Bertzea, intsusa gorria (Sambucus racemosa) da, aunitz arraroagoa eta Iberiar penintsulan pirineotan eta ondoko mendietan bakarrik aurkitzen ahal direla.
Iratin biek hostoak ateratzen ari dira , nahiz eta behetiago dauden zonaldeetan duela hiru aste hasi zirela.
Intsusa gorria(Sambucus Racemosa) |
Intsusaren lehenbiziko kimuak |
Bertze zuhaitzen artean orain loreetan edo hostoak ateratzen ari direla, Elorri beltza( prunus spinosa)dugu, bere fuituekin patxarana egiten dugula, gure artean aurkezpenak alferrik direla, Bere fruituak, aran txiki eta garratzak , inoiz ez dira gurutzatu bertze espezien artean bere tamaina eta goxotasuna areagotzeko.
Elorri beltz(Prunus spinosa) |
Elorri zuri |
Hegoaldeko Elorri txuria( Crataegus laevigata) eta iparraldeko Elorri txuria(Crataegus monogyna) biek Aezkoako Iratin,atlantiar eta mediterraneoko klimen arteko trantsizio zonaldea izateagatik , euren hostoak ere ateratzen hasi dira.Bere fruituak, Nafarroako zenbait tokietan " manzanicas de pastor" deitutakoak, jangarriak dira, baina ez dute mami haundirik, kriston hezurra bere barruan dutelako.Basapizti aunitz estima haundia dute fruitu hauengatik, bai ugaztunak zein txoriak, eta ez da arraroa bere kakak ikustea, Elor zurien hezurrez betetak.
Argazki honetan,aurtengo martxoaren 31ean aterata, urte bateko sahats baten adar txiki bat ikusten dugu ( Salix atrocinerea, )Sahats iluna seguraski,bere hostoak ateratzen, izan zen eguraldi onarekin animaturik .
2 urteko sahats ziria |
Badira ere, bertze udaberriko landareak loretan, primaberako liliak bezala, edo behian dauden San jose loreak edo udaberri lore(Primula veris/ elatior).Iratin bi mota hauek ditugu, eta nahiz eta sedabelarrak izan, gomendatu nahi dugu bertze landare bat antzeko propietateekin biltzea, Primula veris, batez ere, nahiz eta zenbait tokietan arrunta izan, orokorrean eskasa da.
primaberako liliak(viola riviana) |
San José lorea(Prímula elatior) |
Udaberri lore(Primula veris) |
No hay comentarios:
Publicar un comentario