Mostrando entradas con la etiqueta etnografia. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta etnografia. Mostrar todas las entradas

jueves, 19 de mayo de 2016

Orbaizetako armaolako 2016 ko auzolanak

Edificio de hornos

 Aezkoako bailarako turismo sektorearen auzokideak auzolanean elkartzea erabaki genuen komunalaren alde lan egiteko.Orbaizetako armaola aukeratu genuen, bertze urteetan bezala, landarediak jan ez dezala eta okerrera ez joateko.

Aunitz somatzen zen pasaden urtean moztu genuen tokietan eta non ez, azken toki hauetan metro t´erdiko sahatsak baziren zenbait kasuetan, gehi osinak, sasiak etab..

Garbitzen genuen bitartean nabariak ziren azken urte hontan eroritako harriak, eta pasaden urtean barnekaldera sarrera itxi zenean labe inguruan erori zen harri puska izan zen pisuzko arrazoia (inoiz hobe esanda)

Urtero erori berriak diren puskak han hemenka ikusten dira, izotza, euria eta landarediaren eraginez, eta orain arte hormak betirako finkatzeko  finantziatziorik ez dugu arrautu.


0'7 % kulturala deritzona, mezenasgo legearen barruan dagoen hori, aukera bat da, eta Aezkoako bailarako batzordea urtero kantitate bat aurreikustea poliki poliki hormak finkatzeko bertze bat da.



Zarrakamaldarekin garbitzen munizio patioan.

Sarrerako munizio patio

Fintzeko tailerra.

Beti bezala, Aezkoako batzordea istripu aseguru bat egin zigun, beharra zen erregaia ordaindu, eta hamaiketakoa ordaindu ere bai, Xankoi (Garralda) harakindegian erosita.
Mazelki eta txistorra gustora jan genuen, baita ardo eta sagardoa edan ere bai.

Hamaiketakoa


Hamaiketako hamabietako izan zen azkenean, eta arratsaldeko hiruretan elkarrekin bazkaltzera joan ginen. Arratsaldean bueltatu ginen eta jende gehiago etorri zen lanera ere bai. Arratsaldeko 7 ak inguruan bukatu ginen.
Legartza errekako bazterrera joateko bidea ere moldatu genuen, harrizko 22 arkupeak ikusten ahal diren tokitik.

Argazki honetan goizeko auzolaneko kideak gaude.Arratsaldekoak ez dira agertzen lanean bait nintzen eta ez nuen argazkirik atera.
Goizeko auzolan taldea, Bergarako turista bat ateratakoa.



Bukatzeko  Iturroil errekaren lurpeko pasabidearen sarrera ikusten egondu ginen.
Han Zabalza senideak, Lorentxoina gaztandegiaren jabeak,kuto bat erraldoia eta bere txerrikumeak dituzten. Euren artzai txakurra txerrikumeak ederki biltzen zituen horietako batek aldentzen zuenean.










Datorren astean berriz elkartzen bagara auzolanekin jarraitzeko, jakinaren gainean izanen zaitzute.

jueves, 11 de febrero de 2016

Basaka zuhaitza eta Terana coerulea onddoa zoragarria

Hilabete hauetan normala izanen zen mendian metro t´erdi elurra izatea edo bi metro, baina bi elur baino gehiago ez du bota. Euririk ez, ezta hotza edo elurra, guttienez neguan normalean egiten duenarekin konparatuta
Argazki hontan  Orbaizetako zelai batean dudan Baxaka (malus sylvestris) ikus dezakezue. Ez da batere ohikoa, 10 metro baino gehiago neurtzen bait du.
Baxaka .(Malus sylvestris)
Pasaden urtea hagitz ona izan zen sagarrondorentzat, eta fruita ugari eman zuten.
Hemen ikusten  duzue nola 3 hilabete pasa ondoren, sagar gehienak lurrean eta kanpoan jarraitzen dute  modu onean.






