Orkideoak badira, eta beti izan dira,benetako lore xarmangarriak (Loreen forma eta kolorazoagatik),eta ez bakarrik intsektuentzak, baizik eta gizakientzat ere bai.
Orchis purpurea
Nahiz eta Europan bere tamaina tropikoetan baino txikiagoa izan, beti erakargarriak izan dira, eta eurei buruz jakin izan dena, lilura haunditu bertzerik ez du egin.
Bere izena zainak moduan dituen tuberkuluen antzarekin erlazionatuta dago.Teofrasto izan zen "Orchis" izena jarri ziona, gizakien barrabileekin duten antzarengatik.Ezagutzen den lehenbiziko Orkideoa duela 65 milloi urte bizi izan zen;berez, dinosaurioen aroan iadanik baziren.
Darwinen partetik,egindako ikertze lanak landareen ernatzeko mekanismoi buruz, eta bereziki orkideoen ikerketan, intsektu polinizatzaile eta orkideen arteko harremana aurkitu zuen. Zoofilia honen ondorioz, lore hauek produktu erakargarriak sortu zuten erakartzeko medioak ,eta lore-hauts likatsu eta atxikigarria.
Zenbait espezieak sariak izaten hasi ziren, elikagai moduan (lorezti eta olioak )eta amua (Listor,erle, eta eulien emeen forma antzeratzen dute).Horrela dela eta, zenbati espezieak denboran zehar bereizten joan ziren polinizatzaile bakar batean, lore-hautsen transferentzi eraginkorragoa lortzeko.
Horregatik badugu horrenbertze itxura ezberdinak orkideen loreen artean,animali pilo bat erakartzen bait dute: Erleak, listorrak,euliak, tximeletak, sitsak, eta munduko zenbait tokietan ere, txoriak, saguzarrak edota apoak
Orchis scolopax
Aezkoako ibarra orkideo ezberdin sorta ezberdin eskeintzen du;bere erliebe menditsua mikroklima ugari sorten ditu, eta Pirinio-Atalntiar trantsizio klimatikoa gunea delako.Ibarren artean baso ezberdin ugari ditugu, baita larreak, batzuk iparraldean, bertze batzuk hegoaldera begira.Dena ez dira aldiz berean loratzen, eta horregatik hemengo zerrenda bere lorakuntzaren araberan eginda dago
Maiazaren bukaeruntz eta ekainaren hasieran zenbait genero loratzen hasten dira Cephalantera eta zenbait Orchis.
Cephalantera longifolia
Orchis provincialis
Uztailaren erdian, Platanthera, Dactylorhiza, Orchis, Hymantoglossum hasten dira eta zenbait Ophrys.
Orchis simia
Dactylorhiza maculata
Orchis mascula
Serapias lingua
Platanthera clorantha
Platanthera bifolia
Hymantoglossum hircinium
Ekainaren bukaeran Anacamptis -ak bukatzen dira eta baso orkideoak hasten dira, Iraiko oihanean Epipactis generokoak direla.
Anacamptis pyramidalis
Epipactis viridiflora
Epipactis helleborine
No hay comentarios:
Publicar un comentario