Argazki hontan Orbaizetako zelai batean dudan Baxaka (malus sylvestris) ikus dezakezue. Ez da batere ohikoa, 10 metro baino gehiago neurtzen bait du.
Baxaka .(Malus sylvestris) |
Hemen ikusten duzue nola 3 hilabete pasa ondoren, sagar gehienak lurrean eta kanpoan jarraitzen dute modu onean.
Hona hemen sager sendu bat,lehen egunean bezala.
Zozo arruntaren jan arrastoa(Turdus merula) |
Sagar hauekin anisa oinarri duen likor mota ospetsu bat egiten da,Nafarroako iparraldean zein iparraldean (Garazi eta Xiberoa guttienez) Basaka,patxaka edo baxaka, alegia.
Urrian sagar hauen bi kutxa hartu nituen auzokideei oparitzeko, eta eskukada pare batekin, ardo zurian jarri nituen ikusteko ea sagar zapore eta usaina ardoa arrapatzen zuen.
Hiru hilabete pasa ondoren,iragazi eta botilaratu nuen.
Ardo xuri idorgarri eta irasagar zaporea zuena lortu nuen. Ez dut uste poteatzeko jendea eskatuko zuenik, baina tira, ez dago gaizki..
Kristona berotzen du!!
Amaitzeko, kobalto kolorea duen liken honen irudiarekin uzten dizuet, Ezpel makil bat jaten ari da. Argazkian argiagoa ateratzen da, baina dena den, kriston kolore polita zuen. Espeziea ezin izan dut identifikatu. Zuetako norbait aurkitzen badu, aunitz eskertuko nizueke argitzea.
2016ko otsailak 22
Duela gutti langu batek argitarapen hau ikusi zuen, eta informazioa bidali diat erranez zein onddo mota izaten ahal zen. Terana Coerulea da. Bi link jarten dizuet:
http://www.biodiversidadvirtual.org/hongos/Terana-coerulea-(Lam.)-Kuntze-1891-img80449.html
http://eol.org/data_objects/26929958
2009 ko urteko onddoa izendatu zuten Alemaniako mikologi elkartea, izugarri antibiotiko eragina omen bait du Streptococcus pyogenes kontra. Honek faringitis bacteriana sortzen du, eta bazilo horrek ere haragijaleen diren bakterietan ere sartuko zen!
https://eu.wikipedia.org/wiki/Streptococcus_pyogenes
Ikusi ba, adar nimiño bat, kolore polit batekin, baina ematen dena baino askoz gehiago da!
Benetazko gauzak ikusezinak dira!
2009 ko urteko onddoa izendatu zuten Alemaniako mikologi elkartea, izugarri antibiotiko eragina omen bait du Streptococcus pyogenes kontra. Honek faringitis bacteriana sortzen du, eta bazilo horrek ere haragijaleen diren bakterietan ere sartuko zen!
https://eu.wikipedia.org/wiki/Streptococcus_pyogenes
Ikusi ba, adar nimiño bat, kolore polit batekin, baina ematen dena baino askoz gehiago da!
Benetazko gauzak ikusezinak dira!
Aupa Koldo! Biba hi!
ResponderEliminarHire bloga ez nian ezagutzen.
Gu, Aralarko inguruetan gabilgaituk,
Joan ARIN DORRONSOROren lana eguneratzen.
Aranzadiko Etnografia Departamentuan,
Joxalberto ANDRES ZURUTUZArekin.
Gure zera batzuk hemen:
http://matias52.blogspot.com.es
Ondo jarrai.
Agur!
Joxanjel