Zer egiten du natur gida bat lanean ez dagoenean?
Formakuntza, ikasi eta ezaguera hobetu(besteak beste)
Duela zenbait aste irteera batera joan nintzen,ugaztunen arrastoak ikusteko," ur ipurtats" proiektuan barne, Europako Ur ipurtatsen kontserbazioarako .Oraingo honetan Benjamin Sanz izan zen gure gida; Nafarroan bizi den Aragoiar bat eta ugaztunen aditua.Hagitz ongi egondu zen.Igaraba(lutra lutra) sakonak eta azkazalekin guti markatutak. |
Nafarroako ibai baten ertzetik joan ginen, eta Ur ipurtatsen arrastoak ikusi genituen, baita trikuarenak, Igaraba,Katajineta,lepatxuria,azeria,basurdea,katua,Arratoia eta xagua,Lertxuna,Azkonarra,..eta baten bat gehiago.
Gainera ikusi (eta usaindu ere) Igaraba eta azerien kakak, eta Europako kastorearen lanen arrastoak.
Europako kastorra (Castor fiver) Nafarroatik XVII garren mendean desagertu egin zen, baina Belgiar ekologisten talde bat berriz sartu egin zuten legez kanpo 2003 an Nafarroan,Aragoi ibaia Ebrorekin elkartzen diren tokian. Euren arbasoen lurra gustatu zaie eta zabaltzen ari da Ebro eta bere ur emaileen artean.Zebati tokietan administrazioa ehizatzen ditu,euren ez dutelako sartu, eta ez du espezie horretarako plangintza bat eta.
Bitxia da Europan babestuta dagoela, eta hemen ehizatzen dugu.
Ez genuen euren arrastoak ikusi bainan bai elikatzen direnean enborretan uzten duten arrastoak.
Ahuntz sahats (salix caprea) batean eegindako kalteak,lurretik 1m.batera. Kalltea nahiko berria zen, ibaia gaindutu zenean eta kastorea gorago heltzen zenean. |
Kastoreen hortz arrastoa, txanpon batekin konparaturik |
Lurrean zegoen enbor honeri azala hozka egin zion elikatzeko. |
Behitu hortzen tamaina, eta hozkarengarbitasuna;egurra ez dago apurtuta batere, enborra erori zen tokitik ez ezik.Hozkak garbiak dira,gubia zorrotz batekin egindak bezalakoak. |
http://www.secem.es/wp-content/uploads/2013/03/Galemys-16-2-3-1-Ce%C3%B1a-91-98.pdf
bada ere erraten dutenak bertze basapiztiei kalte egien ahal dutenak,landaredia kaltetzeagatik.Nere ustez, espezie hauek orekan bertzeekin egondu baldinbaziren gizakia kastorrarekin akabatzea erabaki zuen arte, eta bertzeak kinkan larrian uzten,itxurakeri galanta behar da bertze espezien galeraren errua kastorrari ,aurpegiratzeko.kontutan izanda ere, Europako bertze zenbait herrialdeetan babestuta dagoela.
Ez naiz batere kontrolik gabeko bersartzearen alde,baianan uste dut egina baldin badago, eta espeziea aurrera doa, eta kontutan izanda hemen bizi zela, bilatu beharko genuke modua bere tokia berriz izateko.Gainera uste dut espeziearekiko zorran gaudela iraganean egindako kalteagatik.
Kastorrei buruz blog hau gomendatzen dizuet:
http://biologoybecario.blogspot.com.es/2012/12/castores-del-ebro.html
Hona hemen espezie bat benetan inbaditzailea, inoiz ez zuela honat heldu behar izan, eta ibaian aurkitu genuela.
Txirla Asiarra da(Corbícula flumínea) Nafarroan 2004 ean agertu zela lehen aldiz.
Txirla asiarra(Corbícula flumínea) |
Arrastoaz mintzatzen, hemen ditut batzuk.Hauek dira Ur ipurtatsarenak(ez hagitz onak)
Ur ipurtatsa(Mustela Lutreola) |
Gineta:
Katajineta(Genetta genetta) Oina txikia,kuxin eta behatzak elkarturik,azkazalik ez. |
Lepatxuria(Martes foina) Más grande que la de la katajinetarena baino haundiagoa, eta behatzak kuxinatik aldenduta. |
Arratoia(R. rattus)Trikua(Erinaceus Europaeus) ren antza dauka, baina arratoiaren azkazalak finak eta motzak dira.Trikuarenak berriz, luzeak eta lodiak. |
Xagua:
Xagua(apodemus sylvaticus).arratoiarekin konparatutak hagitz txikiak. |
Apoarmatu istilzale:
http://www.galapagosdenavarra.com/index.html
Apoarmatu istilzale(Emys orbicularis) |
kabiren bat ere aurkitu genituen,azkonarzulo hau bezala, edota okil handiarenak (Dendrocopos major)
Azkonarren zuloa.Batzuetan koloniak osatzen dute. |
Okil handien kabiak(Dendrocopos major) makal batean, lurretik nahiko gertu. |
Eta hau Benjamín Sanz en web orria;. http://www.muskarirastros.com/
No hay comentarios:
Publicar un comentario