domingo, 26 de febrero de 2017

Erraldoi baten heriotza. Oriongo astigarra.


Oriongo astigarra
 Duela urte bat gutti gora behera,enkargu bat heldu zitzaidan interpretazio panel bat egiteko, bi zuhaitz monumental elkarrekin oinez lotzeko. Aezkoako ibarrean lau ditugu,denak Aezkoamendian.
 Ibilbide honetan horietako bi  ikusiko ziren; Oriongo Astigar (acer campestre) eta urritzak. Ibilbide motza izan behar zen,aisa,umeei zein adinako pertsonendako eskeintzeko, baita denbora aunitz ez duten pertsonentzat ere bai.
Orduan, marraztu nuen panelean jartzeko, argazki xinple bat baino balore gehiago emateko.


Hau da egin genuen panela, orain zahar xamarra geratu dela,inork ez bait zuen asmatzen hau gertatzenahal zenik.


Zuhaitz monumentalen ibilbidea (Irati,  Aezkoa ibarra)
 
Pasaden otsailaren 15 ean, Nafarroako gobernuko inguruko mendizainak,lagunak direla,aipatu zidaten gertatutakoa. Ez dakit jasan ditugun haize bortitzak izaten ahal diren arduradunak,baina egia da ere, bertze tokietan zuhaitz asko apurtu direla, baina haizegoa jo zuen,eta hegoalderuntz botata zegoen. Erorita dago iparhaizearekin eroriko zen bezala. Baliteke enborraren barruko egiturarengatik,azkenean,alde batera erortzea nahiz eta bertzaldetik haizea jo.






Dinamita kartutxo bat sartu ziotela ematen zuen.Hirutan apurtu egin da. Aurretik ez zioten adar idorrarik ikusten, gaixorik zegoela azalduz,eta oraindik ikusten ahal dira kimu fresko eta osasuntsuak,inoiz helduko ez den udaberri bateri itxoiten.




 Begiratzen badugu barrukaldean geratu dena, bistan da puska batean intsektu Xilofagoak jaten ari zirela,eta bertzen puska batean egur deskonposatzaile onddoz jota zegoela.
. Ez dut uste  berez ez bata ez bertzea heriotzaeragin diotenik, baizik eta gaixotasun hauek akaso atera ziren iadanik gaixorik zegoelako.
Intsektu xilofagoak egindako zuloak

Onddo hildako egurraren deskonposatzaileak

Azken finean,zuhaitz honek 300 urte baino gehiago zituen,bere espeziaren muga 100 urteetan dagoenean.
Imajinatzen ahal duzue 300 urteko pertson bat aurkitzea? Ez dut uste askoz itxura hobea izanen zuenik..
Irakurri dut astigarrez egiten ziren ateetatik espiritu gaixtoak ezin zirela pasa,eta umetxikiei euren hostoen zehar pasa arazten zirela urte gehiago bizitzeko.





Hala ere, lagun honen patua ez da motozerra izanen.
Mendizainak eta Ni,Aezkoako batzarkide bezala,pentsatzen dugu hobe dela bertan geratzea, eta posible bada, bertako bertze bat landatzea, kanpotik ekarri baino.

Ikusi nahiko nuke udaberrialdera bere haziren bat ea ernamuintzen den, eta modu honetan bere material genetiko bera izanen zen bertan irauten duena.Polita izanenzen bere ordezkoa landatzea, aberetikik babestuta,eta bertze 300 urte jarraitzea.





300urte oxígeno, aterpea, itzala eta elikagaia eman ondoren, eta neurezinak diren bertze gauza batzuk,gure espiritua alaitzea adibide bat izatea gauzak lasaiago egiteko,lagun bat joan zaigu. Iratiko oihana, oihana bezela irauten zuen  garai hartako zuhaitz bat
Bizitza darrai.
Ehunkako urte zituen Oriongo astigarren haziak