Iratiko oihanari buruz informazio eguneratuta 2011,2012 eta 2013 urteetako turismo mendizain taldeagatik bildutakoa. Eskeintzen dizuegu: -Informazio egunetatuta oihanaren egoerari buruz,duela zazpi urtetik honat, egindako argazkiekin -Hilabete bakoitzeko landaredia. - Ikusi edota aurkitutako basapiztien informazioa,bai zuzen ikusitak edo seinale edo soinuei ezker. Gurekin harremanetan jartzeko: itarinatura@itarinatura.com
domingo, 25 de noviembre de 2012
Sustanziaren misteriotsuaren kasu harrigarria
Azaroaren lehenengo egunetan Mendilatz (Aezkoa ibarra, Nafarroa)erreserbatik gertu nindoala, holako bi sustanzi arraroarekin topo egin nuen.
Ez zuten usainik, gorputza bazuten, eta ukitzean itsaskor xamarra zen. Ez zegoen lurrari lotuta inondik.
Argazkia inguruko naturan jakintsu batzuei bidali nien, eta nahiz eta teoria ezberdinak izan, ez zuen ematen horietako bat guztiz asmatzen zuela.
Sustantzia artifizial batetaz mintzatu zen, bainan hango tokietan ez zuen hagitz normala iruditzen, gainera, kimiko usainik batere ez.
Gorotz motaren bat omen zela , zerbait likatsu jan ondoren, igel arraultzak (oraindik ez daude) edo mihuraren haziak, baina seguruaski ez zuen horrenbeste gorputza izanen.
Bertze batzuk erran zuten akaso onddo mota arraro bat izaten ahal zela. Kasu honetan egia da oso antzekoak ere ba daudela., adibidez Myxarium nucleatum edo Exidia thuretiana motakoak.
Holakoren bat hemen ikusten ahal duzue:
www.fungipedia.es/.../32325-myxarium-nucleatum
www.asociacionvallisoletanademicologia.com/
Honako hau bitxia da, duela ia 200 urte holako onddoa meteorito baten erorketarekin lotu bait zen!:
www.aforteanosla.com.ar/afla/.../amherst.htm
Hala ere, ez dut uste berez ez bata ez bestea izanen denik, nahiz eta seguruaski onddo bat izan.
Ez zen garatzen adar baten gainean edo hondakin batean.
Norbaitek bere iritzia emanen ba zidan eskertuko nioke, inguruan dugun natura harrigarria hobeki ezagutzeko.
Nahi ezkero, blogean zerbait erraten ahal duzue edo honat idatzi:
Itarinatura@itarinatura.com
2012ko Abenduaren 1ean
Duela gutti Javier, Ultzama parke mikologikoaren expertoa, agian tremelliaceae familiko onddo bat izaten ahal zela erran zidan, bainan ez zekiela seguru argazki baten bidez.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario