domingo, 30 de marzo de 2014

Irati misteriotsua eta pelikulaz

Oraingo honetan, saiatu nahiko nuke irudimen begiekin begiratu,umeak bezala eta ez helduak bezala.
Modu hontan, agian Basajaunaren presentzia sentituko dugu, bertan bizi zela, sorginena ere, Aezkoako bailara hontan 7 erre zituzten eta, edo lamiena.

Honetarako lainua eguzkia baino aproposagoa da:
 Soinu banda gomendatuta: Gau bat mendi gorrian,  Mussorgsky-rena
www.youtube.com/watch?v=B7Au43sl-bs


Imagina ezazue oihan honen barne ibiltzea.Irudi hau pelikula batean ikusiko bagenu, musika ezatsegina entzunen genuke, eta dardarka egonen ginake itxoiten ohiko zonbia nonbaitetik agertzeko zorian (¿Zergatik ikusiko nuke the walking dead??!) edota ibiltari txuria, "juego de tronos-en bezala, edo agian Hansel eta Gretelen sorginen etxea?..



Lursaila batzutan iblitzeko zaila eta latza, eta auniztan bueltak eta inguraketa nekagarriak
.Lurraren azpian urak desagertzen diren lezeak ugariak dira.
Ezinezkoa da eguzkiarekin orientatu..
¿Zergatik ez nuen "el último superviviente" arreta gehiagorekin ikusi?
Lehenbiziko hildakoak

Harri honetan Toucasien fosilak ikus ditzakegu,aspaldiko itsas jatorria adierazten dituztenak,eta gaur egun ohiana gainean hazten den tokian.
Duela  120 milioi urte hau koralez egindako arrezife bat zen(Urgoniano garaian) eta harriz bihurtutako  hondarretik orain ohiana elikatzen da(Farre maltzurra)


 Iratiko alienak


Orain , aritz eta pagoen arteko aintzineko burrukaleku batean gaude, non pagoak, aritzak baino arinagoak aritzak hiltzen dituzte, Iratiko aintzineko biztanleak, haiek behar duten argia kentzen bait diete.Horreko nahikoa ez balu, auniztan bere barrenean hazten dira,aritzak bizirik dauden bitartean, bere barrutik ustela elikatzeko!

Baietz olagarro bat iruditu, bere erro eta begiekin!

Ermitau zaharra
Urki zaharra
Oihanaren erdian  goiko larre batera heltzen gara, eta pentsatzen dugu hemen gure ikarez salbu egonen garela, bainan oihanaren agure batek, erdi bizirik erdi hilda, guri ohiuka ematen du, Danteko infernuaren sarreran bezala: Galdu itxaropen guzia!

Katakonbak



Baso saguen kabiak
Lurra zuloz beteta dago, eta bistan da lurpeko mugimendua haundia izan behar dela.
Udaberri honetan euri aunitz egin zuenez, pagoak pagotxa gehiago izan zituzten, eta Haritzak ezkur gehiago.berez, saguek janari aunitz izan dute oihanaren barruan eta basakatuak ez dira larreetara satorrak jatera joan behar izan.
Bakarrik argazki txiki honetan 5 zulo ikusten ahal ditugu, eta nahiz eta horietako asko kabi berezkoak izan, ez da normala horrenbertze ikustea.


Itxaropena?

Beldurrezko filme guzietan bezala, amaiera ez da guztiz amaiera.
Basoliliak puntatik jandak.
Loreak hazten dira hostoen artean berriz ateratzen, eta badirudi dena lorez beteko dela, baina..gosez jotako animaliak oihanaren barna ibiltzen dira!
Oreinak eta orkatzak batez ere,gogoz jaten dute udaberriko lehen kimuak, neguko gosetiaren ondoren.
Benetako udaberriko istorioaren amaiera, zuekin zuzenean,aste gutti barru!


sábado, 8 de febrero de 2014

Iratiko zaldiak (behorrak direla)

 Turistas  behorrak ikusten dutenean beti zaldi ederrak eta basatiak deitzen diete.
Behorrak behokak(behorkumeak) izaten ahal dute, eta horrekin abeltzaina dirua irabazten du.Zaldi batekin, berriz, behor pilo bat estaltzen ahal ditu..
Auritz arraza da, bertakoa eta ederki inguruari egokituta. Nafarroako behor eta frantziako pertxeroi baten arteko guruzketa bat dira.
Hau bai zaldi bat dela. Bertze behorrak bere haren dira.

