![]() |
Basaliliak loretan apirilaren amaieran. |
Duela gutti elurra joan zen, eta landareak presaka hasten dira loratzen tenperaturen igoera probexten.
Haraneko beheko lurretan pagoak idanik hostoak atera dute, berde argia, baina lizarrak, intxaurrondoak eta aritzak, patzadez hartzen dute. Zuhaitz berak beranduago galdu zuten hostoak udazkenean,. Badakizue, ohera berandu joan,berandu altxatu (uzten ba gaituzte).
Pagadiaren loreak "prevernalak" dira; azkar joan behar dira euren funtsezko zizloa egiteko pagadien hostoen itzala hil baino lehen. Horregatik, elur pizka batekin ere, ateratzen hasten dira bere ziklo osoa hilabete t´erdietan egiteko.
Erraboilak dira ere anbuloak (asphodelus albus) ,Erythronium dens-canis eta bertze batzuk, basaliliak bezala(Scilla lilio- hyacinthus) goiko argazkian eta behekoak.
![]() |
![]() |
Basalili txuri bat.Beldurrik ez ezberdina izatera! |
Datorren 3 asteetan pagadiaren eremu zabalak lore hauekin estaliko dira, sekulako kolore polita ematen, eta atera behar den pagoaren berde argiarekin, aukera ederra izanen dugu egiten ahal ditugun argazki hoberenak egiteko.
Eguerdiko liliak ere loretan daude, ( Anémona nemorosa),Gibelbelarra (Hepática nobilis),chrysosplenium oppositifolium, edo Ereñozkia(Daphne lauréola)
Azkenean Basaliliak ordezkatutak izanen dira bertze landarengatik,oihanaren mugan agertzen direnak; Kukuprakak ( digitalis purpúrea),eta gentzianak (acaulis, verna, pirenaica, zenbait tokietan lutea,), etab..
![]() |
Azken urte honen gibelbelarrak |
![]() |
Daphne lauréola |
![]() |
Sugeartaburu |
![]() |
Iratze bat irekitzen |
Basaliliaz gain, badira bertze gauza batzuk oihanean mugimenduan;
Ugaztunen aztarnak bistan daude non nahi : Jandako basaliliak, basurde, azeri, azkonarra,oreina, erbia, orkatzaren kakak eta arrastoak,..
![]() |
Orkatz eta oreinak gustokoa dute basaliliak |
![]() |
Orkatz baten marka |
![]() |
Orkatz baten adarren markak |
Intsektuak ere mugitzen hasten dira, arrek jaten duten landareak ere ateratzen direlako.
Hauek noctuidae edo Erebidae, familiakoak dira, gaueko tximeletak, alegia. Megaforbio bat jaten ari dira (Adenostiles alliariae) ekaina- uztailan loratuko dena. oihanaren barrukaldean.
Txoriak ere ez dira gai isilik egoteko, eta txonta arrunten edo birigarroaren kantu errepikakorra entzuten da, edo nohizbehinkako okil ezberdinen kantuak .
Beheko argazkian ikus dezakezue holako itxura tamalgarriarekin,nola uzten duten hilda zegoen zuhaitz bat jan ondoren. Beraientzak, hau da 5 izarreko jatetxe bat,non ar ezberdinak aurkitzen dute ( ceranbizidoak, eskoliotidoak,..)era askotako menua espezie bakoitzarendako egokia. Garrapoa ere hemen zerbait mokokatzera dator.(inoiz hobe errana..)
![]() |
Okilen janari markak enborrean. |
![]() |
Okil gibelnabarra lurretik jaten. |
Urrundik ikusten da aunitz ez bait ginen hurbildu, ez ikaratzeko. Berez, teleskopioarekin begiratzen genuen bitartean ,han ginela ez zen ezta konturatu ere egin .
Beno, hau da ordu t´erdi inguruan ikusi nuena, eta zuen interesekoa izaten ahal zela iruditu zitzaidala.
Piriioko ibar txiki batean bizitzea, gauza txarrak baditu, baina bere alde onak ere badauzka; adibidez holako tokietan etxetik 5 minutuetan egotea.
Hona hemen azken argazkia, bertze ugaztun batena;nerea, saitatzen naizela oihanean arrastorik ez uztea, bakarrik zuen emozioetan.
Gustokoa izanen bazenu holako tokiak ezagutzea, hau da nere helbidea: itarinatura@itarinatura.com
Maiatzak 16
Atzo goizean lainoa izan genuen oihanean. Pagoen hosto guziak iadanik atera dira, eta itzala ederra egiten dute. Horregatik basalilien denbora pasatzen ari da eta Hartz baratxuriaren lorea azkar aterako da.
Edozein momentuan Basajauna urrunean agertuko zela ematen zuen...
![]() |
Hartz baratxuri (Allium ursinum) |
![]() |
Gentiana acaulis |
No hay comentarios:
Publicar un comentario