miércoles, 8 de mayo de 2013

Orkideoak Aezkoako ibarran.Mundu bat kolorez

Orkideoak badira, eta beti izan dira,benetako lore xarmangarriak (Loreen forma eta kolorazoagatik),eta ez bakarrik intsektuentzak, baizik eta gizakientzat ere bai.



 Orchis purpurea
  Nahiz eta Europan bere tamaina tropikoetan baino txikiagoa izan, beti erakargarriak izan dira, eta eurei buruz jakin izan dena, lilura haunditu bertzerik ez du egin.

Bere izena  zainak moduan dituen tuberkuluen antzarekin erlazionatuta dago.Teofrasto izan zen "Orchis" izena jarri ziona, gizakien barrabileekin duten antzarengatik.Ezagutzen den lehenbiziko Orkideoa duela 65 milloi urte bizi izan zen;berez,  dinosaurioen aroan iadanik baziren. 

      Darwinen partetik,egindako  ikertze lanak landareen ernatzeko mekanismoi buruz, eta bereziki orkideoen ikerketan,  intsektu polinizatzaile eta orkideen arteko harremana aurkitu zuen. Zoofilia honen ondorioz, lore hauek produktu erakargarriak sortu zuten erakartzeko medioak ,eta lore-hauts likatsu eta atxikigarria.
Zenbait espezieak sariak izaten hasi ziren, elikagai moduan (lorezti eta olioak )eta amua (Listor,erle, eta eulien emeen forma antzeratzen dute).Horrela dela eta, zenbati espezieak denboran zehar bereizten joan ziren polinizatzaile bakar batean, lore-hautsen transferentzi eraginkorragoa lortzeko.
Horregatik badugu horrenbertze itxura ezberdinak orkideen loreen artean,animali pilo bat erakartzen bait dute: Erleak, listorrak,euliak, tximeletak, sitsak, eta munduko zenbait tokietan ere, txoriak, saguzarrak edota apoak

 Orchis scolopax

  Aezkoako ibarra orkideo ezberdin sorta ezberdin eskeintzen du;bere erliebe menditsua mikroklima ugari sorten ditu, eta Pirinio-Atalntiar trantsizio klimatikoa gunea delako.Ibarren artean baso ezberdin ugari ditugu, baita larreak, batzuk iparraldean, bertze batzuk hegoaldera begira.Dena ez dira aldiz berean loratzen, eta horregatik hemengo zerrenda bere lorakuntzaren araberan eginda dago

 Maiazaren bukaeruntz eta ekainaren hasieran zenbait genero loratzen hasten dira Cephalantera eta zenbait Orchis.
 Cephalantera longifolia

    Orchis provincialis

   Uztailaren erdian, PlatantheraDactylorhizaOrchisHymantoglossum hasten dira eta zenbait  Ophrys.

 Orchis simia
 Dactylorhiza maculata 
 Orchis mascula
 Serapias lingua 
 Platanthera clorantha
 Platanthera bifolia 
 Hymantoglossum hircinium
   
   Ekainaren bukaeran Anacamptis -ak bukatzen dira eta baso orkideoak hasten dira, Iraiko oihanean Epipactis generokoak direla.

 Anacamptis pyramidalis
 Epipactis viridiflora 
 Epipactis helleborine

miércoles, 1 de mayo de 2013

Iratiko udaberria edo bizitzaren eztanda




OrkatzaCapreolus capreolus)
Benetan gogorra izan den neguaren ondoren, bizitza berpiztuta nonhai ikus deazegu biziki.Belarjaleak derrigorrez egindako baraualdia hausteko aukera daukate, hegazkiak euren lurraldeak markatzen eta bikotea bilatzen,loreak irteten hasten dira, epe motzean gehienak desagertuko bait dira,(ikus 2011ko artikulua landare prevernalak) eta anfibioak bizitzaren zikloa berriz hasten dute.

Belatz gorria (Falco tinnunculus) Arrazolan(Irati- Aezkoa)

Irati 12-4-2013
                            Nahiz eta  pilatuta zegoen elur gehiena joan izana,zenbait tokietan belaunetik gora heltzen da,bainan ostopo haundia egin baino,oihana intresgarriagoa egiten du.