Hona hemen sager sendu bat,lehen egunean bezala.





Zozo arruntaren jan arrastoa(Turdus merula)
 Sagar txoriengatik jandak ikusten ahal ziren, seguraski zozoak,(Turdus merula) baina bertze animalien jan arrastoak, azeri kakak bezala sagar haziekin.

Sagar hauekin anisa oinarri duen likor mota ospetsu bat egiten da,Nafarroako iparraldean zein iparraldean (Garazi eta Xiberoa guttienez) Basaka,patxaka edo baxaka, alegia.

Urrian sagar hauen bi kutxa hartu nituen auzokideei oparitzeko, eta eskukada pare batekin, ardo zurian jarri nituen ikusteko ea sagar zapore eta usaina ardoa arrapatzen zuen.
Hiru hilabete pasa ondoren,iragazi eta botilaratu nuen.
Ardo xuri idorgarri eta irasagar zaporea zuena lortu nuen. Ez dut uste poteatzeko jendea eskatuko zuenik, baina tira, ez dago gaizki..








Kristona berotzen du!!



Amaitzeko, kobalto kolorea duen liken honen irudiarekin uzten dizuet, Ezpel makil bat jaten ari da. Argazkian argiagoa ateratzen da, baina dena den, kriston kolore polita zuen. Espeziea ezin izan dut identifikatu. Zuetako norbait aurkitzen badu, aunitz eskertuko nizueke argitzea.


 2016ko otsailak 22

Duela gutti langu batek argitarapen hau ikusi zuen, eta informazioa bidali diat erranez zein onddo mota izaten ahal zen. 
Terana Coerulea da. Bi link jarten dizuet:

http://www.biodiversidadvirtual.org/hongos/Terana-coerulea-(Lam.)-Kuntze-1891-img80449.html

http://eol.org/data_objects/26929958

  2009 ko urteko onddoa izendatu zuten Alemaniako mikologi elkartea, izugarri antibiotiko eragina omen bait du   Streptococcus pyogenes kontra. Honek faringitis bacteriana sortzen du, eta bazilo horrek ere haragijaleen diren bakterietan ere sartuko zen! 

https://eu.wikipedia.org/wiki/Streptococcus_pyogenes

Ikusi ba, adar nimiño bat, kolore polit batekin, baina ematen dena baino askoz gehiago da!
Benetazko gauzak ikusezinak dira!



martes, 28 de julio de 2015

Orbaizetako ola garbitzen auzolanetan

AZKEN MOMENTUKO OHARRA! (2015-8-25)

Gaur egun, bigarren nibelerako jeisteko eskailerak itxitak daude, harriak erortzeko arriskua zela eta.
Hemendik guttira behar diren lanei ekinen zaie eta berriz zabalduko dira bi pasabide hauek.
Barrukoa, hala ere,seguraski denbora gehiago itxita iraundu beharko du, lanak askoz haundiagoak direlako eta momentu honetan xoxarik ez.



 Orbaizetako armaola  Europako armaola haundienetariko bat izan zen XVIII. garren mende amaieran.Nahiz etqa izan honekin ezaguna izan, berez, munizioa egiten zuten(Cañoi bolak, bonbak eta granadak)
 100 durte zailak aritzen egondu zen , eta gerra, suntsiketak eta suteak ezagutu zituen. Urte latza horietan, Aezkoako herriak eta bere biztanleak gorriak ikusi zituzten.
Gaur egun, behin Aezkoako mendien jabetza itzulita 1982 urtean, aurretik Espainako koroatik desjabeturik, eta bere hondakinak Aezkoako batzar nagusia erositak, Kultura ondasuna da.
Gehienak hondakin bisitagarriak  dira, baina mantentze lanak behar dutenak.


Sasiz zurgin eta sarrailagintzaren patioa garbitzen.


