miércoles, 27 de marzo de 2013

Aste sandua Iratin.¿Zer egiten ahal da?



Astesanduko oporretan jende anitz Iratiko oihana bisitatzeko asmoarekin ibiltzen da.Bidaia ahalik eta atseginagoa izateko, zenbait gauza jakitea komeni da;






  1. Oraindik  elurra bada mendietan. Hau ona edo txarra izaten ahal da, segun nola prestatzen garen mendira joateko. Beraz, bortzegiak edo mendiko botak, pistatik atera nahi baduzue hagitz komenigarriak dira.
  2. Iratiko bi sarreratik (Aezkoa eta Salazar) momentuz bakarrik Aezkoakoa irekita dago, ( Orbaizetatik)  Otsagabiatik( Salazar) oraindik elur gehiegi dago eta elur kentzeko makinak  ez dira pasatzen. Hau aldatzen ahal da ;horregatik komeni da Otsagiko informazio bulegoan galdetzea: oit.ochagavia@cfnavarra.es 
 Edozein kasuan, Otsagiko herria eta Zaraitzuko ibarra pena merezi dute

3.       Arrazolako informazio puntuaren ordutegia, goizeko 9:00 etatik  arratsaldeko 19:00 etara zabalik                      egonen da.,martxoak 23 tik larunbata, apirileko 1a arte, astelehena.
    Azpegiko megalitoen gunea (Aezkoa) Mendilatzeko erreserba naturalarekin gibelean 
4. Eguraldiaren iragarpena dio nahasi xamarra egonen dela, hobe berokiak eramaten baduzue, aldatzeko arropa, eta nere ustez,euritakoa zira baino hobe.Hemen barna, guttienez, ez duzue artzain batek ikusiko zira batekin eta euritakorik gabe.Guardasola erabiliko du, luzean idorra mantenduko zaitu eta!

5. Eguraldi txarra aukera polita izaten ahal da bertako herriak ezagutzeko,misterio magia eta istoriaz beteriko txokoekin.Ordu erdi batekin, pasatzen ahal dugu ibar batetik bestera, memorian luze iraunduko dute paisai ederren zehar.
    Narcissus asturiensis
6. Ez hartu orain loratzen ari diren loreak..Nahiz eta zenbait tokietan aunitz daudela iruditu,baliteke bakarrik toki horretan izan, eta handik kanpo hagitz gutti, arraroak izatea eta babestutan egotea. Hobe gogoratzen ahal dituzue argazki on batekin. Gainera, datorren urtean ugaldu izanen du eta gehiago izanen dira.
    Basakatua(Felis silvestris)
7.Basapiztiak ere hasi dira mugitzen. Duela hiru aste basakatu baten  argazki hau atera nuen(Felis silvestris ).Zain zegoen larre baten erdian ea Sator edo saguren bat arrapatzen zituen neguko gosea arintzeko. ez zen Iratin izan, Iratiko bidean baizik. Nafarroako fauna hagitz aberatsa da.                    

8.Arrazoi berarengatik,suge hau, Coronella austriaca, guretzak kaltezina bere loatik esnatzen hasi zen,eguzkiaren bila ateratzen diren saguak edo intsektuak jateko.


    Coronella austriaca




    9.Azkenean,gurekin txango gidatu bat egiteari animatu nahi zaituztet,bidean aurkitzen dugu guzia azalduko zaituztegu .Gure web www.itarinatura.com  bisitatzen ahal duzue edo gurekin zuzenean harremanetan jarri,bai Arrazolako informazio puntuan(Irati  Aezkoa) edo posta elektronikoaren bitartez:  itarinatura@itarinatura.com