jueves, 4 de diciembre de 2014

iruñeko Gaztelu enparantzako dinosaurioko aztarnak...Madrilen? (2)

Carmen U. Godzillin izeneko  paleontologíari buruzko bloga kudeatzen dela,link bat bidali zidan 2009ko apirilean  argitaratutako artikulu bati buruz, "huellas con historia",izenarekin, azaltzen duela zer gertatu zen Madrilen gaur egun dagoen harlauzarekin.

 http://godzillin.blogspot.com.es/2009/04/unas-huellas-con-historia.html

 Museo nacional de ciencias ambientales-en albistean kontatzen den bezala:
http://digital.csic.es/bitstream/10261/79993/1/NievesAldrey2009_periodicoMuseo.pdf

1876 urtean  Alfonso de Aretillo y Larrinaga urte hartan zegoen Gaztelu enparantzako zolan, harlauza horrek aurkitu zuen, eta bertze batzuen artean aukeratu zuen hobea eta Madrilera eraman ikertzeko. Iruñeko udalak, harri horren garrantzia ikusi ondoren, gero baimena eman zuen Madrilen geratzeko.

Beraz, nahiz eta gaztelu plazan gertakizunak hala izan, harri honek ez zuten lan horietan aurkitu.
Albiste hori sartu baino lehen, googlen bilatzen egondu nintzen, dinosaurio,arqueosaurio, plaza del castillo, Pamplona,..hitzak erabiltzen, baina deus ere aurkitu gabe. Museoko txartelan datu gehiago ematen ez zutenez, eta kontutan izanda gazteluko enparantzan izkutatu duten informazioa, ondorioa argi eta garbi ematen zuen,..baina ez. Oker nengoen eta barkamena eskatzen dizuet, informazio guzia aurretik egiaztatzea saiatzen naizelako, eta horregatik linkak jartzea gustokoa dut, zuek ere beste aldetik ikusteko. nik pentsatzen nuena baldinbazen, interneten ere ez ziren erreferentziak izanen.


Orain galderak hauek izaten ahal dira: zer gertatu zen aztarnak zuten bertze harlauzekin,eta artikuluan aipatzen direnak, eta nondik atera ziren. Iruñean ez dago triasiko ertainarik, eta  XIX garren mendean plaza baten zola egiteko ez zuten harlauzak urrundik ekarriko.

Badirudi Iruñerriko harri zaharrenak aro honetakoak direla, Olloibar eta iza Zendeakoak. Hala ere badirudi ez direla nagusiki kareharriak, baizik eta igeltso eta ofitak.


Euskomedia aipatzen den bezala: : http://www.euskomedia.org/PDFAnlt/prehistoria/04/04061096.pdf

La historia de los materiales geológicos que aparecen en las Cuencas, puede remontarse
hasta el Triásico Medio, cuando el territorio queda cubierto por un lago salino, en cuyo
fondo empiezan a depositarse arcillas con algún nivel de caliza, yesos y sales (Keuper). Al final
del Triásico y durante el Jurásico, este lago del Keuper se abre al mar, que tendrá pocas
repercusiones para lo que luego serán las Cuencas Prepirenaicas. Durante este largo periodo
que llega hasta el Cretácico Superior, se van depositando en un fondo marino las calizas
y margas que hoy rodean las Cuencas.

Berez,animatzen bazarete aintzineko harrobia bilatzera, nik hemendik hasiko nintzake. Hori bai, zerbait aurkitu ezkero, inguru giroko mendizainei abisatu!

domingo, 30 de noviembre de 2014

Dinosaurio baten aztarnak gaztelu enparantzan, eta orain...Madrilen?

 Arkeosaurio baten arrastoen aztarnak Iruñean aurkitutakoak, orain Madrilen



Ba bai, harrituta geratu nintzen, irudian agertzen den harria bezala.
Madrilen turismoko workshop batean egondu nintzen, eta ordua heltzen zen bitartean natur zientzien museora joan nintzen.Erakusketa guziak hagitz interesgarriak.
Paleontologiaren eremuan, harlauza honekin topo egin nuen beira arasa batean sartuta.Kareharria ematen zuen,agian tuparri gogorra. Han iknitak edo animaliak egiten duten arrasto fosil batzuk ikusten ziren. Ezin sinistu nondik etortzen ziren ikusi nuenean. Azalpenak emateko plakan irakurtzen ahal zen Iruñeko gaztelu enparantzan aurkituta izan zela.!!

