Mostrando entradas con la etiqueta onddoak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta onddoak. Mostrar todas las entradas

jueves, 11 de febrero de 2016

Basaka zuhaitza eta Terana coerulea onddoa zoragarria

Hilabete hauetan normala izanen zen mendian metro t´erdi elurra izatea edo bi metro, baina bi elur baino gehiago ez du bota. Euririk ez, ezta hotza edo elurra, guttienez neguan normalean egiten duenarekin konparatuta
Argazki hontan  Orbaizetako zelai batean dudan Baxaka (malus sylvestris) ikus dezakezue. Ez da batere ohikoa, 10 metro baino gehiago neurtzen bait du.
Baxaka .(Malus sylvestris)
Pasaden urtea hagitz ona izan zen sagarrondorentzat, eta fruita ugari eman zuten.
Hemen ikusten  duzue nola 3 hilabete pasa ondoren, sagar gehienak lurrean eta kanpoan jarraitzen dute  modu onean.






Hona hemen sager sendu bat,lehen egunean bezala.





Zozo arruntaren jan arrastoa(Turdus merula)
 Sagar txoriengatik jandak ikusten ahal ziren, seguraski zozoak,(Turdus merula) baina bertze animalien jan arrastoak, azeri kakak bezala sagar haziekin.

Sagar hauekin anisa oinarri duen likor mota ospetsu bat egiten da,Nafarroako iparraldean zein iparraldean (Garazi eta Xiberoa guttienez) Basaka,patxaka edo baxaka, alegia.

Urrian sagar hauen bi kutxa hartu nituen auzokideei oparitzeko, eta eskukada pare batekin, ardo zurian jarri nituen ikusteko ea sagar zapore eta usaina ardoa arrapatzen zuen.
Hiru hilabete pasa ondoren,iragazi eta botilaratu nuen.
Ardo xuri idorgarri eta irasagar zaporea zuena lortu nuen. Ez dut uste poteatzeko jendea eskatuko zuenik, baina tira, ez dago gaizki..








Kristona berotzen du!!



Amaitzeko, kobalto kolorea duen liken honen irudiarekin uzten dizuet, Ezpel makil bat jaten ari da. Argazkian argiagoa ateratzen da, baina dena den, kriston kolore polita zuen. Espeziea ezin izan dut identifikatu. Zuetako norbait aurkitzen badu, aunitz eskertuko nizueke argitzea.


 2016ko otsailak 22

Duela gutti langu batek argitarapen hau ikusi zuen, eta informazioa bidali diat erranez zein onddo mota izaten ahal zen. 
Terana Coerulea da. Bi link jarten dizuet:

http://www.biodiversidadvirtual.org/hongos/Terana-coerulea-(Lam.)-Kuntze-1891-img80449.html

http://eol.org/data_objects/26929958

  2009 ko urteko onddoa izendatu zuten Alemaniako mikologi elkartea, izugarri antibiotiko eragina omen bait du   Streptococcus pyogenes kontra. Honek faringitis bacteriana sortzen du, eta bazilo horrek ere haragijaleen diren bakterietan ere sartuko zen! 

https://eu.wikipedia.org/wiki/Streptococcus_pyogenes

Ikusi ba, adar nimiño bat, kolore polit batekin, baina ematen dena baino askoz gehiago da!
Benetazko gauzak ikusezinak dira!



miércoles, 1 de octubre de 2014

Larrazkena (Udazkena) badator! Koloreak onddoak eta gastronomía

2014 irailaren 12 a Aribe ( Aezkoako ibarra)
 Larrazkenaren etorrera hegazti migratzaileak aurretik iragartzen dute, horietako asko hegoruntz bidea jadanik hartua dute, lur beroagoak, hemen datorren hilabeteetan izanen den baino elikagai gehiagorekin.
Hala da Enaren azpitxuriaren kasuan,(Delichon urbicum) urtero toki zehatz batean biltzen direla hego Saharuntz abiatzeko.