Hau berriz bai oztopoa izaten ahal dela zenbait landarearentzak, hagitz denbor gutti dutela pagoen hostoa atera baino lehen eta itzala egin.Hau gertatzerakoan desagertuko dira datorren urtean berriz atera arte.

Pugsley lilipa txikia.Narcissus Asturiensis (Sub.Jacetanus)

                                         (Narcissus bulbocodium)


Lilipak badira, seguraski, Iratin egun hauetan aurkitzen ahal dugun lore iksugarriena.Badira zenbait espezieak, ekosistemaren araberan, eta maldaren kokapena. Denak babestutak daude, eta, ondi dago oroitaraztea, argazki polita emanen dizkizuete, bainan atera diren tokian jarraitu behar dute.
Basurde jana dira askotan, nahiz eta guretzak toxikoak izan.

Narcissus varduliensis
goiko argazkian ikusten duzue bezalan, orain loratzen ari dira.Datorren bi asteetan 90%  loratuko dira. Beti badira horietako batzuk aurreratu edo azeratu egiten dutela, landare guztietan bezalan. Baliteke bizitzarentzako estrategia bat izatea, eta ongi ateratzen bazaie, abantailarekin ernalduko dira besteekin konparatutak.
 Narcissus poeticus edo Pipirripia faltako zen,horietako arraroena, guztiz txuria, orain loatzen ez duena, ez Iratin baina bai Aezkoako bailaran, eta aurrerago mintzatuko garela hori buruz.
Eguerdiko liliak(Anemona nemorosa)

(Erythronium dens -canis)
Honetarako ez dut euskeraz izen zaharra aurkitu.Norbaitek jakin ezkero, eskertuko nuke erratea.
Basakatuaren arrastoak(Felis silvestris)

Elurrak basapiztien aztarnak ikusteko aukera ematen digu. Oraingo honetan, hatzkazal gabeko basakatuaren arrastoa (Felis silvestris),eta ondoan igel idoi bat izatea, agian adierazi bahi du Igel gorriak (Rana temporaria)edo euren arraultzak jan nahi zutela. Nahiz eta tokian ugariak izan, urriak dira eta legez babestutak.
Nahiko nuke, nahiz eta toki horerena agian ez izan, blog honek jarraitzen duzuenei ez dizue faltarik egiten,saiatu behar garela aurkitu dugu bezala edo hobekigo natura uzten. Salbuespenak gauza guztietan bezala badaude. Ez da txarra zenbait ziza eramatea, ahal den tokietan, eta baliteke ere igel batzuk ere hartzea, beti egin den bezala(Kasu, ez diot inori erreten ar egiteko!)
Arazoa sortzen da jende anitz egiten duenean eta horietako batzuk kontrolik gabe.Ahalik eta gehio hobe, badirudi pentsatzen dutela, horrekin dirua lortzen dutelako. Orduan legez, murrizketak heltzen dira gehiegikeria ez izateko, eta ibarren baliabide naturalak ez desagertzeko edo espezie bat ez desagertzeko.
Baliteke igel gorri bat  gehio edo guttiago berdin izatea, baina bertze espezie kasuan, Ugatz bat gehiago edo guttiago ingurutik betirako desagertzea ekartzen ahal du.


Igel gorria(Rana temporaria)
Erlango urjauzia(Irati-Aezkoa)


Azkenean, Iratiko ohiana urak dario toki guztietatik, eta argazki hagitz politak ateratzen ahal duzue.

Zuen begiekin ikusi nahi baduzue,gustura erakutsiko nizueke holako tokiak.Nereki kontaktuan jartzen ahal zarete itarinatura@itarinatura.com
edo eskeintzen ditugun zenbait irteerak:  www.itarinatura.com
Zuek zeuk ikusi ezkero, naturzaleak beti ongi etorriak izanen zarete
 Erlan(Irati Aezkoa)
Erreka Narcissus varduliensis -ekin(Irati-Aezkoa)