jueves, 15 de marzo de 2012

Auzolana Xidrango zubia egiteko.

Auzolana  duela gutti arte nahiko arrunta izaten zen Aezkoako herri guzietan Poliki poliki desagertzen joan zen, eta orain erakusten dizuedan bezalakoa ,hagitz guttitan egiten dira..Baina oraindik jarraitzen du.

Hemen ikusten duzuen zubi zaharra, aspalditik eroria zegoen, eta nahiz eta hori Orbaizetatik Irabiako uharkaruntz oinez joaten zenarentzat oztopo handia ez izan, bai ezerosoa suertatzen zela txirrindulaz zihoanentzat.






7 enbor txiki 7 metro luzerarekin aukeratu genituen, zubiaren oinarria egiteko, eta horietako bat pastu genituen ikusteko bazterretan ea zer moduz geratzen ziren . Argi geratzen zen horma zaharra moldatu behar genuela.eta aintzineko erara egin genuen; harriak orekan,masarik gabe, ongi nibelatutak. Lehenbiziko aldea berritu genuen, harriz eta hormigoizko harlauza puskekin, Irabiako ubidea egiteko soberan ziren ondarrekin.

Bestaldea, malda gehiago zuela, itxura txarragoa zuen, baina zubi zaharra egiteko erabilitako harri haundiekin oinarri on bat prestatu genue.,Harri sakonak, lurraruntz sartzen zirenak, eta bertze batzuk  goiko lerroan, zabalera lotzen dituztenak tartekatuz.

Pizkanaka, gaineko enbor guziak joan ginen eramaten, lerrokatu, eta euren arteko tarteak betetzen, bai adarrekin bai harriekin. 
Amaitzeko oinarri sendo bat egin behar zen.Taulak jarri ezkero, hango zokoan eta hezetasunarekin irristakorrak izaten ahal zirela pentsatu genuen, eta horregatik lurra jartzea, lehen egiten zen bezala erabaki genuen .Malda txiki bat zubiruntz eratu genuen, eta lur horrekin zubia estali genuen. Goiko lurra finkatzen denean, pizka bat gehiago botako dugu dena berdintzeko.

Erabil ezazue eta ongi pasa!

No hay comentarios:

Publicar un comentario