Gaztelu enparantza  ezagutzen duen  edozeinek, badaki Iruñeko toki zaharrenetariko bat dela, eta han beti eraikin ezberdinak izan direla. Holako gauza, triasiko arokoa, duela 230 millioi urtekoa, ez da enparantza baten azalean aurkitzen.
Nola aurkitu zuten, ba?

http://en.wikipedia.org/wiki/Chirotherium

 2001- etik 2003 ra, gazteluko enparantza suntsitu zuten lurpeko parking bat egiteko.Lanak egiten zuten bitartean, hondeagailu eta kamioiekin egina, arkeologiarako balio ikaragarria zuen toki batean, aztarna ezberdinak atera ziren; penintsulako hilerri musulmana haundiena,X garren mendeko komentu bat, bi gazteluen aztarnak, Luis Hutinekoa, eta bere harriekin Fernando el catolikoa egin zuena, (Iruñea Nafarroako erregetik defenditzeko eta hiria kontrolatzeko egin zuena), ikaragarrizko erromatar harresi puzka bat, dozenako metro luze eta lodia, bere dorreekin,goiko inperiokoa,eta moztu zutela gazta bezala kotxeak aparkatzeko, Iruinharri bat, terma erromatarrak,etc..
Gauza gehienak zabortegira bota zuten, eta gainean Lezkairuko pisu berriak eraiki zituzten.

Politika eta dirua aurretik jartzeagatik, burugogorkeria eta mespretxu osoa gure herriarekiko, airean izaten ahal izanen zen museo bat suntsitu zuten, hirirako diru sarrera nabarmena, eta  paregabeko aukera gure hiriaren historioa ezagutzeko.Mila urteko historioa, eta orain, dinosaurioen aztarnekin,milloi urteko historioa lapurtuta.

 Baina ezagutzen ez zena zera da; gizakien aztarnak suntsitu ondoren, jarraitu zuten zulatzen eta aztarna hauek agertu zirela, Madrilera ixilpean eraman eta ikusgai jarri.
Zein paleontologo ikertu zuen? Non dago harlauz honen estratoaren jarraipena?
Erromatarren termak desmontatzeko agindu zuten teknikariak galdetu zuten ea nola desmontatzen ziren termak batzuk; inoiz inon ez bait ziren aurretik desmontatu, baizik bertan kontserbatu!
Moralki eurek ezin zuten bait egin,dimisioa aurkeztu zuten, eta sustatzaileak bertze talde bat hartu zuten bertze alde batera begiratu zutela.

 Link batzuk arrunt interesgarriak; batez ere lehenbiziko hiruak, informazio zehatzagoa ematen dutelako.
Bihotzen eskatzen dizuet hau plazaratzea, jendeak jakin dezatela zer egin zen,norengatik, eta berriz inoiz gerta dadin holakorik, eta ahal den heinean, atera zuten hondare guzia bere tokira itzuli dezaten.



http://www.nabarralde.com/es/gogoeta/1575-un-museo-en-la-plaza-del-castillo

http://www.pampiruna.com/obras%20plaza%20castillo.htm

http://www.amaata.com/2013/04/los-150-grafitos-excepcionales-de-la_4.html

http://es.wikipedia.org/wiki/Plaza_del_Castillo



miércoles, 1 de octubre de 2014

Larrazkena (Udazkena) badator! Koloreak onddoak eta gastronomía

2014 irailaren 12 a Aribe ( Aezkoako ibarra)
 Larrazkenaren etorrera hegazti migratzaileak aurretik iragartzen dute, horietako asko hegoruntz bidea jadanik hartua dute, lur beroagoak, hemen datorren hilabeteetan izanen den baino elikagai gehiagorekin.
Hala da Enaren azpitxuriaren kasuan,(Delichon urbicum) urtero toki zehatz batean biltzen direla hego Saharuntz abiatzeko.




