jueves, 14 de febrero de 2013

Elurra Iratiko ohianean eta inguruan


 



 1´50 metro elurrarekin baino gehiagoarekin -elurzuloak kendutak,- Iratiko mendialdean paisaiak zeharo aldatu eta jendearen bizitza ederki zailtzen da.
Oraindik elurra botatzen segitzen du, eta horrenbertze egun jarraian arazoak sortzen ditu ere, Orein eta Orkatzen artean bereziki, eta hein haundi batean bertze basapiztien artean.
 Abaurregaina(Aezkoa),Nafarroako herri altuena da, eta Aezkoamendiaren jabekide bat ere,Iratiko oihanaren zati bat alegia.Han,etxe baten zabaltzean elurra 1´20 m. altuera hartu zuen.

Animaliak estrategia ezberdinak garatzen dute neguari aurre egiteko, hotza edota janari eza dira arazo nagusiak.
Jatekorik ez dagoenean dena elurpean dagoelako,zenbait gauza egiten ahal dira; edo lurrean arakatu zainak, zurtoinak edo kimuen bila, edo ohikoan janen ez zuten bertze gauza batzuk jan, enborren azala edo goroldio eta likenak bezala.Batzutan ere badira zenbait gauza elurretik kanpo gratzen direla,zenbait landareen fruituak bezala, Gorostia(Ilex aquifolium), Astolarosa edo alkakarats(Rosa canina)Nafarroako zenbait tokietan deituriko"tapaculos", dirudienez,bere ezaugarri idorgarriengatik.


Badira ere, euren jaki gordailu egin dituztenak,Katagorria,lursagu eta eskinozoa bezala, adibidez, edo bertze toki errezago batera janarien bila joan direnak.Hegaztiak badira, aukera izaten ahal dugu altitude guttitan zenbait goi altutudeako espeziak ikusteko, Mendi ttunttuna(Prunella collaris) bezala, duela gutti Orbaran(Aezkoa) ikusitakoa.
Bainan orkatzak, oreinak edo Basurdeak baldinbadira, neguko baratzean  eta fruitu arboletan egindako kalteak haundiak izaten ahal dira.Fruitu arbolen azala apodunentzat gozoki bat bezala omen da. Orduan, jabeen artean ehizaren bidez kontrolpean izan behar diren ideia zabaltzen da.
Seguruaski urte bakoitzean Nafarroako ingurugiro departamendutik ehizatzeko ematen den kupoa jeitsi eginen da  aunitz elur gogorren ondorioz hil eginen bait dira.


 

  Iratiko mendebaldeko larre haundietan,(Bortuak)baita Abodiko mendilerroan(Aezkoa eta Zaraitzurenak)jadanik ez dira alanbradarik ikusten, ezta sasirik ere, eta dena elurrarekin bateratzen da Artikoan egonen ginen bezala.Elur orrazi  edo eskiekin zeharkaldi bat egitea, kriston abentura bihurtzen da, eta tokia ezagutu arren, elurra zeharo aldatzen du dena.
Ez galdu!





Elurretan arrasto ezberdinak ikusiko dituzue;Basapiztiengatik euren tokialdatzetan janariaren bila utzitakoak.Batzuetan norenak diren jakiten ahal dugu, asko urtu ez badira egin eta eraldatzen dira, edo elurrak berriz tapatzen ditu.
Hau, adibidez azeri(Vulpes vulpes), batena da, eta bere gorputza elurretan asko ikusten da.Txakurrarena ere antza haundia du , baina aurreko atzamaren kuxinetan, azpitik marra bat eginen bagenu,behian dauden kuxinak marraz kanpo geratzen bait dira.



BasurdeSus scrofa)

Hau basurde (Sus scrofa)batena da.Nahastezinak da bere apoa atzeko bi zulotxoekin bere bigarren apoarenak.Orkatzak edo oreinekin hau ez da gertatzen.

Katagorriaren arrastoa(Sciurus vulgaris)



 
Katagorria(Sciurus vulgaris) elurretan ere noizbehinka arrastoak uzten ahal ditu. Batez ere aintzineko eta atzeko arrastoak uzten dituenean, ez honetan bezala.Hatzamar luze eta finak dira,azkazalekin.Beti zuhaitzetatik hurbil, eta seguraski batean hasi eta bukatu eginen dute.
Ezin galdetu ze arraio egiten zuen elurretan..!
Azkonarra (Meles meles)


Azkonarrak (Meles meles)Hartzen arrastoak bezala dute bainan txikian, batez ere Aintzineko arrastoa.Bere 5 hatzamar eta azkazalekin ezagutzeko aisenetariko bat da.Argazki honetan lasai zihoala ikusten ahal dugu.Bestela bi arrasto ikusiko genuke ia elkarturik eta aintzinean eta gibelean bat.



Gauza guztietan bezalan, elurra ere bere alde ona du, eta noski, umeak segituan ikusten dute.Aurten, elur asko bota egin duela, iglugizon bat egin dugu etxeko atariaren aintzinean.Elurra, modu honetan trinkotuta,ondoan dagoena baino gehiago irauten du, eta inguruan dena desagertu denean, iglugizona pizkat gehiago irauten du urtu arte.Orduan txapela berreskuratu egiten dugu, eta azenarioa ere berriz etxeratzeko aukera dugu,nahiko freskoa izaten bait da. Gibelkaldean ikusten duzuen etxetxoa,Gare bat da.Han laboreak pilatzen ziren sisku izeneko kutxa haundietan.Aezkoako gareak penintsulako ekialden aurkitzen diren urrunenak dira, eta badira ere,aitzaki polita gure herriak bisitatzeko.Guzti horietan bat edo gehiago irauten dute.Noizbait hemendik etotzen bazarete,abisatu, eta barrutik erakutsiko dizuet.Nola ez, oparitxo hori izatea nere irakurleentzat!
Iturria: Huellas y señales de los animales de Europa Preben Bang& Preben Dahlstrom( Omega argitaletxea)