jueves, 19 de mayo de 2016

Orbaizetako armaolako 2016 ko auzolanak

Edificio de hornos

 Aezkoako bailarako turismo sektorearen auzokideak auzolanean elkartzea erabaki genuen komunalaren alde lan egiteko.Orbaizetako armaola aukeratu genuen, bertze urteetan bezala, landarediak jan ez dezala eta okerrera ez joateko.

Aunitz somatzen zen pasaden urtean moztu genuen tokietan eta non ez, azken toki hauetan metro t´erdiko sahatsak baziren zenbait kasuetan, gehi osinak, sasiak etab..

Garbitzen genuen bitartean nabariak ziren azken urte hontan eroritako harriak, eta pasaden urtean barnekaldera sarrera itxi zenean labe inguruan erori zen harri puska izan zen pisuzko arrazoia (inoiz hobe esanda)

Urtero erori berriak diren puskak han hemenka ikusten dira, izotza, euria eta landarediaren eraginez, eta orain arte hormak betirako finkatzeko  finantziatziorik ez dugu arrautu.


0'7 % kulturala deritzona, mezenasgo legearen barruan dagoen hori, aukera bat da, eta Aezkoako bailarako batzordea urtero kantitate bat aurreikustea poliki poliki hormak finkatzeko bertze bat da.



Zarrakamaldarekin garbitzen munizio patioan.

Sarrerako munizio patio

Fintzeko tailerra.

Beti bezala, Aezkoako batzordea istripu aseguru bat egin zigun, beharra zen erregaia ordaindu, eta hamaiketakoa ordaindu ere bai, Xankoi (Garralda) harakindegian erosita.
Mazelki eta txistorra gustora jan genuen, baita ardo eta sagardoa edan ere bai.

Hamaiketakoa


Hamaiketako hamabietako izan zen azkenean, eta arratsaldeko hiruretan elkarrekin bazkaltzera joan ginen. Arratsaldean bueltatu ginen eta jende gehiago etorri zen lanera ere bai. Arratsaldeko 7 ak inguruan bukatu ginen.
Legartza errekako bazterrera joateko bidea ere moldatu genuen, harrizko 22 arkupeak ikusten ahal diren tokitik.

Argazki honetan goizeko auzolaneko kideak gaude.Arratsaldekoak ez dira agertzen lanean bait nintzen eta ez nuen argazkirik atera.
Goizeko auzolan taldea, Bergarako turista bat ateratakoa.



Bukatzeko  Iturroil errekaren lurpeko pasabidearen sarrera ikusten egondu ginen.
Han Zabalza senideak, Lorentxoina gaztandegiaren jabeak,kuto bat erraldoia eta bere txerrikumeak dituzten. Euren artzai txakurra txerrikumeak ederki biltzen zituen horietako batek aldentzen zuenean.










Datorren astean berriz elkartzen bagara auzolanekin jarraitzeko, jakinaren gainean izanen zaitzute.

lunes, 2 de mayo de 2016

Oihana udaberrian, edo bizitzaren eztanda.



Basaliliak loretan apirilaren amaieran.


Duela gutti elurra joan zen, eta landareak presaka hasten dira loratzen tenperaturen igoera probexten.

Haraneko beheko lurretan pagoak  idanik hostoak atera dute, berde argia, baina lizarrak, intxaurrondoak eta aritzak, patzadez hartzen dute. Zuhaitz berak beranduago galdu zuten hostoak udazkenean,. Badakizue, ohera berandu joan,berandu altxatu (uzten ba gaituzte).


Pagadiaren loreak "prevernalak" dira; azkar joan behar dira euren funtsezko zizloa egiteko pagadien hostoen itzala hil baino lehen. Horregatik, elur pizka batekin ere, ateratzen hasten dira bere ziklo osoa hilabete t´erdietan egiteko.



Gehienak erraboilak dira, nartzisoak asturiensis, bulbocodium eta varduliensis  bezala, apirilean iadanik lorea atera zutela, nahiz eta pipirripiak (narcisus poeticus) ekainean loratzen dira,
Erraboilak dira ere anbuloak (asphodelus albus) ,Erythronium dens-canis eta bertze batzuk, basaliliak bezala(Scilla lilio- hyacinthus) goiko argazkian eta behekoak.