Aipatuko dizuet Ariben dagoen horma honek  Trigolimpio, elkartekoa dela, nekazarien elkarte bat Arezkia,txahalakia, eta moxalkia saltzen duena, dena gure haranetik, hagitz baldintzetan onak bizi diren animaliak, Iratiko bortuetara (goiko larreak) joaten bazarete ikusiko duzuela.
Euren salmenten ehuneko ehun eurentzat da, artekaririk gabe, eta modu honetan nekazarien bizi iraupena ziurtatuz. Anima zaitez eta dastatu!

http://carneecologicanavarra.com/index.php?id_category=7&controller=category&id_lang=1

Hurrengo argazkian ikusten ahal duzuen bezala, Iratiko koloreak ikusteko itxaron beharko dugu, ohia den bezala, hilabete bat barru. Horrek ez du erran nahi oihana itxusia dagoela, noski.

Tenperatura epelak, euri eskaxak eta ondoren izaten diren haizeboladen falta,baita oraindik goizegi dela, eragina dute hosto erorketa atzeratzeko.




 Orbaizetako olatik hurbil, Irati, 2014 irailak 26



Orbaizeta, urriak 12 an

 Argazki orokor batzuk jartzen dizuet, oihanaren koloreak nola eraldatzen diren zuek ikusteko. Kolore gehiago dute, bainan oraindik berde aunitz ikusten da.
Nere ustez, urriaren azken asterako, edo azaroaren lehenbiziko astebururako bikain egonen dira koloreak


Aezkoako ibarra Orbaizetatik, 1 km Iratitik

Ori mendia(Zaraitzu)  Orbaizetatik (Hegomendebaldeko Irati)

Pagoak eta Isatsak (Cytisus scoparia)

Lur izar(Astraeus hygrometsricus)


Orruarekin antzekoren bat izan dugu; bertze urteetan 15 ean iguru hasten baldinbazen, aurten aunitz atzeratu da, eta pasaden asteko hasiera arte, 20 edo 21 ean, hasi dela entzuten. indar eta iraupena txikiarekin.


Baina jende aunitz itxaroten ari dena, Onddoak ateratzea da.

Onddo beltzak (Boletus edulis)oraindik ez dira asko atera, baina bai Tripakia(Hydnum repadnum), edo Saltxaperretxiko beltza ,(Cratarellus cornupicoides/ Cinereus),edota Zizahoriak (cantharellus cibarius), bertzeak bertze.

Badira ere, noski, toxikoak eta hilkorrak, eta horregatik (eta ongi dago) jende aunitz bakarrik hartzen ditu ongi ezagutzen dituenak

Nere ustez, oraindik hobe, poliki poliki gure ezaguera haunditzea da, eta bakarrik seguru gauden zizak jaten jarraitu, baina horiek gehiago izanen ziren.


Horregatik, Urrian larunbatero bisita gidatuak eginen ditugu,  gauza aunitz ikusteko, beti bezala, baina batez ere, zizak biltzen joanen gara, onak eta txarrak, gero sailkatzeko GARRAPO empresaren kode batekin, eta gero afalduko ditugu, larunbata bakoitza Aezkoako ibarraren jatetxe ezberdin batean, era ezberdinetan prestatutak, eta dena barne 40€ etan + BEZ a.

Talde txikiak izanen dira, gehienez 10 pertson, lan aunitz bait da zizak hartu, garbitu eta prestatu momentuan. Oraindik badira plazak larunbata guzietarako, Beraz, anima zaitezte!



 AEZKOAN IRTEEREN ETA AFARIEN EGUTEGIA (NAFARROA)

v URRIAK  4   PARDIX  jatetxea  (Orbaizeta) 948 76 60 01

v URRIAK  11  Hotel Jatetxea ARIBE (Aribe) 948 76 44 66

v URRIAK 18  HERRIKO OSTATUA (Garralda) 618 10 73 79

vURRIAK  25   Hostal SARIGARRI (Abaurrepea) 948 76 90 61



  GARRAPO enterpresakoek, Ultzamako parke mikologikoaren kudeatzaileak eta lagunask dira.Euren web zoragarria gomendatzen dizuet. ,http://www.parquemicologico.com/
Beraiekin pasaden urtean formakuntza ikastaro bat egin nuen, aurretik nituen ezguera sendotzeko eta haunditzeko, nere familiarekin txikitandik beti zizen bila joaten bait ginen.


