sábado, 8 de abril de 2017

Erraldoi baten heriotza.Oriongo astigarra 2ºatala.


Martxoak 21 ean, ia udaberriaren hasierarekin GAN- NIK ( Nafarroako ingurumen kudeaketa) bi teknikariekin joan nintzen,erraldoi honek betirako hiltzea sahiesteko.

Argazkian ikus daiteke nere juntakide Txapis jarri zuen hesi elektrikoa,landare txikiak babesteko. Pasaden udazkenean erori egin ziren haziak orain hasten bait dira esnatzen.
Babes hori gabe, abereak batez ere, guziek janen zituen.Oreinak, orkatzak eta erbiak berdin egiten ahal dute,dena den.Jan egin nahi badute, hasiak ez du arazorik sortzen.



Miguel Ángel, ziriak ateratzen
 Badira aukera ezberdinak zuhaitzaren material genetikoa salbuan jartzeko. 

Lehenbizikoa da niri gehien gustokoa dudana; hau da,ziriak atera. Ziriak adar txiki eta indartsuak dira,egoeran onean, eta  saiatzen da  haunditzeko hormonen bidez,eta lur on batean, zainak ateratzea.
Zuhaitz honen klon bat lortuko genuke. Zuhaitz bera,gen berdinekin. Modu honetan, birsortze bat lortuko genuke.






Miguel Ángel eta Arturo ( GAN- NIK)


Hala ere, astigarra ez da izaten zirien metodoarekin zainak aisa ateratzen duten espezie horietako bat. Horregatik bertze alternatiba batzuk ere planteatzen dira.





Astigarraren ziriak.

 Bertze aukera bat izanen zen orain adarburuaren inguruan ateratzen ari diren landare txikiak salbuan jartzea.Orain xamurrak dira,eta pertson bate pisua ere aguantatuko zuten, baina hagitz debora guttian, gogortzen hasiko dira eta ez zen komenigarria izanen inor sartzea zanpatzearena sahiesteko.


Pentsatu da ere batzuk toki berean uztea, eta tutore zein odi bereziekin babestea. Bertzela belarjaleak ez zuten bat ere utziko.Aldiz berean haizea eta argiapasatzen utzi beharko dute,bertan ez egosteko. Odiak ere, itzala ematen diete, astigar txikiak sentikorrak bait  dira bereziki eguzkiari.

 Aukera hau ez da txarra,hazia jaio den tokian hauditzenbait da euren haziak indartsu aterako bait dira.
 Nahiz eta asko babestu, gure helburua da zuhaitz on bat ateratzea hil den astigarra ordezkatzeko.

Konponbide honen arazoa izanen zen astigarraren material genetikoa, 50% koa izanen zela,eta ez  100% koa ziriekin gertatuko zen bezala.


Astigarraren semealaba bat.



Hirugarren aukera, hartu genituen haziak ernamuintzea da. Ez da aisa izanen, ernamuintzeko gaitasuna agudo galtzen bait dute ongi babestutak ez badaude.



Pasaden udazkeneko haziak
Oraindik bi aukera izanen genituen; Txerto bat  epaitondoanegin, eta loreontzi batean landareak handik hartu eta landatu. Modu honetan zaintzeko baldintzak hoberenak izanen ziren, eta egunen batean horietako bat hartuko genuke jaio ziren tokira birlandatzeko.




Astigarraren landare txikiak, landarejaletik  urrun.
 Lan egiten genuen bitartan, eta toki berean, urubio baten egagropila aurkitu genuen. Urubioa da Iratin dugun arrapakari arruntena, eta egagrópilak jan duten eta ezin izan duten ongi digeritu horien hondarrak, ahoatik botatak, zilindro baten antza. Gaueko guziak egiten dituzte,zein eguneko batzuk.

Argazki honetan ikusten ahl da gure urubioa basasagu ( Apodemus sylvaticus) jan zituela ikus dezakegu, eta horien izterezurra argi ta garbi ikusten da.

Urubio baten egagropila
 Oriongo astigarra izandako zuhaitz bikain  honen salbatzeko saiakera hau kontatzen jarraituko dut, bere galera guttitzeko asmoz.

Laister arte!

 2017ko Jorraila

Ziriak behin hartutak,GAN- NIK taldea ibai legarrrean jarri dituzte, hazkunde hormonekin eta etengabeko hezetasunekin, ea horietako batzuk zainak ateratzen duten.





Zirien prestaketa

.Hemendik guttira jakinen dugu ea dugun aukera ala ez, modu honekin zuhaitzak lortzeko.

Jarraituko du...