Aipatuko dizuet Ariben dagoen horma honek  Trigolimpio, elkartekoa dela, nekazarien elkarte bat Arezkia,txahalakia, eta moxalkia saltzen duena, dena gure haranetik, hagitz baldintzetan onak bizi diren animaliak, Iratiko bortuetara (goiko larreak) joaten bazarete ikusiko duzuela.
Euren salmenten ehuneko ehun eurentzat da, artekaririk gabe, eta modu honetan nekazarien bizi iraupena ziurtatuz. Anima zaitez eta dastatu!

http://carneecologicanavarra.com/index.php?id_category=7&controller=category&id_lang=1

Hurrengo argazkian ikusten ahal duzuen bezala, Iratiko koloreak ikusteko itxaron beharko dugu, ohia den bezala, hilabete bat barru. Horrek ez du erran nahi oihana itxusia dagoela, noski.

Tenperatura epelak, euri eskaxak eta ondoren izaten diren haizeboladen falta,baita oraindik goizegi dela, eragina dute hosto erorketa atzeratzeko.




 Orbaizetako olatik hurbil, Irati, 2014 irailak 26



Orbaizeta, urriak 12 an

 Argazki orokor batzuk jartzen dizuet, oihanaren koloreak nola eraldatzen diren zuek ikusteko. Kolore gehiago dute, bainan oraindik berde aunitz ikusten da.
Nere ustez, urriaren azken asterako, edo azaroaren lehenbiziko astebururako bikain egonen dira koloreak


Aezkoako ibarra Orbaizetatik, 1 km Iratitik

Ori mendia(Zaraitzu)  Orbaizetatik (Hegomendebaldeko Irati)

Pagoak eta Isatsak (Cytisus scoparia)

Lur izar(Astraeus hygrometsricus)


Orruarekin antzekoren bat izan dugu; bertze urteetan 15 ean iguru hasten baldinbazen, aurten aunitz atzeratu da, eta pasaden asteko hasiera arte, 20 edo 21 ean, hasi dela entzuten. indar eta iraupena txikiarekin.


Baina jende aunitz itxaroten ari dena, Onddoak ateratzea da.

Onddo beltzak (Boletus edulis)oraindik ez dira asko atera, baina bai Tripakia(Hydnum repadnum), edo Saltxaperretxiko beltza ,(Cratarellus cornupicoides/ Cinereus),edota Zizahoriak (cantharellus cibarius), bertzeak bertze.

Badira ere, noski, toxikoak eta hilkorrak, eta horregatik (eta ongi dago) jende aunitz bakarrik hartzen ditu ongi ezagutzen dituenak

Nere ustez, oraindik hobe, poliki poliki gure ezaguera haunditzea da, eta bakarrik seguru gauden zizak jaten jarraitu, baina horiek gehiago izanen ziren.


Horregatik, Urrian larunbatero bisita gidatuak eginen ditugu,  gauza aunitz ikusteko, beti bezala, baina batez ere, zizak biltzen joanen gara, onak eta txarrak, gero sailkatzeko GARRAPO empresaren kode batekin, eta gero afalduko ditugu, larunbata bakoitza Aezkoako ibarraren jatetxe ezberdin batean, era ezberdinetan prestatutak, eta dena barne 40€ etan + BEZ a.

Talde txikiak izanen dira, gehienez 10 pertson, lan aunitz bait da zizak hartu, garbitu eta prestatu momentuan. Oraindik badira plazak larunbata guzietarako, Beraz, anima zaitezte!



 AEZKOAN IRTEEREN ETA AFARIEN EGUTEGIA (NAFARROA)

v URRIAK  4   PARDIX  jatetxea  (Orbaizeta) 948 76 60 01

v URRIAK  11  Hotel Jatetxea ARIBE (Aribe) 948 76 44 66

v URRIAK 18  HERRIKO OSTATUA (Garralda) 618 10 73 79

vURRIAK  25   Hostal SARIGARRI (Abaurrepea) 948 76 90 61



  GARRAPO enterpresakoek, Ultzamako parke mikologikoaren kudeatzaileak eta lagunask dira.Euren web zoragarria gomendatzen dizuet. ,http://www.parquemicologico.com/
Beraiekin pasaden urtean formakuntza ikastaro bat egin nuen, aurretik nituen ezguera sendotzeko eta haunditzeko, nere familiarekin txikitandik beti zizen bila joaten bait ginen.


Bukatzeko,onddoen mundu zoragarriei buruz zerbait kontatuko dizuet;
Behian duzuen argazkia, Armillaria ostoyae arena da, Jadanik nahiko zaharra. Guztiak Onddoak dira, nahiz eta zizak deitu. Izurrite bat izaten ahal da zuhaitz osasuntsuei eraso egiten ahal du eta. jangarria da, nahiz eta hemen jateko ohiturik ez izan.