Bukatzeko,onddoen mundu zoragarriei buruz zerbait kontatuko dizuet;
Behian duzuen argazkia, Armillaria ostoyae arena da, Jadanik nahiko zaharra. Guztiak Onddoak dira, nahiz eta zizak deitu. Izurrite bat izaten ahal da zuhaitz osasuntsuei eraso egiten ahal du eta. jangarria da, nahiz eta hemen jateko ohiturik ez izan.

Baina onddo honen harrigarriena, eta baliteke bertzeetan, Oregon (USA),onddo honen kolonia klonak bat bizi da, eta gaur egun arte, ezagutzen den izaki haundiena da, 890 hektarearekin zabaleraz eta 2400 urteekin.
Ez pentsa ziza erraldoi batean, baizik eta mizelion, zainen antzekoak, lurazpitik joaten zuhaitzen zainen artean.


Armillaria ostoyae  Iratin

Lactarius piperatus



Arraroena ( Phragmobasidiomiceto?)

Gibelurdina (Russula Cyanoxantha)

sábado, 2 de agosto de 2014

Auzolan orbaizetako armaolan

 Munizioen behaketaren tailerra garbitzen

Ekainaren 18 eta 25ean, Aezkoako ibarraren alor turistikoen zenbait kide gauzak egiteko gogoekin,nahiz eta dirulaguntzarik ez eta murrizketen gain, elkartu ginen jendearen bisita hobetu eta errazteko asmoarekin, eta itxura hobe eskeini,Aezkoako erakargarri garrantzitsuenetariko bat da eta.

 Aezkoako batzarra nagusiaren onespenarekin,hondakinen jabea,lehenengo auzolan bat antolatu genuen zenbait helburuekin : belarra moztu, zaborra kendu,toki arriskutsuei sarrera itxi, eta Legartza ibairaren jeitsiera hobetu,  ikaztegiak gainerako instalakuntzatik aldentzen duten  21 harrizko arkupeak jendea ikus daitezen.
Baina zalantzarik gabe, guztien artean helburu garrantzitsuena, alor turistiko bezala gausak ekarrekin egiten hastea zen, eta sinistea gauza pilo bat egiten ahal direla elkarrekin baldinbagaude.

Jesiteko urratsak aitzurrarekin egiten.
Errekara jeisteko ur korronte txiki bat bideratzea beharrezkoa izan zen, beti lokatzarekin bait zegoen. Horretarako aitzur batekin forma egin eta toki arriskutsuagoan hesi bat jarri genuen.


Kartelak ere garbitu genituen, denborarekin urdintzen joan bait ziren.

Kartelen garbiketa
Moztu, bildu,eraman

Belar eta sasien kopurua ikaragarria zen, eta egun osoa egondu ginen, nahiz eta 8 lagun egon.
 Sardearekin belarra biltzen
 Zurginen lantegia (eskuina)eta sarrailgintza (ezkerra) ren arteko patioa garbitzen


Hamaiketakoa

Goizeko hamaikak aldera
, denok  hamaiketako hartu genuen. Aezkoako batzar nagusia ordaindu zuen, baita sasi garbitzeko makinen gasolina, eta lagun bakoitzarentzat asegurua ere bai.

 Bokarten bereziki pilatutako zaborra

 bokartealdean, olaren erdian dagoen kanoi ganga haundi bat dela,zabor pilo bat bildu genuen, urtean zehar zabortegi bezala erabilia izan bait zen.Askotan egiten dena : "Ez ba dut ikusten, ez da, eta ez da nere arazoa".Plastikuak bota berriak bezala atera genituen, eta zenbait gauzak zaharragoak, larruzko zapata puskak, adibidez, bainan usteltzeko zorian
Laneko hurrengo egunean, aunitz zabor gehiago aurkitu genuen, hosto, lur eta harrien artean.

Hurrengo astean bokarten egondu ginen bereziki.Han horma zati bat eroria zegoen eta harrizko aska haundi bat estali,errotaren egurrezko gurpila joaten zen tokian zela, eta labeen zepatik burdina ateratzeko erabiltzen zela.