Gaur egunean haragirako  izaten dituzte, baina duela gutti arte,pertson eta egurra garraiatzeko, gurdi batetik tiratzeko, edo belarra iraultzeko,...erabiltzen ziren.
Agian gogorra irudituko zaizue horren animali polita jatea, eta horrela bada, bere izatearen konstzientzia konturaten garelako da. Plater batean dagoen xerra, ez du izenik, ez aurpegirik, eta ez dugu pena sentitzen. Berez, eskubide berdina animale guziak izan beharko zuten, kaiol batean sartutak dauden oiloak,adibidez.

.Barazkijaleak osoz errespetatzen ditut, baina ez direnentzat, pentsa ezazue beti askatasunean bizi den animali bat dela, gu baino osasuntsuagoa jaten, eta eurei ezker, ibar honen populazio zati bat jarraitzen ahal dute bertan bizitzen, eta mendian barna korrika ikusten jarraitzen ahal dugula.

Elikaduraren aldetik, bere haragia da izugarri ona, burdin gehiago duena, koipe gutti eta 100% ekologikoa.

Gero eta guttiago iksuten ahal ditugu, zoritxarrez, gure lurraldean albeltzain bat jubilatzen duenean, ez da ohikoa gazte bat bere lanarekin jarraitzea.

 Aezkoako ibarreko komunalean eta ondoan dugun Garaziko komunalean bazkatzen izaten dira,
Gaur egun Frantziako estatua deritzona, eta euren artean 500 urte baino gehiago duen hitzarmen bat, Nafar ibarren arteko akordio bat mendiari ateak ez jartzeko, eta inposatutako mugeen gain,animaliak alde batetik eta bestetik bazka dezaten.
Euren indar handiari ezker, ia urte  osoa egoten ahal dira mendian bazkatzen, eta bakarrik elur asko botatzen duenean abeltzaina herrietara eramaten ditu.Bordan, udaberriaren amaieran bildutako belarra janen dute.

Orion,  Ibiagako mendatea (Aezkoa)

Elurra urtutzen hasten denean, behian agertzen den belarra jateko probexten dute.Horregatik argazki honetan errepidetik hurbil daude,urtutako elurraren ura dario tokietatik.
  2014ko otsailak 5

Orai joanen bazina, edo gutti gora behera ekaina arte,neguko ileekin ikusiko duzue,askoz luzeago,gero izanen duten ilearekin konparatuta, leuna ta motza.
Hotza pasatzen denean, azkurea sentitzen dute, eta ohikoa den baino gehiagotan ikusten ahal zaie hatz egiten(berez animali guziak egiten dute)
Imajinatzen ahal duzue, azkurea sentitzea, etaeskuak izan beharrean apoak izan?
Batzuetan zutoinak erabiltzen dute(Horregatik batzuetan alanbradekin ikusiko dituzue,lurrean bukatzen ahal dutelako),edo harrietan,burdin aroko mairubaratzetan bezala, eta horregatik zulo izaten dute inguruan, zuhaitzak,...eta batzuetan euren artean ere arramaskatzen dira.


Lepokoa Zintzarriarekin daudenak, nolabait  taldearen nagusiak izaten dira, eta bera joaten den tokira bertzeak ere bai(badira salbuespenak,noski).
Askotan ere, laztantzeko errezenak izaten dira.Noizbait beraiengana hurbildu nahi baduzue, aurretik joan,beraiek ikusteko,eskua luzatuta, poliki poliki. Zerbait  murmurikatzen ahal diezue, eta pazientzia izan.
Azkenean, iksuten baduzue ez dutela gustokoa, hobe pakean utzi.

Udaberria sasoi ederra da;janaria,epeltasuna,behokak,...