Crisis baino lehen zegoen dirua (PDR sustangarria) desagertu bait zen, hondakinen egoera ez da batere ona.
Badira zenbait toki ibiltzeko gaizki daudela, harriak erortzen ahal direlako, et hesiekin itxitak daude, nahiz eta jendea ez errespetatu beti, baina aunitz ez dute arazorik,

 toki hauetarako, pasaden urtean ibarreko alor turistikoen zenbait auzokide kordinatzen hasi ginen, eta Aezkoako batzarrari auzolan bat planteatu genuen,

Auzolanean edo artelanean auzokideak elkarten dira guzien onura lan bat egiteko. Bertze batuetan auzokide bat  laguntza eskatuta ere, auzolan bezala aritzen zen, adibidez teilatu bat moldatzeko, baina gero laguntza bueltatzeko ere prest egon behar zen.

 XX garren mendean desagerzen hasi zen,eta udalak bertze pertsonei lanak egiteko ordaintzen hasi ziren. Beharra jendeak elkartzen zuen, eta gaur egun ere, bada jende anitz astebururako etortzen direla bakarrik.


 22 arkuoe ospetsuak, labeak ikaztegietatik aldentzen dute 

Dirurik ez bada, baina bai borondatea, aunitz egiten ahal da.
Aurten ere idei horrekin elkartu ginen. Armaolan ateratzen den belarra aurretik moztu zen, maiatza aldera, Aezkoako batzar aginduta, baina bertze mozketa bat behar zen, eta moztu ez zutena moztutzeko. Bi tokietan ere, zentimetro bat lurrez kenduta, aintzineko galtzada bistan geratu zen, eta honela, belarra hor ez da berriz aterako.

Arkupeak ikusteko dagoen malda berritu dugu, jendeak argazki on eta polita atera dezala.Pasaden urtean lan gehiena egin zen, eta aurten ukidura pare bat besterik ez da egin behar izan.





Galtzada garbia
Zuen buruari galdetzen ari zarete non nintzen Ni, belarra kentzen ta argazkiak ateratzen nengoela erranen dizuet,Modu horretan, orain ikusten ahal duzue.
Goiz osoan txirimiri ez zuen eten, nahiz eta aurreko eguneko 35º z. oroimen urruna iruditu,. horregatik argazki honetan ezkontza joateko moduan ez gaude bereziki..


Bokartearen aintzinean

Erran beharra dago, farre batzuk bota genituen, eta gozatu lehen eta oraingo diferentziarekin., eta nola ez,... hamaiketakoarekin!

Txistorra eta  xingarra


Lurpeko pasabideak


Jende gutti ezagututak eta ia inor ibilitak, badira ubide txikien sare bat Orbaizetako olarenpetik pasatzen direla ura eramateko. Horietako haundiena Iturroil erreka kanalizatzen duena da, jauregiaren behetitik pasatzen duena eta armaola  zeharkatzen duela ibaia bukatu arte


Ubide nagusia

Ubide txikiagoa

 Legartzako ibaira irteera


korronte gora

Ubide nagusia pertson bat eroso zutik egoteko altuera nahikoa du eta bai zorua zein hormak altuera bateraino, harri landuaz eginak daude. Seguruaski, armaolatik hoberen kontserbatzen dena da, baina bere bisita ez da erraza

Egunen batean  ezagutu nahi baduzue, eta aintzineko burdinezko teilak ikusi, cañoi bolak, edo nolakoa zen eguneroko bisitza toki honetan, badakizue non aurkitu.









martes, 19 de mayo de 2015

Iratiko ohianaren misterioak, eta... zenbat denboran ateratzen da hostoa?

Nahiz eta batek denbora aunitz eraman ibiltzen eta begiratzen, beti bada zer ikustekorik.
Duela gutti, Orbaizetako auzokide batek, urte dexentekin bere bizkarrean, harrizko iglu antzeko zerbait aurkitu zuela aipatu zidan, eta zelaiez inguru batean berarentzat batere berria ez zela, bere bisitza osoa han barna ibilia zelako.
Aralar mendilerroan Arkuek deritzonak daude, gauza bera direla, eta horiei buruz ia deus ere dakiguna.

