Oraingo honetan ez dut erranen non ibili naizen, arrisku larrian dauden 2 espezie erakutsiko dizuedalako, baina uste dut aunitz izanen zaretela, emanen dizuedan pistekin, zein tokia den, asmatuko duzuenak.
Ni erakusteko norbaitek animatzen bada, pozik egiteko egonen naiz.
Nummuliteak |
Berez,txanponak ematen dute, borobil zentrokideak bezala, baina harrian bertze modu batean kokatutak baldin badaude,edo apurtu baldin bazen, orduan elipse moduan ikusten ditugu.
Foraminidoak dira;ez animali plurizelularrak, unizelularrak baizik, protista izenekoak, eta erraz ulertzeko, plakton mota bat
,Europa eta Euskalherrien artean itsas zahar bat zegoen,Tetis izenekoa, eta nummulitesak han bizitzen ziren. Poliki poliki ixten joan zen,kantauri itsasoa egiten zen bitartean,eta penintsula Afrika bultzatuta Europan kontra talka egiten ari zenean.
Euren borobil zentrokidetik ile antzeko zerbait ateratzen ziren elikatzeko.
Iruñerriko kareharrizko mendi gehienak, mendebaldera, eta hegoaldera, euren hezurdurekin eginak daude,trillioika pilaturik ( Alaitz, Sarbil,Urederra,..)
Hona hemen hagitz link ona (Erderaz):
http://www.geoparquepirineos.com/contenidos.php?niv=&cla=_2OA1CD0KM&cla2=_2OB01HU8N&cla3=_3MD0KXM4T&tip=3&idi=1
Bigarren pista hemendik pasatzen den ibaia da.
Urak harrietan joan dira haitzulo batzuk egiten,tupinak izenekoak. Baldin bada harri koskor bat, ibaiaren harrizko hozka batean korronteagik arrapaturik, zulo txiki bat bezala, ur mugimenduarekin denborarekin ibaiko harria igatu eta haunditzen du, batzutan metro aunitzekoak izan arte.
Erderaz, "marmita de gigante" edo "pothole", deitzen zaie.
http://es.wikipedia.org/wiki/Marmita_de_gigante
Tupin txikia |
Eskua ondoan jarri nuen tamaina ikusteko.
Kaltzita kristalak |
Azken pistak!
Ugatzaren lurraldea da, Sai zuriak ugariak dira, eta orain, neguan, txorien artean arraroenetariko bat; harkaitz txoria!
Harkaitz txori honek, eguzki izpiak porbexten ari da zenbait xomorroak jateko,eguzkirekin ere, mugitzen hasten zirela pizka bat, edo arrailduretan ibiltzen zirela.
Beraz, nahiz eta negua izan, beti badira gauzak ikusteko, bai neguan zein bertze sasoi batean.
Ugatza (Gypaetus barbatus) |
Sai zuriak (Gyps fulvus) |
Harkaitz txoria (Tychodroma muralis) |
Harkaitz txori honek, eguzki izpiak porbexten ari da zenbait xomorroak jateko,eguzkirekin ere, mugitzen hasten zirela pizka bat, edo arrailduretan ibiltzen zirela.
Beraz, nahiz eta negua izan, beti badira gauzak ikusteko, bai neguan zein bertze sasoi batean.
No hay comentarios:
Publicar un comentario