Bokartea, garbiketa baino lehen, urarik gabe
Garbiketaren lanak ondoren.¿Dutxa bat hartu nahi?
Makina hori, bertzeak bezala urarekin mugitzen  zen, eta oraindik urak Iturroil errekatik jarraitzen du erortzen, horretarako egin zuten kanalizazioatik. 
Desbideraketa baten medioz urak bertze bide bat hartzen du bokartera jeisteko.
 Iturroil errekaren kanala

Bigarren eguneko taldea


Oraindik lan mordo egiteko badago, duela 30 urte lan kanpamentuan utzi zuten bezala uzteko
Zalantzarik gabe berriz elkartuko garela,dirurik gabe egiten ahal dena egiteko, eta bitartean, ea nohizbait hondakinak finkatzeko finanziazioa lortzen dugun, urtez urte zerbait erortzen bait da.
Ideiaren bat daukazue?

Parte hartu zuten jende guziari, eta etozkizunean parte hartuko dutenei, euren lana,erakusten duena, beti ez bada, auniztan nahi izan ahal izatea dela.




miércoles, 21 de mayo de 2014

Haritz ,pago eta izei haundiak itsasontzien eraikuntzan



Haritz Kanduduna(Quercus robur)Etxarri Aranaz (Sakana,Nafarroa)
 Iratiko oihanean egon bazarete, konturatuko zineten gehiena pagadi bat dela, eta gainera iparrrean eta ekialdean,Zaraitzuko ibarrean eta Xiberuan, izei txuria badugula,hegomendebaldeko kokapenaren mugan.
Jende guttiago ezagutzen dena zera da; XIX garren mende arte,hegoaldera ematen zuten alde gehienak amets ilaundun hariztiak zirela(Quercus humilis) eta Aezkoako ibarreko zoru azidoetan haritz kandugabeak genituen (Quercus petraea).Aunitzetan ere, bi espezien arteko hibridoak genituen.
Hurbil, Orreagan, baditugu ere zenbait ale atlantiar klimakoak; haritz kandudunak (Quercus robur).

¿Zergatik pagoak ordezkatu dituzte?

Haritz egurra beti pagoaren egurra baino garestiagoa izan da
.Haritzaren egurrarekin, pagoaren egurrarekin egiten ahal dituzun gauza guziak egiten ahal dira, baina,bere egonkortasuna eta gogortasunagatik,egurrez egindako egiturak egiteko erabiltzen da, eta pagoa berriz, bakarrik bertze gauza ez dagoenean erabilliko genuke.
Pagoarekin berriz, bai oholak egiten zirela,hau da, egurrezko teilak,aizkoraz egindakoak, baina aukera baldinbazen, haritza ere erabiltzen zen, aintzinean Orbaizetako eliza zuen bezalakoak, zink teilatu jarri baino lehen.
Haritzen hazkundea ere askoz mantsoagoa da, eta gainera horreri gehitzen badiogu auniztan moztu dituztela bere sorkunderako baldintza egokiak utzi gabe, ikusiko dugu nola pagoa,aintzindari espezie bat dela pinua bezala, tokiko biztanle zaharrei ordezkatzen dituela

Iratiko haritz zaharra ( Mendilatz, Aezkoako ibarra)
Quercus petraea Txangoan( Iratiko mendebaldeko muga)
Orbaizetako armaolaren istorioan hango militarrak bi auzokideei jarri zieten salaketa aipatzen da, mozolotxiki mendian, Irabiako urtegiaren ondoan kokaturik, haritz bat moztutzeagatik.

Gaur egun kriston pagadi ederra da, ehundaka urte dituzten zenbait haritz zaharrekin hegomagalean.
Espainako koroa auzokideei debekatu egin zieten euren oihanetik egurra ateratzea, Aezkoako batzarra eta Espainako koroen arteko sinatutako agiri batengatik. Beraz, XVIII garren mendean Aezkoamendia, Irati puska eder bat barne, ikatza lortzeko erabili zen Orbaizetako armaolaren funtzionamendurako.

Aetzak, gaztelera ezin ulertu, badirudi apeza eta maestroaz fidatu zirela agiria sinatzerakoan, eta sinatu zutena Espainako koroarentzat hagitz ona zen, baina aezkoarentzat berriz, batere ez.

