Eguzkia ederki jotzen duen tokietan, tximeleta ezberdin aunitz aurkitzen ahal ditugu.
Espezie bakoitza landare mota batean jarriko ditu arraultzak, eta arrak hortik elikatuko dira (landare nutrizia). Beraz, Osinzalea osinez elikatuko dira.
Osinzalea( Aglais urticae) |
Honaxe hau gaueko tximeleta bat da, saturniidae familikoa. Irati bezalako baso heze eta hosto erorkorretako basoetan bizi da..Barruan dituen sinboloak, Tau izki grekoarekin antza dute.
Argazki hau maiatzaren lehenbiziko asteetan hartu genuen mendilatzen(Aezkoa), baina bertze bat ere lortu nuen oihanaren goiko aldean 1275 metroko altueran Ori menditik hurbil.
Aglia Tau |
Erebia meolans-en arrak, lastodunez elikatzen dira, Iratin larretetan ateratzen den belarreetatik, alegia.Nahiko arrunta da Iberiar penintsularen iparraldeko mendietan.
Erebia meolans
|
Intsektu hau ez da tximeleta bat, bainan egokia iruditu zait hemen agertzea, zeren,Nahiz eta bera inoiz ez digu kalterik eginen, bai gu agian erabakitzen ahal dugu berak akabatzea, duen itxura itsusiagatik.
Perla haundia(plekopteroa) |
No hay comentarios:
Publicar un comentario