jueves, 6 de octubre de 2011

Nolako koloreak ditugu Iratiko oihanean egun hauetan?

Arrazola, (Aezkoako Irati),2011-urriak 6an.

Nahiz eta euririk ez egin, ez haizerik ez hotzik ere ez, hostoen koloreak joaten dira aldatzen.
Argazki honetan iratzeen gorrixkak,horiak eta berdeak ikus ditzakegu; geziaren gainean, urritza bat,oraindik berdez eta horiz, eta eskuinaldean,elorzurien fruitu gorri eta ttpiak, bere hostoekin horiak edo erortzen.
Altitudean igotzen bagara, ikusiko dugu nola han koloreak askoz bitxiagoak dira, eta Iratirat Aezkoatik heldu baino lehen, ariztien kolore ederrak.


Arrazola(Aezkoako Irati,2011 urriak 20an)
Azken egun hauetan izan den hotzen ondorioz, eta bertaldetik, landarediaren ziklo naturalagatik,  Iratiko toki aunitzetan ikusten ahal ditugu maite ditugun udazkeneko oihaneko koloreak.
Dena den, aunitz aldatzen ahal dira Iratin barna zuhaitzeko koloreak, espezie bakoitza bere ziklo eta koloreak dituelako, eta espezie bera ere, kokapenaren araberan.
 Behian agertzen den argazkian (azalegi mendia) oihana koloretsuagoa dago, iparraize jotzen diolako eta altitude gehiago duelako.






Arrazola,2011 urriaren 29an


Nahiz eta gure bidexkan kolore ezberdintasun nabariak ez izan, iratzeak kendutat, bai ikusten ahal ditugula ondoko argazkian, atzekaldean dagoen menditik hartuta.Iparralderuntz kokatuta dagoenez, hotzak gehiago jo dituzte,eta kolore bixiagoak ikusten dira, gure bidexkan baino gehiago, hau hegoalderat begira bait dago.







2011ko azaroaren 20an

Nahiz eta hosto gehienak azaroaren 1etik aintzinean izan ziren eurite bortitzak hosto gehienak bota egin zituzten,Pentsatu dut ongi egoten ahal zela asken pausoari argazkia atera;ia hostorik ez direla geratzen.Hemendik aurrera, saiatuko nahiz lehenbizikoren elurtearen argazkia jarri, eta geroxeago, lehenbiziko loreak eta hostoak ateratzen direnean.

Arrazola, 2011ko abenduaren 18an


Gaur, Arrazolara itzuli naiz lehenbiziko elurrei argazki bat ateratzeko, atzo batez ere, bota egin zuena.Iratze guztiak, sasiak eta gaineko landaredia edo desagertu egin dira urte bateko ziklokoak direlako,edo elurpean daude.
Ez du aunitz bota, 15 zentimetro inguruan, bainan kriston aldaketa somatzen da. Orain aunitz gehigo ikusten da oihanaren barruan bertze urtaroan baino. 

Arrazola, 18/12/2011


Argazki hau, Arrazolan ateratakoa da ere bai, baina hemen gure argibide puntua eta Azalegi mendia ikusten ahal dira, nahiko toki ezerosoa, momentu honetan.
Hurrengo hilabeteetan Argazki mota hauekin segituko naiz, bainan bertze atal batean izanen da, 2001 eta 2012 bereizteko.
urte berri on!

No hay comentarios:

Publicar un comentario