 Iratin ere pagoak erabiliak izan ziren marinelantzat. XX garren mende arte Otsagin arraun lantegi bat zegoen, eta izei txuriak itsasontzien mastak egiteko,zuzen zuzenak bait dira.
Izei txuria(Abies alba)Zaraitzuko Iratialdean

Bainan haritzak ere hagitz leku garrantzitsu bat izan zuten itsasontzien eraikuntzan, eta Nafarroan espreski horretarako hariztiak handik pieza bereziak ateratzeko itsasontzi desberdinetarako ere izan ziren, eta partikularrak ongi ordaintzen zuten.
Egurrezko pieza bat okertua egiteko, bi modu ezberdin erabiltzen ahal ziren; egurrezko zenbait piezak elkartuz, edo kimaketa erabiltzen zuhaitz batean denboran zehar.
Ez galdu link zoragarri hau (bainan gero segi irakurtzen, je,je!):

Lehenbiziko moduarekin,loturak beti puntu ahulak izanen dira eta agian apurtzeko arriskuarekin, eta bigarrenarekin, urraketa zailagoa izanen da.Euskal itsasontziak famatuak ziren gogorrak zirelako, eta auniztan, bertze herrialdeetan ibiltzen ziren. Hau da itsasontzi bate kasua, Severn ibaian duela urte batzuk aurkitutakoak,newport-en (Gales) 1465 urperatuta, eta dendrokronologiari ezker, jakin izan dute bere egurra Sakanaldetik (Nafarroa) atera zutela.
informazio gehiagorako:( www.jauzarrea.com)
Wikipedian okerrez jartzen du portugaldarra zela,bere zama hangoa bait zen.
Iturria:( Nigel Nayling, Arkeologoa, Galeseko unibertsitatea, Trinity Sant David, Arkeologia eskoa, istoria eta antropologia, Lampeter,Ceredigion,Gales.)

Gaur egun hauetako zuhaitz pilo bat ikusten ahal ditugu, XXgarren mende arte egurrezko pieza ezberdinak ateratzeko erabili izan zirela, bertan landutak, eta idiko gurdietan Gipuzkoako kostaldera garraiatutak, itsas zurginak itsaontzien egituran elkartuko zituzten tokira.

Mikel,  Albaolako fundazio kidea,horietako pieza bat erakusten. 
 Albaola fundazioa Iratiko egurrekin XV garren mendeko itsaontzi bat eraikitzen ari da( gila pagoz, eta mastak izei txuriez) eta sakanatik 200  haritz egitura egiteko.
San juan baleontziaren erreplika bat izanen da, Terranovan(Kanada)urpean aurkitutakoa,eta Donostia 2016 Europako kultur kapital bezala ordezkatzeko balioko duela,Europako portuetatik pasatuz.



Ez da kasualitatea eskuineko angelu zuzena

Haritz amerikanuen sartze arriskuaren artean,arinago haunditzen dela eta XX garrren mendean sartuta gure hariztiak  ordezkatzeko, oraindik kriston aleak ikusten ahal dira, ehundaka urteekin eta metro pila zirkunferenziaz, Nafarroako iparraldeko hariztietan  (Orotz Betelu,Ultzama,Baztan..), eta oraingo honetan, Altsasu eta  Etxarri Aranazekoak azpimarratu nahiko nuke,aunitz direlako eta zahar zaharrak direlako.
Hona hemen argazki batzuk tataraitatxi hauetaz gozatzeko.
Haritzaren mahaiaren kideak, Nafarroako hariztien zientzi eta turismoaren garapenerako.
Pentsa erraldoi honen tamaina!
Honek kriston adaburu haundia du.


Batzuk hutsik daude, eta zenbait pertson kabitzen dira
Aritz baten ardagaia, 5 edo 6 urtekoa, eraztunei begira

domingo, 30 de marzo de 2014

Irati misteriotsua eta pelikulaz

Oraingo honetan, saiatu nahiko nuke irudimen begiekin begiratu,umeak bezala eta ez helduak bezala.
Modu hontan, agian Basajaunaren presentzia sentituko dugu, bertan bizi zela, sorginena ere, Aezkoako bailara hontan 7 erre zituzten eta, edo lamiena.