Baina onddo honen harrigarriena, eta baliteke bertzeetan, Oregon (USA),onddo honen kolonia klonak bat bizi da, eta gaur egun arte, ezagutzen den izaki haundiena da, 890 hektarearekin zabaleraz eta 2400 urteekin.
Ez pentsa ziza erraldoi batean, baizik eta mizelion, zainen antzekoak, lurazpitik joaten zuhaitzen zainen artean.


Armillaria ostoyae  Iratin

Lactarius piperatus



Arraroena ( Phragmobasidiomiceto?)

Gibelurdina (Russula Cyanoxantha)

viernes, 11 de octubre de 2013

Noizko udazkeneko koloreak?( Azaroak 5ean)

Arrazola (Irati) Aezkoako ibarra 2013- 10-11
Duela hilabete bat bazirudien udazkena aurreratuko zela, toki auniztan ur falta zela eta koloreak aldatzen ari zirelako.

Orain berriz, oihana arrunt berdea dago, eta ez du udazkena ematen goiko aldeetatik, beheko aldeak baino kolore gehiago hartzen dutela, eta udazkeneko fruituengatik, bai elorzuriarenak(Crataegus monogyna)zein pagoarenak, besteak beste.
Seguraski kolorearen intentsidade haundiena urriaren azken astean edo azaroaren lehenegoan ikusiko dugu, nahiz eta astez aste joan beharko gara ikusten.
 Bagatxak edo pagotxak
Aurten bagotxak pilo bat izanen ditugu. Hori basati diren espezietan pasatzen da bi urtean behingoan.
Heman fruitua irekita ikusten dugu, eta hazia prest erortzeko. Katagorriak, muxarrak , basurdeak eta motako askotako txoriak janen dituzte.Txonta arruntak dira horietako txori batzuk. Auniztan ikusten ditugu  errepidean erori diren fruituak jaten, batez ere kotxeak pasatu ondoren, bagatxak zanpatu eta lana errazten bait zaie.

Jangarriak dira guretzat, behin azalak kendutak eta barruko ileak ere bai, zintzuk azkure pittin bat ematen ahal dira eta.
Aintzinean gizakiak erabiltzen zuten irina moduan, eta geroago gure txerriak.


Txonta arrunta( Fringilla coelebs)

Arrazola 20 octubre 2013
Azken egun hauetan  aldaketa bat izan da eta oihana udazkeneko koloreak hartzen ari da, nahiz eta guttienez aste bat falta da pagadia izaten den kolore ikusgarri horiek hartzeko.
 Arrazolako informazio puntua( Aezkoa ibarra)
Temperatura aldaketa haundiak izan ditugu, eta horma txikiak izan ditugu goizetan. Hala ere,orokorrean haizegoa izaten ari gara, eta horregatik gaur goizeko 9:00 etan 15 gradu genituen.
Prinzipioz, kolore harteko egun hoberenak Urriaren azken egunetan/azaroaren lehenbiziko astean espero dugu.
Jakinarazi nahi zaituztet honat etortzeko asmoa baduzue, azaroak 1,2,edo 3 an, pazienziaz bete egin beharko duzuela urte osoko egun jendetsuenak direlako, eta nahiz eta 17.100 Ha oihanez eta larrez izan, normala den baino jende aunitz gehiago arrautuko duzue.
Bertzaldetik, ibarreko jatetxeetan bazkaltzera geratzeko asmoa baduzue, hobe duzue denborarekin deitzea gordetzeko, edo guttienez, asken momentura bazkaltzera ez joan.


Hypholomas eIrabiako urtegiaren inguruan.Pozointsuak dira
Ez dugu momentu hontan onddo aunitz, baina bai espezie ezberdin ugari, eta argazkigintzarako aukera ona.


Amanita baten jaiotza
Cortinarius sp.
Pagoaren Pudibunda(Calliteara pudibunda)
Xomorro polit honek, garai honetan hagitz arrunta Nafarroako pagadi guztietan,gaueko tximeleta polit batean bihurtuko da, Limantriidae familiakoa, apirila eta ekainean hegan eginen dena.Bere beldarra, haritz, pago, sahatsak edota elorrien hostoak jaten ditu.Nahiz eta arriskutsua eman, ez digu kalterik egiten.


2103ko Azaroak 5 ean


Arrazolako aparkalekuak(2).Ordu hauetan irabiako urtegiko 3 aparkalekuak betetak zeuden.

