miércoles, 10 de octubre de 2012

Iratiko oihana urriko zubian

Hemendik bi egunetan urriko zubia izanen dugu, eta jende anitz Iratiko oihana bisitatzera etorriko da, hain politak diren hostoen koloreen bila.
Aipatu ere egin behar da, zubi hau eta azaroaren 1 arena, ez dira egun egokiak Iratirat etortzeko lasai ibili nahi baduzue, jendez gainezka izaten da eta. Askoz hobe da bertze edozein egunean etorri, eta hau posible ez bada, hobe Iratiko bertze zonaldeak ikusi Irabiako urtegirat joaten ez direnak. dena den beti ongi etorriak izanen zarete, eta nola auniztan ezin dugu gure opor egunak aukeratu, hona hemen adibide bat zuek ikusteko nola zegoen oihana gaur bertan.


Irati Arrazolatik (Aezkoa)

 Irabiako urtegira bidea  Aezkoatik

Astigar arrunta(Acer campestre)aldaketan

 Mozolo txiki mendia,  Ibiagako geinatik



Zuhaitz moarratuen bidea .Arrazola( Irati) 2012 ko urriaren 10ean
Argazkietan ikusi duzuen bezala, oihana poliki poliki negua pasatzeko prestatzen ari da, baina patzadaz.baliteke egun gutti barru aldaketa haundia izatea, datorren euria eta hotzak direla eta.
Oihanean barnaeuria egiten duen bitartean paseatzea zoragarria izaten ahal da idor eta bero mantentzen bagara.Beraz, etorri nahi baduzue, ez ahantzi euritakoa eta bortzegiak!

No hay comentarios:

Publicar un comentario