Muki belarra(Pinguícula grandiflora) |
Zoritxarreko zomorroa itsasita geratu denean,liseriketa egiteko enzimak hasten da ateratzen, kanpoko urdaila bezala.
Landarea hauek nitrogenoa lortzeko duten modu bakarra da, urez garbitutako lur azidoetan hagitz exkasa izaten bait dira.
Horregatik, beti ura dagoen tokietan ikusiko duzue, isurketa moduetan. Halako tokietan ere, zohikaztegiak aurkitzen ahal duzue, eta Aezkoako Iratin zenbait baditugu.
Drosera Rotundifolia |
Baina badugu ere bertze landare haragijalea, ez horren arrunta eta ikusteko askoz zailagoa 5 zentimetro baino txikiagoa izanik, hau bai ematen duela buruan imaginatzen ahal dugun landare haragijalea, eta zenbait dendetan saltzen dutenaren antza.baduela, baina haundiagoa.Drosera rotundifolia. du izena, eta mediterraneoago diren zenbait tokietan Izki-ko parke naturalean bezala(Araba) Drosera longuifolia aurkitzen ahal dugu , bere izena latinez adierazten duen bezala, hosto luzeagoak dituela.
Azpegiko gainean,zenbait zohikaztegiak ditugu, nahiko berriak eta oraindik formakuntzan Horietako bat duela gutti itxi egin da hesi batzuekin abereak ez sartzeko lorakuntza bukatu arte,hauek zanpa ez daitezen .Behin lorakuntza bukatu izana,irekiko da abereak nahi dutenean sartzeko.
Bitxia da landare hauek zanpantzen duten abereak, aldiz berean hagitz beharrezkoak dira bertze batzuk jateko, otea (Ulex Europaea) bezala, denborarekin arazoak sortuko zutela, eta euren apatxekin lokatzan putzu txikiak eratzen dituzteak, landare berezienak ateratzen diren tokian.
Etzangioko panela ( Azpegiko gaina/Aezkoa)zohikaztegiari buruz |
Zohikaztegi bat bada zonalde bat etengabeko ur jarioarekin, Sphagnum (goroldio mota bat),ekosistema horretan agertzen diren beste motako landare batzuekin.Denborarekin, eta urtean zehar, goroldio berriak hildakoen gainean hazten dira, eta oxigeno gutii dagoenez,ia ez dira usteltzen eta zenbait metro zohikatz egiten ahal dira.Lur antzeko hori , loredendentan aurkitzen ahal dugu, ura hagitz ongi mantentzen bait du.
.
Ia Irlanda eta Eskozia osoa zonalde ekosistema hauen betetak daude,baita Pirinioko eremu zabalak, goiko larreetan, Euskal herrian lintsak erranen genuela
Herrialde hauetan zohikatza adreilu antzeko pusketan mozten dute erregai gisa erablitzeko, aspalditik euren baso eta oihan haundiak desagertu bait zuten, guttienez egurra erretzeko ateratzeko moduan .
Euren lurra tximineetan erretzen dute , eta toki horietan geratzen dena harria besterik ez da, zohikatza mila urteetan prozesu motel batean egindakoa bait da.
Bertze landaredia eta animalien artean,sorginorratzaz mintzatzen ahal gara, armiarma sorginorratzenjaleak, bertze batuk ere aurreko biek jaten dituztenak..
Ekosistema hauetan tipikoa den Eriphorum angustifolium-a ikusten ahal dugu , lezka artiletsu mota bat, oraindik lorea ez duela atera. Maiatzan ere, lilipak(Narcissus),txakur hortza,(erythronium)eguerdi liliak(anemona) edo geroago orkideoak,besteak beste.
(Eriophorum angustifolium) |
Armiarma sorginorratz bat jaten |
Zohikaztegian ere anfibio aunitz ikusten ahal dira, igel gorria bezala (Rana Temporaria)Arrabioa(Salamandra salamandra),uhandre palmatuae(Lissotriton helveticus) edo apo arrunta (Bufo bufo), zeinek mota guzietako haragijaleak erakartzen dituzte.Zaila izanen da iksutea, bainan ez euren arrastoak. Modu honetan, jakin izan genuen azkonarrak, azeriak, futotsak eta basakatuak toki hauetara hurbiltzen direla.
Igel gorriak( Rana temporaria) ernalketan |
Arrabioa(Salamandra salamandra) |
Azkonarren arrastoak(Meles meles) |
No hay comentarios:
Publicar un comentario