Basalili txuri bat.Beldurrik ez  ezberdina izatera!




Datorren 3 asteetan pagadiaren eremu zabalak lore hauekin estaliko dira, sekulako kolore polita ematen, eta atera behar den pagoaren berde argiarekin, aukera ederra izanen dugu egiten ahal ditugun argazki hoberenak egiteko.

Eguerdiko liliak ere loretan daude, ( Anémona nemorosa),Gibelbelarra (Hepática nobilis),chrysosplenium oppositifolium, edo Ereñozkia(Daphne lauréola)
Azkenean Basaliliak ordezkatutak izanen dira bertze landarengatik,oihanaren mugan agertzen direnak; Kukuprakak ( digitalis purpúrea),eta  gentzianak (acaulis, verna, pirenaica, zenbait tokietan lutea,), etab..


Azken urte honen gibelbelarrak

Daphne lauréola

Sugeartaburu

Iratze bat irekitzen

Basaliliaz gain, badira bertze gauza batzuk oihanean mugimenduan;
Ugaztunen aztarnak bistan daude non nahi : Jandako basaliliak, basurde, azeri, azkonarra,oreina, erbia, orkatzaren kakak eta arrastoak,..

Orkatz eta oreinak gustokoa dute basaliliak

Orkatzak markatzeko erabiltzen duten tokiak bitxiak dira; Arrek  pago txiki baten inguruan hostoak kentzen dute  eta igurtzen dira bere kontra, eta azala askotan kaltetua ikusten ahal da. Modu horretan gaineko arraek badakite han orkatz bat dagoela, bista, eta usainen bidez.

Orkatz baten marka




Orkatz baten adarren markak

Intsektuak ere mugitzen hasten dira, arrek jaten duten landareak ere ateratzen direlako.
Hauek noctuidae edo Erebidae, familiakoak dira, gaueko tximeletak, alegia. Megaforbio bat jaten ari dira (Adenostiles alliariae) ekaina- uztailan loratuko dena. oihanaren barrukaldean.


Txoriak ere ez dira gai isilik egoteko, eta txonta arrunten edo birigarroaren kantu errepikakorra entzuten da, edo nohizbehinkako okil ezberdinen kantuak .
Beheko argazkian ikus dezakezue holako itxura tamalgarriarekin,nola uzten duten hilda zegoen zuhaitz bat jan ondoren. Beraientzak, hau da 5 izarreko jatetxe bat,non ar ezberdinak aurkitzen dute ( ceranbizidoak, eskoliotidoak,..)era askotako menua espezie bakoitzarendako egokia. Garrapoa ere hemen zerbait mokokatzera dator.(inoiz hobe errana..)


Okilen janari  markak enborrean.



Okil gibelnabarra lurretik jaten.
Argazkian agertzen den Okil gibelnabarraren emea jaten eta hostoetan arakatzen egondu zen 10 minutu inguruan. Duela bi aste atera nuen, ornitologo batekin bisita gidatua egin genuenean
 Urrundik ikusten da aunitz ez bait ginen hurbildu, ez ikaratzeko. Berez, teleskopioarekin begiratzen genuen bitartean ,han ginela ez zen ezta konturatu ere egin .
Beno, hau da ordu t´erdi inguruan ikusi nuena, eta zuen interesekoa izaten ahal zela iruditu zitzaidala.

Piriioko ibar txiki batean bizitzea, gauza txarrak baditu, baina bere alde onak ere badauzka; adibidez holako tokietan etxetik 5 minutuetan egotea.


Hona hemen azken argazkia, bertze ugaztun batena;nerea, saitatzen naizela oihanean arrastorik ez uztea, bakarrik zuen emozioetan.

Gustokoa izanen bazenu holako tokiak ezagutzea, hau da nere helbidea: itarinatura@itarinatura.com


Maiatzak 16

Atzo goizean lainoa izan genuen oihanean. Pagoen hosto guziak iadanik atera dira, eta itzala ederra egiten dute. Horregatik basalilien denbora pasatzen ari da eta Hartz baratxuriaren lorea azkar aterako da.
Edozein momentuan Basajauna urrunean agertuko zela ematen zuen...









Hartz baratxuri (Allium ursinum)
Gentiana acaulis