Iratiko mendebaldeko larre haundietan,(Bortuak)baita Abodiko mendilerroan(Aezkoa eta Zaraitzurenak)jadanik ez dira alanbradarik ikusten, ezta sasirik ere, eta dena elurrarekin bateratzen da Artikoan egonen ginen bezala.Elur orrazi edo eskiekin zeharkaldi bat egitea, kriston abentura bihurtzen da, eta tokia ezagutu arren, elurra zeharo aldatzen du dena.
Ez galdu!
Elurretan arrasto ezberdinak ikusiko dituzue;Basapiztiengatik euren tokialdatzetan janariaren bila utzitakoak.Batzuetan norenak diren jakiten ahal dugu, asko urtu ez badira egin eta eraldatzen dira, edo elurrak berriz tapatzen ditu.
Hau, adibidez azeri(Vulpes vulpes), batena da, eta bere gorputza elurretan asko ikusten da.Txakurrarena ere antza haundia du , baina aurreko atzamaren kuxinetan, azpitik marra bat eginen bagenu,behian dauden kuxinak marraz kanpo geratzen bait dira.
BasurdeSus scrofa) |
Hau basurde (Sus scrofa)batena da.Nahastezinak da bere apoa atzeko bi zulotxoekin bere bigarren apoarenak.Orkatzak edo oreinekin hau ez da gertatzen.
Katagorriaren arrastoa(Sciurus vulgaris) |
Katagorria(Sciurus vulgaris) elurretan ere noizbehinka arrastoak uzten ahal ditu. Batez ere aintzineko eta atzeko arrastoak uzten dituenean, ez honetan bezala.Hatzamar luze eta finak dira,azkazalekin.Beti zuhaitzetatik hurbil, eta seguraski batean hasi eta bukatu eginen dute.
Ezin galdetu ze arraio egiten zuen elurretan..!
Azkonarra (Meles meles) |
Azkonarrak (Meles meles)Hartzen arrastoak bezala dute bainan txikian, batez ere Aintzineko arrastoa.Bere 5 hatzamar eta azkazalekin ezagutzeko aisenetariko bat da.Argazki honetan lasai zihoala ikusten ahal dugu.Bestela bi arrasto ikusiko genuke ia elkarturik eta aintzinean eta gibelean bat.
Gauza guztietan bezalan, elurra ere bere alde ona du, eta noski, umeak segituan ikusten dute.Aurten, elur asko bota egin duela, iglugizon bat egin dugu etxeko atariaren aintzinean.Elurra, modu honetan trinkotuta,ondoan dagoena baino gehiago irauten du, eta inguruan dena desagertu denean, iglugizona pizkat gehiago irauten du urtu arte.Orduan txapela berreskuratu egiten dugu, eta azenarioa ere berriz etxeratzeko aukera dugu,nahiko freskoa izaten bait da. Gibelkaldean ikusten duzuen etxetxoa,Gare bat da.Han laboreak pilatzen ziren sisku izeneko kutxa haundietan.Aezkoako gareak penintsulako ekialden aurkitzen diren urrunenak dira, eta badira ere,aitzaki polita gure herriak bisitatzeko.Guzti horietan bat edo gehiago irauten dute.Noizbait hemendik etotzen bazarete,abisatu, eta barrutik erakutsiko dizuet.Nola ez, oparitxo hori izatea nere irakurleentzat!
Iturria: Huellas y señales de los animales de Europa Preben Bang& Preben Dahlstrom( Omega argitaletxea)
No hay comentarios:
Publicar un comentario