Hauek dira aintzineko talde haundien azken aleak, gizakiak neolitikoan etxekotzen ikasi zutenetik  pirinioan barna bazkatzen ibili direnak. Baliteke,baina espero dut oker egon, hurrengo belaunaldiak etorkizuenan hau inoiz ez ezagutzea., ibar hauen abeltzainak desagertzen badira,animali hauek desagertuko dira, eta beraiekin goiko larreak edo Bortuak. Oihan aunitz iadanik dagoen toki batean gehiago izanen dugu, baina 3000 urteko paisai bat galduko dugu, biodibertsitate aunitz, eta gure istorioaren zati bat




domingo, 5 de enero de 2014

Europako Ur ipurtsatsen bila

Zer egiten du natur gida bat lanean ez dagoenean?
 Formakuntza, ikasi eta  ezaguera hobetu(besteak beste)
Duela zenbait aste irteera batera joan nintzen,ugaztunen arrastoak ikusteko," ur ipurtats" proiektuan barne, Europako Ur ipurtatsen kontserbazioarako .Oraingo honetan Benjamin Sanz izan zen gure gida; Nafarroan bizi den Aragoiar bat eta ugaztunen aditua.Hagitz ongi egondu zen.

Igaraba(lutra lutra) sakonak eta azkazalekin guti markatutak.

Nafarroako ibai baten ertzetik joan ginen, eta Ur ipurtatsen arrastoak ikusi genituen, baita trikuarenak, Igaraba,Katajineta,lepatxuria,azeria,basurdea,katua,Arratoia eta xagua,Lertxuna,Azkonarra,..eta baten bat gehiago.

Gainera ikusi (eta usaindu ere) Igaraba eta azerien kakak, eta Europako kastorearen lanen arrastoak.
 Europako kastorra (Castor fiver) Nafarroatik  XVII garren mendean desagertu egin zen, baina Belgiar ekologisten talde bat berriz sartu egin zuten legez kanpo 2003 an Nafarroan,Aragoi ibaia Ebrorekin elkartzen diren tokian. Euren arbasoen lurra gustatu zaie eta zabaltzen ari da Ebro eta bere ur emaileen artean.Zebati tokietan administrazioa ehizatzen ditu,euren ez dutelako sartu, eta ez du espezie horretarako plangintza bat eta.
Bitxia da Europan babestuta dagoela, eta hemen ehizatzen dugu.
Ez genuen euren arrastoak ikusi bainan bai elikatzen direnean enborretan uzten duten arrastoak.


Ahuntz sahats (salix capreabatean eegindako kalteak,lurretik 1m.batera. 
Kalltea nahiko berria zen, ibaia gaindutu zenean eta kastorea gorago heltzen zenean.
Kastoreen hortz arrastoa, txanpon batekin konparaturik
Lurrean zegoen enbor honeri azala hozka egin zion elikatzeko.
Bere senide Amerikanuekin konparatutak,(seguru gehiago ikusi dugula telebistan amerikanuari, bainan ez Europearra..)ez dute uharka haundiak ibaietan egiten, baizik eta sasiak edo adarrak pilatzen diren tokietan egiten dute euren kabiak.
Behitu hortzen tamaina, eta hozkarengarbitasuna;egurra ez dago apurtuta batere, enborra erori zen tokitik ez ezik.Hozkak garbiak dira,gubia zorrotz batekin egindak bezalakoak.

Zuhaitz botatzearena edo azala kentzearena ibaitik 10 metroetan besterik ez du egiten.Horregatik makaldietan agertzen diren kalteei buruz, nik argi daukat makal horiek ibaiari kendutako zonalde batean landatu zituztela, landaredi naturala izan behar zena.(ibaia gainditzen tokian ez zen deus ere egin beharko).
http://www.secem.es/wp-content/uploads/2013/03/Galemys-16-2-3-1-Ce%C3%B1a-91-98.pdf

bada ere erraten dutenak bertze basapiztiei kalte egien ahal dutenak,landaredia kaltetzeagatik.Nere ustez, espezie hauek orekan bertzeekin egondu baldinbaziren gizakia kastorrarekin akabatzea erabaki zuen arte, eta bertzeak kinkan larrian uzten,itxurakeri galanta behar da bertze espezien galeraren errua kastorrari ,aurpegiratzeko.kontutan izanda ere, Europako bertze zenbait herrialdeetan babestuta dagoela.

Ez naiz batere  kontrolik gabeko bersartzearen alde,baianan uste dut egina baldin badago, eta espeziea aurrera doa, eta kontutan izanda hemen bizi zela, bilatu beharko genuke modua bere tokia berriz izateko.Gainera uste dut espeziearekiko zorran gaudela iraganean egindako kalteagatik.