Astesanduko zubia pasatu zen,2300 zenbatutako lagun baino gehiago Arrazolatik(Aezkoa)pasatu zirela Iratiko udazken koloreak ikusi nahian.Hala ere, aurten ez da oraindik heldu, eta.baliteke asteburu honetan koloreen indar haundiena lortzea,euria eta haizeak hostoak bota baino lehen.

 Iratiko oihana nere etxeko leihotik,gaur 9:21 etan

Mugan dauden hegoaldeko Haranetan, berriz, agian pizka bat gehiago luzatuko dira koloreak, altitude  guttiago izateagatik hotzak eta haizeak ez ditu horrenbertze kaltetzen, eta Haritzetan hostoa denbora gehiago irauten du pagoetan baino.





miércoles, 16 de enero de 2013

zer egin Iratin neguko egun batean





Aurtengo tenperaturak hagitz altuak izan dira negua izateko, eta kriston egun politak izan ditugu mendian barna paseatzeko.
Hala ere, seguru baten bat pentsatuko duela zertarako basora neguan joan, Zuhaitzak hsotorik gabe baldin badaude. kontua da, beti badirela mila gauza iksuteko, erne joaten bagara.
Argazki hau, Soraluzeko lepotik (Aezkoa)hartuta dago,mendebaldeko Iratiko mugatik gertu.Zuhaitzen atzean trikuharri bat ilsuten dugu,lepo hau eremu megalitiko inportantea bait da,trikuharriz eta mairubaratzaz josita.Hemendik GR-12 ,Euskalherriko itzulia ematen duen ibilbide luzea pasatzen da, eta hurbil, Urkulu mendia badugu, bere dorre Erromatarrekin, Astorga-Bordele erromatar bidezarraren gainean. elurtutak ikusten den mendi altuena,Orimendia da,2017 m. altuerakoa, eta Zaraitzuko ibarran Iratiko ekialdeko muga egiten duela.




Argazki honetan  zortzi Arabako zozo pikarta(Sturnus vulgaris)ditugu.Arabako zozoen beste espeziea(Sturnus unicolor), arruntagoak dira.Askoatan talde ikaragarrizko haundiak osatzen ikusten ditugu, batez ere, lo egitera joaten direnean.Hauek ordea, negua pasatzera honat heldu dira, ipar lurraldetatik.Ez dira Iratin Arabako zozoak ohiko txoriak,nahiz eta gero eta iparrerat ikusten ditugun.

Badira zenbait lotura onak interneten txori hauei buruz.
Hau Argentinakoa da, han espezie inbaditzailea da  eta arazo aunitz dute haiekin
http://www.fotosaves.com.ar/Passeriformes/Sturnidae/FotosSturnidae.html


 Soraluzetik gertu,  badirudi metralleta batekin tiro egin dioten pago bati ondarrak aurki dezakegu.
Ezpal haundiak belarra estaltzen dute180º  graduetan, erori diren puntutik Erruduna okil bat da. Kontukin begiratzen baduzue, zulo boro-borobil bat ikusiko duzue, goiko aldean eskuinean, itzalen artean.  Okil baten kabia zahar bat da.
Ondamendi hau bazuen zergatia; arrak aurkitu eta jan,egur ustela jaten dituzten arrak, eta okilek kolpeka ateratzen diotela.


 50 metroetan baino guttiagoan, bertze zuhaitz idor bat badugu, bi okil kabi zaharrekin, bat, aurrera begira, eta bertzea eskuinera.



Oihanetik hurbil dagoen larre batean,Azkonar (Meles meles)baten kakalekua aurkitzen dugu.Beti toki berean egiten dute kaka.Honetan, 3 aldiz guttienez erabilita izan dela ikusten ahal dugu, eta lehenbizikoan,hazi txikiak dituen fruituekin elikatu egin zela.Seguraski astolarrosen/Alkakaratsa fruituekin, bere fruitu laranjak neguan irauten dute, eta guk ere, jaten ahal ditugula(C bitamina ugari dituzte) bainan aurretik dituzten iletsuak kendu egin behar dira.


Pago baten enborrean, Onddo saprofito (Materia hilda jaten du) honetik topa egin genuen, eta bere espeziea lehenbiziko aldia ikusi egin nuela izan zen.Segurazki ondatu xamar dago.Euro txanpon bat jarri nuen zuek tamaina bereizteko.Norbaitek espeziea ezagutzen badu, benetan eskertuko nioke informazioa.