Arkue osoa
Gaur berarekin joan naiz(nahiago dut ez erran nor den, kontrakoa ez ba diat erraten) eta tokia erakutsi diat. Bidetik kanpo dago, eta hagitz ongi ezkutatuta.
Gibelean dagoen harkaitzen kontra badu zulo bat,seguraski kea ateratzeko, eta extraplomatua dagoenez, euria eta elurra ez ziren sartuko. Bere orientazioa, hegoari begira, bikaina da.
Eskuinera bertze bat dago, baina zoritxarrez duel zenbait urte erori omen zen, eta eroria dago.
Nere laguna ez da oroitzen egitura hauei aipamenik, eta zalantzarik gabe, ez da gure zonaldean deus ere antzekorik.

Sarrera itxita



 Ia toki guztiak ezagutzen duen pertsona bat, bertakoa, eta orain arte ikusi ez izana izatea, eta ia arraso itxitak mantentzea, hagitz elementu interesgarrietan bihurtzen dira ikertzeko.
Barkaidazue, beraz, pista gehiago ez ematea errateko non dauden ikertu arte. Aranzadiko kidea naizenez, azalduko diet non daude.

Bada bertze gauza bitxia:
Ehizatzeko tranpa

Gainetik begiratuta, pagoak bertzerik ez du ematen, eta harkaitz bat eskuinean. Argazkian ikusten ez denez, aipatuko dizuet eskuinean ere torka itxi bat dagoela.

Arreta gehiago jartzen, ikus dezakegu harrizko lerro bat ezkerretik eskuinera, eta bertze bat ezkeraldean,90º etan igotzen duela. 

Aintzinean harrizko hormak izan ziren, eta Europako zenbait tokietan bezala,  piztiak istorioaurreko ehizan bideratzeko  erabiltzen ziren. Jendea goian, ohiuka eta korrika, beheruntz uxatzen zuten piztiak, eta hormara heltzen zirenean, eskuinera torkaruntz. Han, goitik, harriak, azkonak eta geziak jaurtitzen bertan hiltzen zituzten.


Iguru osoan istorioaurreko aztarna k ugariak dira, trikuharriak,mairubaratzak, etxolzaharren aztarnak. baita menhirrak ere bai. Ilarritako gune megalitikoak Okabe mendian (Behenafarroako Irati) eta Azpegi Aezkoan, badira pirinieo osoko lehenbizikoa eta bigarrena garrantsituenak

Azkenik, argazki bat erakutsi nahi dizuet. 7 egun pasa ziren bata bertzera, apirilak 30 tik maiatzak 7 ra, Ibañeta mendatetik hartutak (Santiagoko bidea)

Ikusten duzuenez, nahiz eta Irati ez izan, baizik eta  mugaz ez dakien baso baten jarraipen naturala, benetazko zabalera ikaragarri haudiagoa da. Iratik dituen 17.100 ha txikiak geratuko ziren.
Orreaga behian eskuinaldean dago, eta pizkat urrunago Auritz. Ezkerreko mendiak Aezkoako ibarreko mendiak dira.
Hitzak soberan honen aurrean...











domingo, 30 de noviembre de 2014

Dinosaurio baten aztarnak gaztelu enparantzan, eta orain...Madrilen?

 Arkeosaurio baten arrastoen aztarnak Iruñean aurkitutakoak, orain Madrilen



Ba bai, harrituta geratu nintzen, irudian agertzen den harria bezala.
Madrilen turismoko workshop batean egondu nintzen, eta ordua heltzen zen bitartean natur zientzien museora joan nintzen.Erakusketa guziak hagitz interesgarriak.
Paleontologiaren eremuan, harlauza honekin topo egin nuen beira arasa batean sartuta.Kareharria ematen zuen,agian tuparri gogorra. Han iknitak edo animaliak egiten duten arrasto fosil batzuk ikusten ziren. Ezin sinistu nondik etortzen ziren ikusi nuenean. Azalpenak emateko plakan irakurtzen ahal zen Iruñeko gaztelu enparantzan aurkituta izan zela.!!