Kastorrei buruz blog hau gomendatzen dizuet:
http://biologoybecario.blogspot.com.es/2012/12/castores-del-ebro.html

Hona hemen espezie bat benetan inbaditzailea, inoiz ez zuela honat heldu behar izan, eta ibaian aurkitu genuela.
Txirla Asiarra da(Corbícula flumínea) Nafarroan 2004 ean agertu zela lehen aldiz.
Txirla asiarra(Corbícula flumínea)
Espezie jangarria omen da, (ez zaituzten animatzen jateari)eta badirudi Estatu betuetan Txinoak sartu egin zutela jateko.Txinatik kanpo,ekosistemei kalte egiten ahal die hemengo espezieak aldentzen, janariagatik burrukatzen, eta azpiegituretan arazoak sortzen.


Arrastoaz mintzatzen, hemen ditut batzuk.Hauek dira Ur ipurtatsarenak(ez hagitz onak)
Ur ipurtatsa(Mustela Lutreola)

 Gineta:
Katajineta(Genetta genetta) Oina txikia,kuxin eta behatzak elkarturik,azkazalik ez.
Lepatxuria:
Lepatxuria(Martes foina) Más grande que la de la katajinetarena baino haundiagoa, eta behatzak kuxinatik aldenduta.
Arratoia:
Arratoia(R. rattus)Trikua(Erinaceus Europaeus) ren antza dauka, baina arratoiaren azkazalak finak eta motzak dira.Trikuarenak berriz, luzeak eta lodiak.


Xagua:
Xagua(apodemus sylvaticus).arratoiarekin konparatutak hagitz txikiak.

Apoarmatu istilzale:

 http://www.galapagosdenavarra.com/index.html

Apoarmatu istilzale(Emys orbicularis)

kabiren bat ere aurkitu genituen,azkonarzulo hau bezala, edota okil handiarenak (Dendrocopos major)
Azkonarren zuloa.Batzuetan koloniak osatzen dute.
Okil handien kabiak(Dendrocopos major) makal batean, lurretik nahiko gertu.

Eta hau Benjamín Sanz en web orria;. http://www.muskarirastros.com/






martes, 12 de noviembre de 2013

Azkenean,..udazkena heldu da (azaroak 12 an)

Pagoak Alertzeak eta izei gorriak.
Azkenean udazkena heldu da, bainan pasaden urteetan baino beranduago heldu da, eta oraindik bi aste gehiago iraunduko du zuhaitz gehienak hostoa galdu baino lehen.
Datorren egunetarako hotz gehiago eginen duela iragarri dutenez, baliteke ere, lehenago erortzea.

Errekatxoa, orain ur nahikorekin

Duela lau egun euria bertzerik ez duela egiten, ur korronte guziak gainezka daude.
 Iratiko ibaian zubi zintzilikaria (Aribe)
Ikus dezakezue zenbat ur darama Iraitko ibaia, Aribeko balneariotik beherago. Han Barrankeorako uharka bat eraiki egin zen XX garren mendearen hasieran,  Canadako sistema berri bat  egurra enborretan ibaitik ateratzeko.Indianoak(bertako jendea Ameriketara joan zela eta gero itzuli) ekarri zuten modelu hura, eta horrek almadiak baztertu zituen.

 Iratiko ibaia Aribetik behera (Aezkoa)

Inoiz ez gehiago eginen duen hegan gaueko tximeleta bat



Goroldioak bere esporofitoekin, esporak aterako diren tokitik.

Horenbertze hezetasuna maite dute goroldio,liken eta onddoak, nahiz eta azken hauek orain ur gehiegi dute, eta gehienak usteltzen ari dira, ar ugariak ere ikusten bait dira.

Ehundaka urteko Amets ilaundunak (Quercus humilis)



 Iratiko ibaiaren baztera, Hemingway-k arrantza egiten zuen tokitik hurbil



Astigar arrunta (Acer campestre)
araneus sp.


Udazkeneko argazkigintza maite baduzue, orain duzue egun hoberenak,nahiz eta txirimiriarekin nekagarriagoa izan, eguzkiarekin ezin diren lortu argazki ederrak ere egiteko aukera dago.


viernes, 11 de octubre de 2013

Noizko udazkeneko koloreak?( Azaroak 5ean)

Arrazola (Irati) Aezkoako ibarra 2013- 10-11
Duela hilabete bat bazirudien udazkena aurreratuko zela, toki auniztan ur falta zela eta koloreak aldatzen ari zirelako.