Honetarako lainua eguzkia baino aproposagoa da:
 Soinu banda gomendatuta: Gau bat mendi gorrian,  Mussorgsky-rena
www.youtube.com/watch?v=B7Au43sl-bs


Imagina ezazue oihan honen barne ibiltzea.Irudi hau pelikula batean ikusiko bagenu, musika ezatsegina entzunen genuke, eta dardarka egonen ginake itxoiten ohiko zonbia nonbaitetik agertzeko zorian (¿Zergatik ikusiko nuke the walking dead??!) edota ibiltari txuria, "juego de tronos-en bezala, edo agian Hansel eta Gretelen sorginen etxea?..



Lursaila batzutan iblitzeko zaila eta latza, eta auniztan bueltak eta inguraketa nekagarriak
.Lurraren azpian urak desagertzen diren lezeak ugariak dira.
Ezinezkoa da eguzkiarekin orientatu..
¿Zergatik ez nuen "el último superviviente" arreta gehiagorekin ikusi?
Lehenbiziko hildakoak

Harri honetan Toucasien fosilak ikus ditzakegu,aspaldiko itsas jatorria adierazten dituztenak,eta gaur egun ohiana gainean hazten den tokian.
Duela  120 milioi urte hau koralez egindako arrezife bat zen(Urgoniano garaian) eta harriz bihurtutako  hondarretik orain ohiana elikatzen da(Farre maltzurra)


 Iratiko alienak


Orain , aritz eta pagoen arteko aintzineko burrukaleku batean gaude, non pagoak, aritzak baino arinagoak aritzak hiltzen dituzte, Iratiko aintzineko biztanleak, haiek behar duten argia kentzen bait diete.Horreko nahikoa ez balu, auniztan bere barrenean hazten dira,aritzak bizirik dauden bitartean, bere barrutik ustela elikatzeko!

Baietz olagarro bat iruditu, bere erro eta begiekin!

Ermitau zaharra
Urki zaharra
Oihanaren erdian  goiko larre batera heltzen gara, eta pentsatzen dugu hemen gure ikarez salbu egonen garela, bainan oihanaren agure batek, erdi bizirik erdi hilda, guri ohiuka ematen du, Danteko infernuaren sarreran bezala: Galdu itxaropen guzia!

Katakonbak



Baso saguen kabiak
Lurra zuloz beteta dago, eta bistan da lurpeko mugimendua haundia izan behar dela.
Udaberri honetan euri aunitz egin zuenez, pagoak pagotxa gehiago izan zituzten, eta Haritzak ezkur gehiago.berez, saguek janari aunitz izan dute oihanaren barruan eta basakatuak ez dira larreetara satorrak jatera joan behar izan.
Bakarrik argazki txiki honetan 5 zulo ikusten ahal ditugu, eta nahiz eta horietako asko kabi berezkoak izan, ez da normala horrenbertze ikustea.


Itxaropena?

Beldurrezko filme guzietan bezala, amaiera ez da guztiz amaiera.
Basoliliak puntatik jandak.
Loreak hazten dira hostoen artean berriz ateratzen, eta badirudi dena lorez beteko dela, baina..gosez jotako animaliak oihanaren barna ibiltzen dira!
Oreinak eta orkatzak batez ere,gogoz jaten dute udaberriko lehen kimuak, neguko gosetiaren ondoren.
Benetako udaberriko istorioaren amaiera, zuekin zuzenean,aste gutti barru!


sábado, 8 de febrero de 2014

Iratiko zaldiak (behorrak direla)

 Turistas  behorrak ikusten dutenean beti zaldi ederrak eta basatiak deitzen diete.
Behorrak behokak(behorkumeak) izaten ahal dute, eta horrekin abeltzaina dirua irabazten du.Zaldi batekin, berriz, behor pilo bat estaltzen ahal ditu..
Auritz arraza da, bertakoa eta ederki inguruari egokituta. Nafarroako behor eta frantziako pertxeroi baten arteko guruzketa bat dira.
Hau bai zaldi bat dela. Bertze behorrak bere haren dira.