Gaztelu enparantza  ezagutzen duen  edozeinek, badaki Iruñeko toki zaharrenetariko bat dela, eta han beti eraikin ezberdinak izan direla. Holako gauza, triasiko arokoa, duela 230 millioi urtekoa, ez da enparantza baten azalean aurkitzen.
Nola aurkitu zuten, ba?

http://en.wikipedia.org/wiki/Chirotherium

 2001- etik 2003 ra, gazteluko enparantza suntsitu zuten lurpeko parking bat egiteko.Lanak egiten zuten bitartean, hondeagailu eta kamioiekin egina, arkeologiarako balio ikaragarria zuen toki batean, aztarna ezberdinak atera ziren; penintsulako hilerri musulmana haundiena,X garren mendeko komentu bat, bi gazteluen aztarnak, Luis Hutinekoa, eta bere harriekin Fernando el catolikoa egin zuena, (Iruñea Nafarroako erregetik defenditzeko eta hiria kontrolatzeko egin zuena), ikaragarrizko erromatar harresi puzka bat, dozenako metro luze eta lodia, bere dorreekin,goiko inperiokoa,eta moztu zutela gazta bezala kotxeak aparkatzeko, Iruinharri bat, terma erromatarrak,etc..
Gauza gehienak zabortegira bota zuten, eta gainean Lezkairuko pisu berriak eraiki zituzten.

Politika eta dirua aurretik jartzeagatik, burugogorkeria eta mespretxu osoa gure herriarekiko, airean izaten ahal izanen zen museo bat suntsitu zuten, hirirako diru sarrera nabarmena, eta  paregabeko aukera gure hiriaren historioa ezagutzeko.Mila urteko historioa, eta orain, dinosaurioen aztarnekin,milloi urteko historioa lapurtuta.

 Baina ezagutzen ez zena zera da; gizakien aztarnak suntsitu ondoren, jarraitu zuten zulatzen eta aztarna hauek agertu zirela, Madrilera ixilpean eraman eta ikusgai jarri.
Zein paleontologo ikertu zuen? Non dago harlauz honen estratoaren jarraipena?
Erromatarren termak desmontatzeko agindu zuten teknikariak galdetu zuten ea nola desmontatzen ziren termak batzuk; inoiz inon ez bait ziren aurretik desmontatu, baizik bertan kontserbatu!
Moralki eurek ezin zuten bait egin,dimisioa aurkeztu zuten, eta sustatzaileak bertze talde bat hartu zuten bertze alde batera begiratu zutela.

 Link batzuk arrunt interesgarriak; batez ere lehenbiziko hiruak, informazio zehatzagoa ematen dutelako.
Bihotzen eskatzen dizuet hau plazaratzea, jendeak jakin dezatela zer egin zen,norengatik, eta berriz inoiz gerta dadin holakorik, eta ahal den heinean, atera zuten hondare guzia bere tokira itzuli dezaten.



http://www.nabarralde.com/es/gogoeta/1575-un-museo-en-la-plaza-del-castillo

http://www.pampiruna.com/obras%20plaza%20castillo.htm

http://www.amaata.com/2013/04/los-150-grafitos-excepcionales-de-la_4.html

http://es.wikipedia.org/wiki/Plaza_del_Castillo



sábado, 2 de agosto de 2014

Auzolan orbaizetako armaolan

 Munizioen behaketaren tailerra garbitzen

Ekainaren 18 eta 25ean, Aezkoako ibarraren alor turistikoen zenbait kide gauzak egiteko gogoekin,nahiz eta dirulaguntzarik ez eta murrizketen gain, elkartu ginen jendearen bisita hobetu eta errazteko asmoarekin, eta itxura hobe eskeini,Aezkoako erakargarri garrantzitsuenetariko bat da eta.