Orain berriz, oihana arrunt berdea dago, eta ez du udazkena ematen goiko aldeetatik, beheko aldeak baino kolore gehiago hartzen dutela, eta udazkeneko fruituengatik, bai elorzuriarenak(Crataegus monogyna)zein pagoarenak, besteak beste.
Seguraski kolorearen intentsidade haundiena urriaren azken astean edo azaroaren lehenegoan ikusiko dugu, nahiz eta astez aste joan beharko gara ikusten.
 Bagatxak edo pagotxak
Aurten bagotxak pilo bat izanen ditugu. Hori basati diren espezietan pasatzen da bi urtean behingoan.
Heman fruitua irekita ikusten dugu, eta hazia prest erortzeko. Katagorriak, muxarrak , basurdeak eta motako askotako txoriak janen dituzte.Txonta arruntak dira horietako txori batzuk. Auniztan ikusten ditugu  errepidean erori diren fruituak jaten, batez ere kotxeak pasatu ondoren, bagatxak zanpatu eta lana errazten bait zaie.

Jangarriak dira guretzat, behin azalak kendutak eta barruko ileak ere bai, zintzuk azkure pittin bat ematen ahal dira eta.
Aintzinean gizakiak erabiltzen zuten irina moduan, eta geroago gure txerriak.


Txonta arrunta( Fringilla coelebs)

Arrazola 20 octubre 2013
Azken egun hauetan  aldaketa bat izan da eta oihana udazkeneko koloreak hartzen ari da, nahiz eta guttienez aste bat falta da pagadia izaten den kolore ikusgarri horiek hartzeko.
 Arrazolako informazio puntua( Aezkoa ibarra)
Temperatura aldaketa haundiak izan ditugu, eta horma txikiak izan ditugu goizetan. Hala ere,orokorrean haizegoa izaten ari gara, eta horregatik gaur goizeko 9:00 etan 15 gradu genituen.
Prinzipioz, kolore harteko egun hoberenak Urriaren azken egunetan/azaroaren lehenbiziko astean espero dugu.
Jakinarazi nahi zaituztet honat etortzeko asmoa baduzue, azaroak 1,2,edo 3 an, pazienziaz bete egin beharko duzuela urte osoko egun jendetsuenak direlako, eta nahiz eta 17.100 Ha oihanez eta larrez izan, normala den baino jende aunitz gehiago arrautuko duzue.
Bertzaldetik, ibarreko jatetxeetan bazkaltzera geratzeko asmoa baduzue, hobe duzue denborarekin deitzea gordetzeko, edo guttienez, asken momentura bazkaltzera ez joan.


Hypholomas eIrabiako urtegiaren inguruan.Pozointsuak dira
Ez dugu momentu hontan onddo aunitz, baina bai espezie ezberdin ugari, eta argazkigintzarako aukera ona.


Amanita baten jaiotza
Cortinarius sp.
Pagoaren Pudibunda(Calliteara pudibunda)
Xomorro polit honek, garai honetan hagitz arrunta Nafarroako pagadi guztietan,gaueko tximeleta polit batean bihurtuko da, Limantriidae familiakoa, apirila eta ekainean hegan eginen dena.Bere beldarra, haritz, pago, sahatsak edota elorrien hostoak jaten ditu.Nahiz eta arriskutsua eman, ez digu kalterik egiten.


2103ko Azaroak 5 ean


Arrazolako aparkalekuak(2).Ordu hauetan irabiako urtegiko 3 aparkalekuak betetak zeuden.

Astesanduko zubia pasatu zen,2300 zenbatutako lagun baino gehiago Arrazolatik(Aezkoa)pasatu zirela Iratiko udazken koloreak ikusi nahian.Hala ere, aurten ez da oraindik heldu, eta.baliteke asteburu honetan koloreen indar haundiena lortzea,euria eta haizeak hostoak bota baino lehen.

 Iratiko oihana nere etxeko leihotik,gaur 9:21 etan

Mugan dauden hegoaldeko Haranetan, berriz, agian pizka bat gehiago luzatuko dira koloreak, altitude  guttiago izateagatik hotzak eta haizeak ez ditu horrenbertze kaltetzen, eta Haritzetan hostoa denbora gehiago irauten du pagoetan baino.