viernes, 11 de octubre de 2013

Noizko udazkeneko koloreak?( Azaroak 5ean)

Arrazola (Irati) Aezkoako ibarra 2013- 10-11
Duela hilabete bat bazirudien udazkena aurreratuko zela, toki auniztan ur falta zela eta koloreak aldatzen ari zirelako.

Orain berriz, oihana arrunt berdea dago, eta ez du udazkena ematen goiko aldeetatik, beheko aldeak baino kolore gehiago hartzen dutela, eta udazkeneko fruituengatik, bai elorzuriarenak(Crataegus monogyna)zein pagoarenak, besteak beste.
Seguraski kolorearen intentsidade haundiena urriaren azken astean edo azaroaren lehenegoan ikusiko dugu, nahiz eta astez aste joan beharko gara ikusten.
 Bagatxak edo pagotxak
Aurten bagotxak pilo bat izanen ditugu. Hori basati diren espezietan pasatzen da bi urtean behingoan.
Heman fruitua irekita ikusten dugu, eta hazia prest erortzeko. Katagorriak, muxarrak , basurdeak eta motako askotako txoriak janen dituzte.Txonta arruntak dira horietako txori batzuk. Auniztan ikusten ditugu  errepidean erori diren fruituak jaten, batez ere kotxeak pasatu ondoren, bagatxak zanpatu eta lana errazten bait zaie.

Jangarriak dira guretzat, behin azalak kendutak eta barruko ileak ere bai, zintzuk azkure pittin bat ematen ahal dira eta.
Aintzinean gizakiak erabiltzen zuten irina moduan, eta geroago gure txerriak.


Txonta arrunta( Fringilla coelebs)

Arrazola 20 octubre 2013
Azken egun hauetan  aldaketa bat izan da eta oihana udazkeneko koloreak hartzen ari da, nahiz eta guttienez aste bat falta da pagadia izaten den kolore ikusgarri horiek hartzeko.
 Arrazolako informazio puntua( Aezkoa ibarra)
Temperatura aldaketa haundiak izan ditugu, eta horma txikiak izan ditugu goizetan. Hala ere,orokorrean haizegoa izaten ari gara, eta horregatik gaur goizeko 9:00 etan 15 gradu genituen.
Prinzipioz, kolore harteko egun hoberenak Urriaren azken egunetan/azaroaren lehenbiziko astean espero dugu.
Jakinarazi nahi zaituztet honat etortzeko asmoa baduzue, azaroak 1,2,edo 3 an, pazienziaz bete egin beharko duzuela urte osoko egun jendetsuenak direlako, eta nahiz eta 17.100 Ha oihanez eta larrez izan, normala den baino jende aunitz gehiago arrautuko duzue.
Bertzaldetik, ibarreko jatetxeetan bazkaltzera geratzeko asmoa baduzue, hobe duzue denborarekin deitzea gordetzeko, edo guttienez, asken momentura bazkaltzera ez joan.


Hypholomas eIrabiako urtegiaren inguruan.Pozointsuak dira
Ez dugu momentu hontan onddo aunitz, baina bai espezie ezberdin ugari, eta argazkigintzarako aukera ona.


Amanita baten jaiotza
Cortinarius sp.
Pagoaren Pudibunda(Calliteara pudibunda)
Xomorro polit honek, garai honetan hagitz arrunta Nafarroako pagadi guztietan,gaueko tximeleta polit batean bihurtuko da, Limantriidae familiakoa, apirila eta ekainean hegan eginen dena.Bere beldarra, haritz, pago, sahatsak edota elorrien hostoak jaten ditu.Nahiz eta arriskutsua eman, ez digu kalterik egiten.


2103ko Azaroak 5 ean


Arrazolako aparkalekuak(2).Ordu hauetan irabiako urtegiko 3 aparkalekuak betetak zeuden.

Astesanduko zubia pasatu zen,2300 zenbatutako lagun baino gehiago Arrazolatik(Aezkoa)pasatu zirela Iratiko udazken koloreak ikusi nahian.Hala ere, aurten ez da oraindik heldu, eta.baliteke asteburu honetan koloreen indar haundiena lortzea,euria eta haizeak hostoak bota baino lehen.

 Iratiko oihana nere etxeko leihotik,gaur 9:21 etan

Mugan dauden hegoaldeko Haranetan, berriz, agian pizka bat gehiago luzatuko dira koloreak, altitude  guttiago izateagatik hotzak eta haizeak ez ditu horrenbertze kaltetzen, eta Haritzetan hostoa denbora gehiago irauten du pagoetan baino.