sábado, 1 de octubre de 2011

Orrua Iratin

Duela lau egun (2011/9/15) hasi da, batez ere, entzungarria ilunabarrean, oreinen orrua;hau da,oreinek egiten duten soinua emeak erakartzeko. Hemendik aurrera, orein arrak burrukan hasiko dira euren artean ahalik eta eme gehiago erakartzeko.
Une egokia da oihanara hurbiltzeko eta entzuteko.Gainera, orain errezago ikusiko ditugu orruaren garaian kontu guttiagorekin ibiltzen bait dira.







(2011/9/26)

Nahiz eta eguraldi ona oso egokia ez izan orruak entzuteko, gaur, goizeko 9 etan Arrazolatik kristona entzuten zen.


(1/10/2011)

Zalantzarik gabe orru garaia bete betean hasia dela.Gauean, egunean zehar, oihanetik edota herritik entzuten ahal da.

 

No hay comentarios:

Publicar un comentario