gomendatuta: Gau bat mendi gorrian,  Mussorgsky-rena
www.youtube.com/watch?v=B7Au43sl-bs


Imagina ezazue oihan honen barne ibiltzea.Irudi hau pelikula batean ikusiko bagenu, musika ezatsegina entzunen genuke, eta dardarka egonen ginake itxoiten ohiko zonbia nonbaitetik agertzeko zorian (¿Zergatik ikusiko nuke the walking dead??!) edota ibiltari txuria, "juego de tronos-en bezala, edo agian Hansel eta Gretelen sorginen etxea?..



Lursaila batzutan iblitzeko zaila eta latza, eta auniztan bueltak eta inguraketa nekagarriak
.Lurraren azpian urak desagertzen diren lezeak ugariak dira.
Ezinezkoa da eguzkiarekin orientatu..
¿Zergatik ez nuen "el último superviviente" arreta gehiagorekin ikusi?
Lehenbiziko hildakoak

Harri honetan Toucasien fosilak ikus ditzakegu,aspaldiko itsas jatorria adierazten dituztenak,eta gaur egun ohiana gainean hazten den tokian.
Duela  120 milioi urte hau koralez egindako arrezife bat zen(Urgoniano garaian) eta harriz bihurtutako  hondarretik orain ohiana elikatzen da(Farre maltzurra)


 Iratiko alienak


Orain , aritz eta pagoen arteko aintzineko burrukaleku batean gaude, non pagoak, aritzak baino arinagoak aritzak hiltzen dituzte, Iratiko aintzineko biztanleak, haiek behar duten argia kentzen bait diete.Horreko nahikoa ez balu, auniztan bere barrenean hazten dira,aritzak bizirik dauden bitartean, bere barrutik ustela elikatzeko!

Baietz olagarro bat iruditu, bere erro eta begiekin!

Ermitau zaharra
Urki zaharra
Oihanaren erdian  goiko larre batera heltzen gara, eta pentsatzen dugu hemen gure ikarez salbu egonen garela, bainan oihanaren agure batek, erdi bizirik erdi hilda, guri ohiuka ematen du, Danteko infernuaren sarreran bezala: Galdu itxaropen guzia!

Katakonbak



Baso saguen kabiak
Lurra zuloz beteta dago, eta bistan da lurpeko mugimendua haundia izan behar dela.
Udaberri honetan euri aunitz egin zuenez, pagoak pagotxa gehiago izan zituzten, eta Haritzak ezkur gehiago.berez, saguek janari aunitz izan dute oihanaren barruan eta basakatuak ez dira larreetara satorrak jatera joan behar izan.
Bakarrik argazki txiki honetan 5 zulo ikusten ahal ditugu, eta nahiz eta horietako asko kabi berezkoak izan, ez da normala horrenbertze ikustea.


Itxaropena?

Beldurrezko filme guzietan bezala, amaiera ez da guztiz amaiera.
Basoliliak puntatik jandak.
Loreak hazten dira hostoen artean berriz ateratzen, eta badirudi dena lorez beteko dela, baina..gosez jotako animaliak oihanaren barna ibiltzen dira!
Oreinak eta orkatzak batez ere,gogoz jaten dute udaberriko lehen kimuak, neguko gosetiaren ondoren.
Benetako udaberriko istorioaren amaiera, zuekin zuzenean,aste gutti barru!