Gaur egunean haragirako  izaten dituzte, baina duela gutti arte,pertson eta egurra garraiatzeko, gurdi batetik tiratzeko, edo belarra iraultzeko,...erabiltzen ziren.
Agian gogorra irudituko zaizue horren animali polita jatea, eta horrela bada, bere izatearen konstzientzia konturaten garelako da. Plater batean dagoen xerra, ez du izenik, ez aurpegirik, eta ez dugu pena sentitzen. Berez, eskubide berdina animale guziak izan beharko zuten, kaiol batean sartutak dauden oiloak,adibidez.

.Barazkijaleak osoz errespetatzen ditut, baina ez direnentzat, pentsa ezazue beti askatasunean bizi den animali bat dela, gu baino osasuntsuagoa jaten, eta eurei ezker, ibar honen populazio zati bat jarraitzen ahal dute bertan bizitzen, eta mendian barna korrika ikusten jarraitzen ahal dugula.

Elikaduraren aldetik, bere haragia da izugarri ona, burdin gehiago duena, koipe gutti eta 100% ekologikoa.

Gero eta guttiago iksuten ahal ditugu, zoritxarrez, gure lurraldean albeltzain bat jubilatzen duenean, ez da ohikoa gazte bat bere lanarekin jarraitzea.

 Aezkoako ibarreko komunalean eta ondoan dugun Garaziko komunalean bazkatzen izaten dira,
Gaur egun Frantziako estatua deritzona, eta euren artean 500 urte baino gehiago duen hitzarmen bat, Nafar ibarren arteko akordio bat mendiari ateak ez jartzeko, eta inposatutako mugeen gain,animaliak alde batetik eta bestetik bazka dezaten.
Euren indar handiari ezker, ia urte  osoa egoten ahal dira mendian bazkatzen, eta bakarrik elur asko botatzen duenean abeltzaina herrietara eramaten ditu.Bordan, udaberriaren amaieran bildutako belarra janen dute.

Orion,  Ibiagako mendatea (Aezkoa)

Elurra urtutzen hasten denean, behian agertzen den belarra jateko probexten dute.Horregatik argazki honetan errepidetik hurbil daude,urtutako elurraren ura dario tokietatik.
  2014ko otsailak 5

Orai joanen bazina, edo gutti gora behera ekaina arte,neguko ileekin ikusiko duzue,askoz luzeago,gero izanen duten ilearekin konparatuta, leuna ta motza.
Hotza pasatzen denean, azkurea sentitzen dute, eta ohikoa den baino gehiagotan ikusten ahal zaie hatz egiten(berez animali guziak egiten dute)
Imajinatzen ahal duzue, azkurea sentitzea, etaeskuak izan beharrean apoak izan?
Batzuetan zutoinak erabiltzen dute(Horregatik batzuetan alanbradekin ikusiko dituzue,lurrean bukatzen ahal dutelako),edo harrietan,burdin aroko mairubaratzetan bezala, eta horregatik zulo izaten dute inguruan, zuhaitzak,...eta batzuetan euren artean ere arramaskatzen dira.


Lepokoa Zintzarriarekin daudenak, nolabait  taldearen nagusiak izaten dira, eta bera joaten den tokira bertzeak ere bai(badira salbuespenak,noski).
Askotan ere, laztantzeko errezenak izaten dira.Noizbait beraiengana hurbildu nahi baduzue, aurretik joan,beraiek ikusteko,eskua luzatuta, poliki poliki. Zerbait  murmurikatzen ahal diezue, eta pazientzia izan.
Azkenean, iksuten baduzue ez dutela gustokoa, hobe pakean utzi.

Udaberria sasoi ederra da;janaria,epeltasuna,behokak,...



Hauek dira aintzineko talde haundien azken aleak, gizakiak neolitikoan etxekotzen ikasi zutenetik  pirinioan barna bazkatzen ibili direnak. Baliteke,baina espero dut oker egon, hurrengo belaunaldiak etorkizuenan hau inoiz ez ezagutzea., ibar hauen abeltzainak desagertzen badira,animali hauek desagertuko dira, eta beraiekin goiko larreak edo Bortuak. Oihan aunitz iadanik dagoen toki batean gehiago izanen dugu, baina 3000 urteko paisai bat galduko dugu, biodibertsitate aunitz, eta gure istorioaren zati bat