 Aezkoako batzarra nagusiaren onespenarekin,hondakinen jabea,lehenengo auzolan bat antolatu genuen zenbait helburuekin : belarra moztu, zaborra kendu,toki arriskutsuei sarrera itxi, eta Legartza ibairaren jeitsiera hobetu,  ikaztegiak gainerako instalakuntzatik aldentzen duten  21 harrizko arkupeak jendea ikus daitezen.
Baina zalantzarik gabe, guztien artean helburu garrantzitsuena, alor turistiko bezala gausak ekarrekin egiten hastea zen, eta sinistea gauza pilo bat egiten ahal direla elkarrekin baldinbagaude.

Jesiteko urratsak aitzurrarekin egiten.
Errekara jeisteko ur korronte txiki bat bideratzea beharrezkoa izan zen, beti lokatzarekin bait zegoen. Horretarako aitzur batekin forma egin eta toki arriskutsuagoan hesi bat jarri genuen.


Kartelak ere garbitu genituen, denborarekin urdintzen joan bait ziren.

Kartelen garbiketa
Moztu, bildu,eraman

Belar eta sasien kopurua ikaragarria zen, eta egun osoa egondu ginen, nahiz eta 8 lagun egon.
 Sardearekin belarra biltzen
 Zurginen lantegia (eskuina)eta sarrailgintza (ezkerra) ren arteko patioa garbitzen


Hamaiketakoa

Goizeko hamaikak aldera
, denok  hamaiketako hartu genuen. Aezkoako batzar nagusia ordaindu zuen, baita sasi garbitzeko makinen gasolina, eta lagun bakoitzarentzat asegurua ere bai.

 Bokarten bereziki pilatutako zaborra

 bokartealdean, olaren erdian dagoen kanoi ganga haundi bat dela,zabor pilo bat bildu genuen, urtean zehar zabortegi bezala erabilia izan bait zen.Askotan egiten dena : "Ez ba dut ikusten, ez da, eta ez da nere arazoa".Plastikuak bota berriak bezala atera genituen, eta zenbait gauzak zaharragoak, larruzko zapata puskak, adibidez, bainan usteltzeko zorian
Laneko hurrengo egunean, aunitz zabor gehiago aurkitu genuen, hosto, lur eta harrien artean.

Hurrengo astean bokarten egondu ginen bereziki.Han horma zati bat eroria zegoen eta harrizko aska haundi bat estali,errotaren egurrezko gurpila joaten zen tokian zela, eta labeen zepatik burdina ateratzeko erabiltzen zela.

Bokartea, garbiketa baino lehen, urarik gabe
Garbiketaren lanak ondoren.¿Dutxa bat hartu nahi?
Makina hori, bertzeak bezala urarekin mugitzen  zen, eta oraindik urak Iturroil errekatik jarraitzen du erortzen, horretarako egin zuten kanalizazioatik. 
Desbideraketa baten medioz urak bertze bide bat hartzen du bokartera jeisteko.
 Iturroil errekaren kanala

Bigarren eguneko taldea


Oraindik lan mordo egiteko badago, duela 30 urte lan kanpamentuan utzi zuten bezala uzteko
Zalantzarik gabe berriz elkartuko garela,dirurik gabe egiten ahal dena egiteko, eta bitartean, ea nohizbait hondakinak finkatzeko finanziazioa lortzen dugun, urtez urte zerbait erortzen bait da.
Ideiaren bat daukazue?

Parte hartu zuten jende guziari, eta etozkizunean parte hartuko dutenei, euren lana,erakusten duena, beti ez bada, auniztan nahi izan ahal izatea dela.