Iratiko oihanari buruz informazio eguneratuta 2011,2012 eta 2013 urteetako turismo mendizain taldeagatik bildutakoa. Eskeintzen dizuegu: -Informazio egunetatuta oihanaren egoerari buruz,duela zazpi urtetik honat, egindako argazkiekin -Hilabete bakoitzeko landaredia. - Ikusi edota aurkitutako basapiztien informazioa,bai zuzen ikusitak edo seinale edo soinuei ezker. Gurekin harremanetan jartzeko: itarinatura@itarinatura.com
jueves, 2 de agosto de 2012
sorbeltz arrunta
Duela egun gutti Sorbeltz arrunt(Apus apus) bat lurrean eroria arrautu nuen, Orbaizetan(Aezkoa ibarra) iratiko oihanaren ondoan.Ez zuen ematen zauririk edo gazteegia zenik, ezta beroaren eraginagatik gaizki egoten ahal zenik ere; 25º baino gehiago ez zuen egiten.
Hegan egiteko askatzen banuen, 100 metro baino gehiago ez zuen hegan egiten erori baino lehen.Halako moduan, herriko katuak arrautuko zuten eta bertan hil. Horrexegatik hartu eta etxerat eraman nuen. 4 ordu inguruan lasai, fresko eta pote bat urekin egondu zen. Gero hegoak astintzen hasi zuen.kalera atera genuen eta orduan bai, hegan egiten urrundu zen.
Toki askotan sarritan iksuten ahal dira sorbeltzak lurrean eroriak. Hegalak luzeegiak dituzte lurretik hegaka hasteko. Noizbait baten bat arrautzen baduzue, hona hemen hagitz link ona behar diren aholku guziekin:
www.accioecologista-agro.org/spip.php?article443
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario