Modu hontan, agian Basajaunaren presentzia sentituko dugu, bertan bizi zela, sorginena ere, Aezkoako bailara hontan 7 erre zituzten eta, edo lamiena.
Honetarako lainua eguzkia baino aproposagoa da:
Soinu banda gomendatuta: Gau bat mendi gorrian, Mussorgsky-rena
www.youtube.com/watch?v=B7Au43sl-bs
Imagina ezazue oihan honen barne ibiltzea.Irudi hau pelikula batean ikusiko bagenu, musika ezatsegina entzunen genuke, eta dardarka egonen ginake itxoiten ohiko zonbia nonbaitetik agertzeko zorian (¿Zergatik ikusiko nuke the walking dead??!) edota ibiltari txuria, "juego de tronos-en bezala, edo agian Hansel eta Gretelen sorginen etxea?..
Lursaila batzutan iblitzeko zaila eta latza, eta auniztan bueltak eta inguraketa nekagarriak
.Lurraren azpian urak desagertzen diren lezeak ugariak dira.
Ezinezkoa da eguzkiarekin orientatu..
¿Zergatik ez nuen "el último superviviente" arreta gehiagorekin ikusi?
Lehenbiziko hildakoak
Harri honetan Toucasien fosilak ikus ditzakegu,aspaldiko itsas jatorria adierazten dituztenak,eta gaur egun ohiana gainean hazten den tokian.
Duela 120 milioi urte hau koralez egindako arrezife bat zen(Urgoniano garaian) eta harriz bihurtutako hondarretik orain ohiana elikatzen da(Farre maltzurra)
Iratiko alienak
Orain , aritz eta pagoen arteko aintzineko burrukaleku batean gaude, non pagoak, aritzak baino arinagoak aritzak hiltzen dituzte, Iratiko aintzineko biztanleak, haiek behar duten argia kentzen bait diete.Horreko nahikoa ez balu, auniztan bere barrenean hazten dira,aritzak bizirik dauden bitartean, bere barrutik ustela elikatzeko!
Baietz olagarro bat iruditu, bere erro eta begiekin! |
Ermitau zaharra
Urki zaharra |
Katakonbak
Baso saguen kabiak |
Udaberri honetan euri aunitz egin zuenez, pagoak pagotxa gehiago izan zituzten, eta Haritzak ezkur gehiago.berez, saguek janari aunitz izan dute oihanaren barruan eta basakatuak ez dira larreetara satorrak jatera joan behar izan.
Bakarrik argazki txiki honetan 5 zulo ikusten ahal ditugu, eta nahiz eta horietako asko kabi berezkoak izan, ez da normala horrenbertze ikustea.
Itxaropena?
Beldurrezko filme guzietan bezala, amaiera ez da guztiz amaiera.
Basoliliak puntatik jandak. |
Oreinak eta orkatzak batez ere,gogoz jaten dute udaberriko lehen kimuak, neguko gosetiaren ondoren.
Benetako udaberriko istorioaren amaiera, zuekin zuzenean,aste gutti barru!
No hay comentarios:
Publicar un comentario