 Irabiako urtegian Ubarroi haundia(phalacrocorax carbo)rekin  topo egin genuen, zutoin baten gainean.Urte osoan zehar ikusten ahal ditugu, baina neguan, gainera, badugu negua pasatzeko heltzen diren batzuk. Metro luze bat neutzen dute eta 1´50 m.hego-luzera du. Arrainaz elikatzen dira, eta ibar hauetan ez dute lagun aunitz,gero eta gehiago daudelako,espezie arrotza dela erraten dutelako(aintzinean baziren, ordea),eta askorentzat amurrainen populazioen beherakadaren errudunen bat da.
Bere elikaduraz gehiago jakiteko (erderaz):
www.ardeola.org/files/330.pdf

Ubarroi haundia ( Phalacrocorax carbo)

Joaten ginenean, bi orein emeak (Cervus elaphus) korrika atera ziren.Noizean behin gelditu egiten zuten zertan ari ginen begiratzeko.Orduan argazkia haueka ateraz genituen, ihesan elkartu baino lehen.


Laburra esanda,natura badu aunitz, emateko,berdin da non gauden edo nora joaten garen.




viernes, 21 de octubre de 2011

Iratiko berriak

Atal honetan joanen gara sartzen noizbait gertatzen ahal diren bitxikeriak .


Urbeltz(Coprinus comatus)20/10/2011, 14:00
Arrazola(Aezkoako Irati, 2011 urriak 20an.)
Hona hemen ziza txiki hau, bide bazterretan sarritan ateratzen dela, eta ia inork ez dituela jaten.
argazki honek atzo 14:00etan atera nuen.
 Zenbat hazten da ziza bat 24 orduetan? eta 48 etan?
Gaur berriz bertze argazki bat aterako dut, ea haunditu den ala ez, eta horrela ziza hil arte edo norbaiten paderan bukatu arte.






(2011/10/21)
Gure ziza ez du aunitz aldatu.Azken finean, Oso ur gutti badago lurrean, eta goizeko ihintzarekin hazi behar du bakarrik.










(2011/10/22)
 Hurrengo egunean argazki berri bat ateratzera joan nintzenean, ikusi nuen gure esperimentua bukatuta zegoela.Baliteke behi edo behor batek zanpatzea.Hemen nonnahi ibiltzen bait dira.Esperimentu hau egiten saiatzen naizela lehenbiziko aldia ez denez, eta bertzearen hasiera hola bukatu zuenez,seguraski hau izan da arrazoia.
Hurrengo beste bat arte..





(2011ko azaroak 12an)
50 Arabako zozoak Iratiko sarreran.

Gaur arratsaldeko 15:00 etan, 50 Arabako zozo inguruan ikusi ditugu, abereen artean, Orbaizetako Larraun auzoan.
Arabako zozoa bakarrik neguan ikus dezakegu,migrazioarekin ipar Europatik etortzen direnean.
Ondoko argazkian horietako batzuk ikus ditzakegu.


ArabaKo zozoa(Sturnus vulgaris).
Kurruilak arrano beltzez hildakoak.(2011 ko azaroak 15ean).

Joanden igadean 13an, mendizain batek abisatu zitzaigun anbulolatzeko bidean(SL50-C)Arrazolako argibideko puntutik 10 minutuetan, Kurruilu (Grus grus), baten aztarnak ikusten ahal zirela, nahiz eta lumak besterik ez geratu, eta seguruaski, inguruan bizi den Arrano beltz bikote batek hil egin zuela.          
Luma pilo bat hoztaturik ziren, moztutak bezala, eta hori arrapakariek ez dute egiten, euren biktimei lumak ateratzen dituztelako.Seguruenik, behin erori ezkero,haragijale batek bertan hasi zuen jaten, eta gero eraman egin zuen.Kurruiluak haundiak direnez, baliteke azeri edo azkonarraren bat eraman izana, bi espezie nahiko arruntak Nafarroan.



Argazki honetan,2011ko otsailean aterata, Kurruilu bat hilda ikusten ahal dugu, Azpegiko gainan(Irati) Arrano beltz( Aquila chrysaetos) pare batengatik jota,eta oraingo honetan, erasoa ikusita izan zen argazkiaren jabeagatik,Alfonso Senosiain.